[itzul] eukariota ala eukarioto?
jaione alberdi gabilondo
jaionealga a bildua gmail.com
Ost, Urr 19, 13:35:10, CEST 2016
Kaixo denoi, Euskaltzaindiaren Hiztegian *eukariota* eta *prokariota*
ematen dute zelula mota horiek izendatzeko, bai adjektibo modura (*Zelula
eukariotak*), bai izen modura (*Ogi legamia eukariota sinplea da*).
Elhuyarren eta Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoan, berriz,
*eukarioto* eta *prokarioto* dago jasota, izen eta adjektibo modura.
*Eukariotiko* eta *prokariotiko* forma ere erabil daiteke, baina horrek ez
du zalantzarik eragiten.
Bestalde, zelula eukarioten (eukariotoen?) organulu baten izenarekin, hau
da, gaztelaniazko *mitocondria* hitzarekin ere sortu zaigu duda
(frantsesez, *mitochondrie*; ingelesez, *mitochondrion*). EH-n *mitokondria*
dago jasota (*Mitokondriako DNA zelularen nukleotik kanpo dagoen material
genetikoa da*), eta Elhuyarren eta ZTH-n, berriz, *mitokondrio.*
Zergatik hiztegi batzuetan modu batera eta beste batzuetan beste batera?
Inork ba al daki seguru nola jokatu beharko genukeen?
Mila esker aldez aurretik / Jaione
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161019/bf17c7f8/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago