[itzul] Fw: Sari Nazionala

Koldo Biguri kbiguri a bildua yahoo.es
Al, Aza 7, 15:03:05, CET 2016


Espainiako Sari Nazionaletarako epaimahaikideak izendatzearen ardura Euskaltzaindiarena denez, ondo legoke gure akademiak presioa egingo balu, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailarekin batera, arau hori alda dadin.

 Koldo Biguri

      De: Gerardo Markuleta <gmarkuleta a bildua gmail.com>
 Para: itzul a bildua postaria.com 
 Enviado: Lunes 7 de noviembre de 2016 14:45
 Asunto: [itzul] Fw: Sari Nazionala
   
  From: Gerardo Markuleta Sent: Monday, November 07, 2016 11:22 AMTo: itzul a bildua postaria.com Subject: Sari Nazionala Aitzakiarik gabeko zorionak nik ere Luis Baraiazarra lanbidean kideari. ELKAR ITZULTZEA EDO POLITIKAK ITZULTZAILEA ZIGORTZEN DUENEAN(2013an, Cervantes Institutuaren Madrilgo egoitzan, gaztelaniaz irakurria, Jabier Muguruzarekin batera Salvador Espriuri egindako omenaldi batean) 1982an Itzulpeneko Sari Nazionala erdi bana eman zitzaien poeta katalan bati, Ramón Pinyol i Balasch, eta poeta kanariar bati, Andrés Sánchez Robayna, Salvador Espriuren lan poetiko osoa gaztelaniaz emateagatik. Nik dakidana zuzena bada, gaur egun sari emate hori ezinezkoa izango litzateke. Bizitzan dena ez baita poesia, utzidazue pasarte bat irakurtzen BOE-tik, bestizenez, Boletín Oficial del Estado: “El Premio Nacional a la Mejor Traducción tiene por objeto distinguir la traducción a cualquiera de las lenguas españolas, de obras escritas originariamente en cualquier lengua extranjera, que según el juicio de especialistas ha resultado sobresaliente”. (?!)Ezin esan koherentea ez denik. Gogoan hartzen ditu, behintzat, gure “beste hizkuntzak”, nahi ala ez “espainiarrak” direla gogorarazten badigu ere. Ez da hain aspaldi, adibidez, euskarazko zinpeko itzultzaile agiria atera nuenean (traductor jurado), azterketak Kanpo Arazoetarako ministerioan egiten ziren (Ministerio de Asuntos Exteriores).Hala, bada, “Kanpoko edozein hizkuntzatatik Espainiako edozein hizkuntzatara egindako itzulpenak”. Horrek esan nahi du lau hizkuntza ofizial dituen Estatu batean, Itzulpen Sari Nazionala sekula ezin izango duela irabazi, lau hizkuntza horietako biren artean egindako itzulpen batek.Alegia: Manuel Rivas edo Suso de Toro katalanera itzuliz gero, jai. Quim Monzó edo Sergio Pamies galegora, berdin; eta euskaratik gaztelaniara edo gaztelaniatik euskarara egindako itzulpenek, parte hartu ere ez.Modu bitxia, zinez, Espainiako, Estatuko, Espainiar Estatuko [ezabatu egoki ez dena] hizkuntza periferiko, txiki, herrikoi, inguruko, zikiratuen arteko [ezabatu egoki ez dena] elkarbizitza sustatzeko.Hori gutxi balitz, azen ontzeko, dekretua, 2012ko irailaren 4koa, Madrilen sinatu zuen orduan Directora General de Política e Industrias Culturales y del Libro kargua zeukanak: erreparatu abizenei, María Teresa Lizaranzu Perinat-ek.."

   
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161107/f113e9c5/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago