[itzul] Abierto a

Agirre Garai, Jon jon-agirre a bildua euskadi.eus
Ast, Urr 13, 15:52:57, CEST 2016


Aspaldian darabilt buruan datiboa eta alatiboa nahasten ote ditugun, libre den edo zer. Argi daukagu ‘nori’ (pertsonari) eta ‘nora’ (lekura), baina hortik aurrera… ‘Hizkuntzara irekia’ ala ‘hizkuntzari irekia’? ‘Kulturara irekia’ ala ‘kulturari irekia’? Esanahia aldatzen da?

Orotarikoan bietako adibideak dakartza. Euskaltzaindiaren hiztegiak, berriz, datiboduna baino ez dakar:
Gaur ireki diet itsasoari eta haizeari leihoa.

‘Itsasora eta haizera ireki’ itsasoa eta haizea dauden lekura ireki (harantz), baina ‘itsasoari eta haizeari ireki’ itsasoa eta haizea barrura sar daitezen ireki (honantz)?

Ez dakit ni neu ote nabilen bakarrik nahasten.

Jon


From: LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER [mailto:larrinaga_asier a bildua eitb.eus]
Sent: osteguna, 2016.eko urriak 13 12:08
To: 'Amaia Lasheras'; 'ItzuL'
Subject: Re: [itzul] Abierto a


Nik "hizkuntza eta kulturetara irekia" esango nuke.


Asier Larrinaga Larrazabal


From: Amaia Lasheras via ItzuL [mailto:itzul a bildua postaria.com]
Sent: osteguna, 13 de urria de 2016 10:57
To: ItzuL Posta Zerrenda
Cc: Amaia Lasheras
Subject: [itzul] Abierto a

Abierto a las lenguas y las culturas

Hori euskaraz nola emango zenukete?

Eskerrik asko!

Amaia


[Bidaltzaileak irudia kendu du.]<http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>

[Bidaltzaileak irudia kendu du.]<http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>




[https://posta.elkarlan.euskadi.eus/disclaimer/marca_outlook_seguridad.jpg]<http://www.euskadi.net>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161013/c4273e6c/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 746 bytes
Azalpena: image001.jpg
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161013/c4273e6c/attachment.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago