[itzul] eukariota ala eukarioto?

Koldo kbiguri a bildua yahoo.es
Ost, Urr 19, 13:44:49, CEST 2016


https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Eukarioto

Koldo Biguri

> El 2016 urr. 19, a las 13:35, jaione alberdi gabilondo <jaionealga a bildua gmail.com> escribió:
> 
> Kaixo denoi, Euskaltzaindiaren Hiztegian eukariota eta prokariota ematen dute zelula mota horiek izendatzeko, bai adjektibo modura (Zelula eukariotak), bai izen modura (Ogi legamia eukariota sinplea da). Elhuyarren eta Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoan, berriz, eukarioto eta prokarioto dago jasota, izen eta adjektibo modura. Eukariotiko eta prokariotiko forma ere erabil daiteke, baina horrek ez du zalantzarik eragiten.
> 
>  
> 
> Bestalde, zelula eukarioten (eukariotoen?) organulu baten izenarekin, hau da, gaztelaniazko mitocondria hitzarekin ere sortu zaigu duda (frantsesez, mitochondrie; ingelesez, mitochondrion). EH-n mitokondria dago jasota (Mitokondriako DNA zelularen nukleotik kanpo dagoen material genetikoa da), eta Elhuyarren eta ZTH-n, berriz, mitokondrio.
> 
>  
> 
> Zergatik hiztegi batzuetan modu batera eta beste batzuetan beste batera? Inork ba al daki seguru nola jokatu beharko genukeen? 
> 
> 
> 
> Mila esker aldez aurretik / Jaione
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161019/9c271f75/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago