[itzul] «Nola erabili corpusak modu eraginkor batean?» ikastaroa, izena emateko epea zabalik

EIZIE bulegoa a bildua eizie.eus
Ost, Urr 5, 12:30:01, CEST 2016


«Nola erabili corpusak modu eraginkor batean?» ikastaroa antolatu du EIZIEk, Isabel Etxeberria irakaslearekin.

Donostian izango da, 2016ko urriaren 25ean eta 26an, Euskaltzaindiaren egoitzan, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara.

Helburuak eta edukia: Euskarazko corpus nagusiak aurkeztuko ditugu (Ereduzko Prosa Gaur, Egungo Testuen Corpusa, Elhuyar Web Corpusa, Zientzia eta Teknologiaren Corpusa, Zuzenbide Corpusa...), eta bakoitzaren bilaketa-aukerak eta trikimailuak arakatuko ditugu, corpus bakoitzari ahalik eta etekin handiena atera nahian.

Informazio gehiago eta izen ematea: http://www.eizie.eus/Jarduerak/eizie_ikastaroak/corpusak16


Laster arte.

Mila Garmendia
www.eizie.eus
943 277 111





Nire posta elektronikoa eizie.eus domeinura aldatu da. Gorde, mesedez, helbide berria.

Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan lezake. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau akatsen batengatik jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.

DBLOn xedatutakoaren arabera, EIZIEk (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak) bermatzen du beharrezko neurriak hartuko dituela datu pertsonalak konfidentzialtasun osoz tratatzeko. Bestalde, jakinarazten dizugu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurkakotasuna adierazteko eskubideak erabil ditzakezula helbide honetan: Zemoria, 25, behea, 20013 Donostia.

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161005/0a91742c/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: EIZIE k tx.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 22697 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161005/0a91742c/attachment.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago