[itzul] Un pueblo de cine
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Or, Urr 14, 16:18:55, CEST 2016
Bete-betean asmatu ere! Zorionak, benetan.
Bidenabar: bitxia, grafia berari ematen zaion esanahiaren arabera, nola
aldatzen den "zinezko" hori ahoskatzeko modua, ezta? "Bainugelan
bainu-gelarekin dutxatu naiz" esaldian bezala...
Asteburu on.
Xabier
Jose Agustin Arrieta<jaarrieta2 a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2016(e)ko urriak 14 16:05):
> Arratsalde on: duela hamar-hamabi bat urte edo hasi zen Kutxa, Donostiako
> Zinemaldirakoan, postal batzuk argitaratzen, urtero, zuri-beltzean:
> fotomontaje edo collage moduko batzuk ziren (King Kong Hotel Londresen,
> James Bond Kontxan, etab.); gogoan izango dituzue, seguru aski, zuetariko
> askok... "Una ciudad de cine" zen slogana -beti bezala, erdaraz pentsatua
> -, eta Kutxako Euskara Zerbitzuan, apropos eta nahita noski, "Zinezko hiri
> bat" euskaratu genuen, "zinezko" horretan bai zinema bai hiriaren
> zinezko/benetako xarma-edo batuz edo batu nahirik. Uste dut asmatu genuela,
> edo asmatu samartu behinik behin.
>
> Ongi izan.
>
> Joxe Austin Arrieta Ugartetxea
>
> Garikoitz Etxebarria<garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org> igorleak hau
> idatzi zuen (2016(e)ko urriak 13 07:46):
>
> Zineherri.
>>
>> Garikoitz
>>
>>
>> El 2016/10/12 a las 21:06, Itzuliz Itzulpen Zerbitzua escribió:
>>
>>> Kaixo: bururatzen al zaizue moduren bat goiko horri bi adierak emateko;
>>> alegia, zinema eta aparteko, ezin hobea izatea?
>>>
>>> Ekarpen guztiak ongi etorriak!
>>>
>>> Mila esker, aurrez
>>>
>>> Joxemari
>>>
>>>
>>>
>>>
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161014/c2dcbf71/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago