[itzul] Los más de 35 intérpretes de la banda actuarán en el escenario del teatro

Julian Maia julian.maia a bildua ehu.eus
Or, Maiatza 27, 09:48:04, CEST 2016


Horixe erran gogo nuen nik ere, adibide naturalak egiten baitzaizkit honelakoak:

 

Tontorrean baginen ehun eta gehiago lagun!

 

Ehun eta gehiago lagunek egin zuten manifestazioa egun hartan

Ehun eta gehiago lagun bildu ziren manifestazioan

 

Mila eta gehiago kilometro egin genituen lehenbiziko egunean

 

Julian

 

 

 

 

De: LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER [mailto:larrinaga_asier a bildua eitb.eus] 
Enviado el: jueves, 26 de mayo de 2016 15:55
Para: 'ItzuL'
Asunto: Re: [itzul] Los más de 35 intérpretes de la banda actuarán en el escenario del teatro

 

 

Aukera bi:

 

                Bandako kideak, 35etik gora, antzokiko eszenatokian arituko dira.

 

                Bandako 35 eta gehiago kideak antzokiko eszenatokian arituko dira.

 

Egungo Testuen Corpuesean, hainbat adibide aurki ditugu, bigarren esaldiaren modukoak.

 

Itsasoan euri, Joxerra Garzia (Alberdania, 2003)

194. or.: Euskal Herriaren etsai egiten ninduen gutunak, hitzaldi bakar batek ematen ziolarik horretarako bidea, gainerako ehun eta gehiago hitzaldiak bazter utzita.

 

Sua nahi, Mr. Churchil?, Koldo Izagirre (Susa, 2005)

142. or.: Sugea ez nintzelako damuz badere, nire lau labanak gogorkeria hartan sakon anker sartuta urrundu nintzen gazteluko bidean gora arroketarik murgil egitearren, ez Liverpooleraino ihes egin nahirik, Tomek esanen lukeen moduan azken hilabetean erreta nindukaten bi milioi eta gehiago parasito odol hurrupatzaileak fuel gazi hartan itotzeko baizik.

 

 

Asier Larrinaga Larrrazabal


 

 <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/> 

 <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/> 

 

 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160527/ff3d8b68/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago