[itzul] eukariota ala eukarioto?
jaione alberdi gabilondo
jaionealga a bildua gmail.com
Ost, Urr 19, 14:41:52, CEST 2016
Oso ondo, mila esker erantzun guztiengatik.
Jaione
2016-10-19 13:56 GMT+02:00 Rezola Clemente, Martín <martin-rezola a bildua ivap.eus>:
> Barka, …“eukarioto/a” idatzi nahi nuen…
>
>
>
> Martin
>
>
>
> *From:* Rezola Clemente, Martín [mailto:martin-rezola a bildua ivap.eus]
> *Sent:* asteazkena, 2016.eko urriak 19 13:54
> *To:* ItzuL
> *Subject:* Re: [itzul] eukariota ala eukarioto?
>
>
>
> Bide batez,* protisto* (zelula eukaritoko/a zelulabakarra) bai, hala
> jasota dago, eta ez *protista**.
>
>
>
> Martin Rezola
>
>
>
> *From:* LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER [mailto:larrinaga_asier a bildua eitb.eus
> <larrinaga_asier a bildua eitb.eus>]
> *Sent:* asteazkena, 2016.eko urriak 19 13:48
> *To:* 'ItzuL'
> *Subject:* Re: [itzul] eukariota ala eukarioto?
>
>
>
>
>
> Antza, Euskaltzaindian ere ez daude pozik erabaki zaharrarekin, eta
> Hiztegi Batuko Lantaldeak araua aldatzeko eskatuko dio Euskaltzaindiari.
> Horrela dio, behintzat, Hiztegi Batu Oinarridunean.
>
>
>
> - *Bidalketa: * [2015-11-10] Datuak aztertu eta gero, araua aldatzeko
> eskatuko dio Lantaldeak Euskaltzaindiari (*prokarioto* eta *eukarioto*
> formak proposatuz).
>
>
>
>
>
> "Mitokondria"-ri buruz ez dago informaziorik. Dena dela, Euskaltzaindiaren
> Hiztegitik kanpo --halako baieztapen biribilak egitea ausartegia izan
> daitekeen arren-, euskarazko erabilera uniformea eta aho batekoa da:
> "mitokondrio".
>
>
>
>
>
> Asier Larrinaga Larrazabal
>
>
>
>
>
> *From:* jaione alberdi gabilondo [mailto:jaionealga a bildua gmail.com
> <jaionealga a bildua gmail.com>]
> *Sent:* asteazkena, 19 de urria de 2016 13:35
> *To:* itzulist
> *Subject:* [itzul] eukariota ala eukarioto?
>
>
>
> Kaixo denoi, Euskaltzaindiaren Hiztegian *eukariota* eta *prokariota*
> ematen dute zelula mota horiek izendatzeko, bai adjektibo modura (*Zelula
> eukariotak*), bai izen modura (*Ogi legamia eukariota sinplea da*).
> Elhuyarren eta Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoan, berriz,
> *eukarioto* eta *prokarioto* dago jasota, izen eta adjektibo modura.
> *Eukariotiko* eta *prokariotiko* forma ere erabil daiteke, baina horrek
> ez du zalantzarik eragiten.
>
>
>
> Bestalde, zelula eukarioten (eukariotoen?) organulu baten izenarekin, hau
> da, gaztelaniazko *mitocondria* hitzarekin ere sortu zaigu duda
> (frantsesez, *mitochondrie*; ingelesez, *mitochondrion*). EH-n
> *mitokondria* dago jasota (*Mitokondriako DNA zelularen nukleotik kanpo
> dagoen material genetikoa da*), eta Elhuyarren eta ZTH-n, berriz,
> *mitokondrio.*
>
>
>
> Zergatik hiztegi batzuetan modu batera eta beste batzuetan beste batera?
> Inork ba al daki seguru nola jokatu beharko genukeen?
>
>
>
> Mila esker aldez aurretik / Jaione
>
>
>
> [image: Bidaltzaileak irudia kendu du.]
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
>
> [image: Bidaltzaileak irudia kendu du.]
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161019/ac8814f3/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 746 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161019/ac8814f3/attachment.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago