[itzul] Xabier Olarrarentzat izan da Itzulpengintzako Euskadi Saria, Joyceren Ulisesen itzulpenagatik

"IBAÑEZ SAN ROMAN, Iñaki" iibanez a bildua gipuzkoa.eus
Ost, Urr 19, 11:34:39, CEST 2016


Bejondeiola Xabierri!

Azkenean, Kororen nahia bete da:


"Oso ondo, Iñaki, azken mezuan esaten dituzunak.
Bukaerako puntuari buruz: iruzkinik ez, pare bat ohar atera da hedabide eta abarretan. Besterik ez. Eta hauxe da, Olarrak itzulitako Ulises hau, euskal itzulpenaren historian egin den eginahalik garrantzitsuenetako bat. Mugarria, modako hitzekin esanda. Eta denok mutu... Zerrenda honetantxe, eta beste zenbait tokitan, eztabaidan isildu gabe egon beharrean, Olarrak emandako irtenbideez, soluzioez, hanka-sartzeez etab, etab.
Emango ahal diote behintzat Euskadi saria itxura guztien arabera  inor gutxiri inporta zaion liburu honi.
Irudipena dut horrelakoak -profeta basamortuan, Moisesez ari garenez- ez direla itzulpenean bakarrik gertatzen, besteetan ere gertatzen direla, liburu lodiekin bereziki. Ezta euskararen munduan bakarrik ere.
Nik atera ditut neure konklusioak. Atera bitza bakoitzak bereak".


2016-09-30 14:11 GMT+02:00 "IBAÑEZ SAN ROMAN, Iñaki" <iibanez a bildua gipuzkoa.eus<mailto:iibanez a bildua gipuzkoa.eus>>:
Xabier Olarrak egindako James Joyceren Ulises euskarazko itzulpena bigarrenez irakurtzen ari naizela (plazer handiagoarekin bigarrenean lehenengoan baino), orain dela aste batzuk, 7. episodioan, Xabier Olarraren ohar bitxi hau berrirakurri nuen (7. episodioko 156. orrialdeko 7. oharra - 861. orrialdea):
 "156.7 harri-adarduna Michelangeloren eskulturan Moisesek adarrak ditu, Erdi Aroko haren irudi gehienetan bezala. Bereizkizun hori hebreerazko qaran hitzean oinarritzen da (jatorrizko esanahia "adarrak agerian jarri" baitzuen, baina metaforikoki esan nahi baitzuen "errainuak, printzak, izpiak egotzi"). Okerra Errege Jakueren Biblian ere jasoa dago: "adarrak ateratzen zitzaizkion eskutik" (Habakkuk 3:4). San Jeronimok ere antzeko huts bat egin zuen Irteerako 34:29 txatala itzultzean: "Ondoren, Moises Sinai mendetik jaitsi zen, legearen bi harlosak eskuan zeramatzala. Ez zekien aurpegia distiratsu zuenik, Jaunarekin mintzatu izanagatik" behar zukeena honela eman baitzuen: "haren aurpegia adarduna zen", eta hor ezarri zuen tradizio ikonografiko okerra".
 Pentsa, ba, hain santu ez garen itzultzaileok ere zenbat holako ez ote genituen egingo, nahiz eta hainbesteko eraginik ez izan, noski (zorionez, edo zoritxarrez?).
 Ba, aitzakia horrekin, gaurko egunean, euskal itzultzaile guztiok zoriontzeaz batera, bereziki zoriondu nahi dut Xabier Olarra itzultzailea, berari esker irakurri baitut Ulises lehenengo aldiz, eta euskaraz.
 Bota diezaiokedan lorerik onena da, nire ustez, itzulpena irakurriz James Joyce irakurtzen ari nintzela (edo hala iruditzen zitzaidan niri, behintzat, eta hala zen, izan ere, baina Xabier Olarra zen, aldi berean, jakina, baina...).
 Horrenbestez, pedantekeriatan erori baino lehen (Joycek ez lidake barkatuko), bakarrik esan nahi dut apenas ikusi dudala itzulpenari buruzko iruzkinik hedabideetan.
 Ondo ospatu denok gure eguna!

Iñaki





________________________________
Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du. Hori dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan gordetzea gomendatzen dizut. Oraingoz, bi domeinuak indarrean mantenduko dira.

A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica en sus contactos. De momento convivirán los dos dominios.

Gipuzkoan

euskaraz bizi eta lan egiten dugu
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161019/8b2b25f8/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago