[itzul] Hiztegi Batua (†) goian bego, Euskaltzaindiaren Hiztegia, Hiztegi Batu Oinarriduna eta Euskalbar
Gilen Mejuto
gilenmejuto a bildua gmail.com
Ast, Urr 6, 14:36:19, CEST 2016
Hiztegi Batua, letra larriekin, bat bakarra dago, nik uste, eta ez du
inolako murrizketaren beharrik.
Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2016(e)ko urriak 6 14:31):
> Esango nuke esanahi murrizgarri bat adierazten duelakoan uler daitekeela: "*1991n
> hasi eta 2015ean burutu den Hiztegi Batua adieraz, adibidez eta
> azpisarreraz hornitzen duEN hiztegi arauemailea".*
>
> Xabier
>
> Gilen Mejuto<gilenmejuto a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
> urriak 6 14:25):
>
>> Ez, ni erlatiboaz ari naiz, nola esaldi horrek erlatibo murrizgarria
>> erabiltzen duen ez-murrizgarriak emateko. Nik, orain arte ikasitakoak balio
>> badit, hala ikusten dut.
>>
>> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2016(e)ko urriak 6 14:13):
>>
>> Nik ez diot problemarik ikusten esaldiari, Gilen.
>>> Litekeena da, dena den, "Euskaltzaindiaren Hiztegia hiztegi arauemaileA
>>> da" jarri beharrean "...hiztegi arauemaile BAT da" jarriz gero, zuri
>>> atentzioa eman dizun efektu hori ez sortzea.
>>> Eta halatan, berriro ere topatuko ginateke euskara jatorrari buruzko
>>> eztabaidetako astingarri zikliko horietako batekin.
>>>
>>> Xabier
>>>
>>> Gilen Mejuto<gilenmejuto a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
>>> urriak 6 12:47):
>>>
>>>> Ea, albiste ona da Euskaltzaindaren Hiztegia behingoz izatea sarean.
>>>> Dena den, aurkezpen orrian azaltzen den esaldi honek eman dit atentzioa
>>>> lehen batean:
>>>>
>>>> *- Euskaltzaindiaren Hiztegia hiztegi arauemailea da, 1991n hasi eta
>>>> 2015ean burutu den Hiztegi Batua adieraz, adibidez eta azpisarreraz
>>>> hornitzen duena.*
>>>>
>>>> Iruditzen zait erlatiboen jokoa nahiko traketsa dela. Agian, egokiago
>>>> litzateke honelako zerbait:
>>>>
>>>>
>>>> *- Euskaltzaindiaren Hiztegia hiztegi arauemailea da, eta adieraz,
>>>> adibidez eta azpisarreraz hornitzen du Hiztegi Batua, zeina 1991n hasi eta
>>>> 2015ean burutu den.*
>>>>
>>>> Zer deritozue?
>>>>
>>>> Alfontso Mujika Etxeberria<a.mujika a bildua elhuyar.com> igorleak hau idatzi
>>>> zuen (2016(e)ko urriak 6 12:27):
>>>>
>>>> Hiztegi Batuan zegoen guztia Euskaltzaindiaren Hiztegian dago orain,
>>>>> osatua. Horregatik kendu dute Hiztegi Batua.
>>>>> Euskalbarretik kontsultak egiteko, ez da ezer aldatzen. "Hiztegi
>>>>> Batua" eskatuz gero, Euskaltzaindiaren Hiztegira joango da, eta han izango
>>>>> dugu lehengo informazioa eta berria.
>>>>> <Hizki segida bat hasieran duten hitz guztiak bilatzeko>, nahikoa da
>>>>> behealdean dagoen "bilaketa aurreratua" aukerara joatea eta "hitz-hasiera"
>>>>> hautatzea.
>>>>>
>>>>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>>>>> <https://twitter.com/elhuyarhizk>[image:
>>>>> https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]
>>>>> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[image:
>>>>> https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]
>>>>> <https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>>>>>
>>>>>
>>>>> a.mujika a bildua elhuyar.com
>>>>>
>>>>> tel.: 943363040 | luzp.: 216
>>>>> Zelai Haundi, 3
>>>>> Osinalde industrialdea
>>>>> 20170 Usurbil
>>>>>
>>>>> *www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus>
>>>>>
>>>>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
>>>>> [image:
>>>>> https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]
>>>>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
>>>>>
>>>>> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
>>>>> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
>>>>> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
>>>>> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
>>>>> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
>>>>> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>>>>>
>>>>> 2016-10-06 10:54 GMT+02:00 Agirre Garai, Jon <jon-agirre a bildua euskadi.eus>:
>>>>>
>>>>>> Ez dakit noizko berria den ‒ez aspaldikoa, baina‒, ni gaur konturatu
>>>>>> naiz: Hiztegi Batua ez dago.
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> Horren baliokide hurbilena Hiztegi Batu Oinarriduna da, baina
>>>>>> Euskalbarren ‘Batua’ sakatuta Euskaltzaindiaren Hiztegira zoaz. Zelako
>>>>>> nahastea, argitu dezadan.
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> Flandes/Flandria edo eratorriak Hiztegi Batuan (†) bilatzeko “fla”
>>>>>> idatzi dut eta “flan” agertu zait, besterik ez. Harrigarria. “Flam” idatzi
>>>>>> eta berriro “flan”.
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> Kontua da hizki segida bat sartu eta horren antzeko hitzak ematen
>>>>>> dizkizula (“erator” bilatu, eta ‘eragon’, ‘eraskor’, ‘eratorri’ eta’eratsi’
>>>>>> agertzen dira, baina ez ‘eratorbide’, ‘eratorpen’ eta ‘eratortze’).
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> Hizki segida bat hasieran duten hitz guztiak bilatzeko (orain arte
>>>>>> Hiztegi Batuan egiten genuena egiteko), orain Hiztegi Batu Oinarridunera jo
>>>>>> behar da Euskaltzaindiaren webgunean, eta lehengo Hiztegi Batuak (†) ematen
>>>>>> zizkizun erantzunak emango dizkizu, datu gehigarriak erantsita.
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> Arazoa zein da? Euskalbarrek ez duela Hiztegi Batu Oinarriduna
>>>>>> eskaintzen. Zoragarria litzateke Euskalabarrek HBO aukera ere ematea, hitz
>>>>>> familia osoaren emaitzak jasotzeko modua izateko, orain arte bezala.
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> Mila eta bat esker, aurretik.
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> Jon Agirre
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> <http://www.euskadi.net>
>>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>
>>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161006/0b634e8f/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago