[itzul] Xabier Olarrarentzat izan da Itzulpengintzako Euskadi Saria, Joyceren Ulisesen itzulpenagatik
Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea)
ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es
Ost, Urr 19, 11:03:28, CEST 2016
Orain aspaldi ez dela, hizpide izan zen Xabier Olarraren itzulpen hori zerrenda honetan.
Zorionak itzultzaile adardunari!!!
Ander Irizar
2016-09-30 14:11 GMT+02:00 "IBAŅEZ SAN ROMAN, Iņaki" <iibanez a bildua gipuzkoa.eus<mailto:iibanez a bildua gipuzkoa.eus>>:
Xabier Olarrak egindako James Joyceren Ulises euskarazko itzulpena bigarrenez irakurtzen ari naizela (plazer handiagoarekin bigarrenean lehenengoan baino), orain dela aste batzuk, 7. episodioan, Xabier Olarraren ohar bitxi hau berrirakurri nuen (7. episodioko 156. orrialdeko 7. oharra - 861. orrialdea):
"156.7 harri-adarduna Michelangeloren eskulturan Moisesek adarrak ditu, Erdi Aroko haren irudi gehienetan bezala. Bereizkizun hori hebreerazko qaran hitzean oinarritzen da (jatorrizko esanahia "adarrak agerian jarri" baitzuen, baina metaforikoki esan nahi baitzuen "errainuak, printzak, izpiak egotzi"). Okerra Errege Jakueren Biblian ere jasoa dago: "adarrak ateratzen zitzaizkion eskutik" (Habakkuk 3:4). San Jeronimok ere antzeko huts bat egin zuen Irteerako 34:29 txatala itzultzean: "Ondoren, Moises Sinai mendetik jaitsi zen, legearen bi harlosak eskuan zeramatzala. Ez zekien aurpegia distiratsu zuenik, Jaunarekin mintzatu izanagatik" behar zukeena honela eman baitzuen: "haren aurpegia adarduna zen", eta hor ezarri zuen tradizio ikonografiko okerra".
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161019/0b288bef/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago