[itzul] Hiztegi Batua (†) goian bego, Euskaltzaindiaren Hiztegia, Hiztegi Batu Oinarriduna eta Euskalbar
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Ast, Urr 6, 14:37:21, CEST 2016
Nik ulertzen dudan moduan, murrizten dueña "hiztegi arauemailea" da...
Gilen Mejuto<gilenmejuto a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
urriak 6 14:36):
> Hiztegi Batua, letra larriekin, bat bakarra dago, nik uste, eta ez du
> inolako murrizketaren beharrik.
>
>
>
>
>
> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2016(e)ko urriak 6 14:31):
>
> Esango nuke esanahi murrizgarri bat adierazten duelakoan uler daitekeela: "*1991n
>> hasi eta 2015ean burutu den Hiztegi Batua adieraz, adibidez eta
>> azpisarreraz hornitzen duEN hiztegi arauemailea".*
>>
>> Xabier
>>
>> Gilen Mejuto<gilenmejuto a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
>> urriak 6 14:25):
>>
>>> Ez, ni erlatiboaz ari naiz, nola esaldi horrek erlatibo murrizgarria
>>> erabiltzen duen ez-murrizgarriak emateko. Nik, orain arte ikasitakoak balio
>>> badit, hala ikusten dut.
>>>
>>> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>> (2016(e)ko urriak 6 14:13):
>>>
>>> Nik ez diot problemarik ikusten esaldiari, Gilen.
>>>> Litekeena da, dena den, "Euskaltzaindiaren Hiztegia hiztegi arauemaileA
>>>> da" jarri beharrean "...hiztegi arauemaile BAT da" jarriz gero, zuri
>>>> atentzioa eman dizun efektu hori ez sortzea.
>>>> Eta halatan, berriro ere topatuko ginateke euskara jatorrari buruzko
>>>> eztabaidetako astingarri zikliko horietako batekin.
>>>>
>>>> Xabier
>>>>
>>>> Gilen Mejuto<gilenmejuto a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>>> (2016(e)ko urriak 6 12:47):
>>>>
>>>>> Ea, albiste ona da Euskaltzaindaren Hiztegia behingoz izatea sarean.
>>>>> Dena den, aurkezpen orrian azaltzen den esaldi honek eman dit atentzioa
>>>>> lehen batean:
>>>>>
>>>>> *- Euskaltzaindiaren Hiztegia hiztegi arauemailea da, 1991n hasi eta
>>>>> 2015ean burutu den Hiztegi Batua adieraz, adibidez eta azpisarreraz
>>>>> hornitzen duena.*
>>>>>
>>>>> Iruditzen zait erlatiboen jokoa nahiko traketsa dela. Agian, egokiago
>>>>> litzateke honelako zerbait:
>>>>>
>>>>>
>>>>> *- Euskaltzaindiaren Hiztegia hiztegi arauemailea da, eta adieraz,
>>>>> adibidez eta azpisarreraz hornitzen du Hiztegi Batua, zeina 1991n hasi eta
>>>>> 2015ean burutu den.*
>>>>>
>>>>> Zer deritozue?
>>>>>
>>>>> Alfontso Mujika Etxeberria<a.mujika a bildua elhuyar.com> igorleak hau idatzi
>>>>> zuen (2016(e)ko urriak 6 12:27):
>>>>>
>>>>> Hiztegi Batuan zegoen guztia Euskaltzaindiaren Hiztegian dago orain,
>>>>>> osatua. Horregatik kendu dute Hiztegi Batua.
>>>>>> Euskalbarretik kontsultak egiteko, ez da ezer aldatzen. "Hiztegi
>>>>>> Batua" eskatuz gero, Euskaltzaindiaren Hiztegira joango da, eta han izango
>>>>>> dugu lehengo informazioa eta berria.
>>>>>> <Hizki segida bat hasieran duten hitz guztiak bilatzeko>, nahikoa da
>>>>>> behealdean dagoen "bilaketa aurreratua" aukerara joatea eta "hitz-hasiera"
>>>>>> hautatzea.
>>>>>>
>>>>>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>>>>>> <https://twitter.com/elhuyarhizk>[image:
>>>>>> https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]
>>>>>> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[image:
>>>>>> https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]
>>>>>> <https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> a.mujika a bildua elhuyar.com
>>>>>>
>>>>>> tel.: 943363040 | luzp.: 216
>>>>>> Zelai Haundi, 3
>>>>>> Osinalde industrialdea
>>>>>> 20170 Usurbil
>>>>>>
>>>>>> *www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus>
>>>>>>
>>>>>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
>>>>>> [image:
>>>>>> https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]
>>>>>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
>>>>>>
>>>>>> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko
>>>>>> informazioa izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak
>>>>>> baino ez du. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen
>>>>>> legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe
>>>>>> erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso
>>>>>> baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>>>>>>
>>>>>> 2016-10-06 10:54 GMT+02:00 Agirre Garai, Jon <jon-agirre a bildua euskadi.eus>
>>>>>> :
>>>>>>
>>>>>>> Ez dakit noizko berria den ‒ez aspaldikoa, baina‒, ni gaur konturatu
>>>>>>> naiz: Hiztegi Batua ez dago.
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>> Horren baliokide hurbilena Hiztegi Batu Oinarriduna da, baina
>>>>>>> Euskalbarren ‘Batua’ sakatuta Euskaltzaindiaren Hiztegira zoaz. Zelako
>>>>>>> nahastea, argitu dezadan.
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>> Flandes/Flandria edo eratorriak Hiztegi Batuan (†) bilatzeko “fla”
>>>>>>> idatzi dut eta “flan” agertu zait, besterik ez. Harrigarria. “Flam” idatzi
>>>>>>> eta berriro “flan”.
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>> Kontua da hizki segida bat sartu eta horren antzeko hitzak ematen
>>>>>>> dizkizula (“erator” bilatu, eta ‘eragon’, ‘eraskor’, ‘eratorri’ eta’eratsi’
>>>>>>> agertzen dira, baina ez ‘eratorbide’, ‘eratorpen’ eta ‘eratortze’).
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>> Hizki segida bat hasieran duten hitz guztiak bilatzeko (orain arte
>>>>>>> Hiztegi Batuan egiten genuena egiteko), orain Hiztegi Batu Oinarridunera jo
>>>>>>> behar da Euskaltzaindiaren webgunean, eta lehengo Hiztegi Batuak (†) ematen
>>>>>>> zizkizun erantzunak emango dizkizu, datu gehigarriak erantsita.
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>> Arazoa zein da? Euskalbarrek ez duela Hiztegi Batu Oinarriduna
>>>>>>> eskaintzen. Zoragarria litzateke Euskalabarrek HBO aukera ere ematea, hitz
>>>>>>> familia osoaren emaitzak jasotzeko modua izateko, orain arte bezala.
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>> Mila eta bat esker, aurretik.
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>> Jon Agirre
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>> <http://www.euskadi.net>
>>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>
>>>>
>>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161006/9bd5475f/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago