[itzul] eukariota ala eukarioto?

Antton Gurrutxaga Hernaiz a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com
Ast, Urr 20, 09:25:03, CEST 2016


Asierrek Hiztegi Batu Oinarridunetik hona ekarritakoa osatzearren:

Bai, Hiztegi Batuko Lantaldean aztertu genuen gaia. Lexikoaren Behatokiaren
analisitik *prokarioto* lema atera zen. *Hiztegi Batu*an *prokariota*
arautua zegoela jakin arren, erabilera-datuak bildu genituen, eta Zientzia
eta Teknika Hiztegia Biltzeko egitasmoaren lantaldeak ere aztertu zuen
arazoa.

-*oto* amaierak hobestekoak zirela ondorioztatu genuen bi lantaldeok, eta
arautua aldatzeko arrazoiak azaldu genituen txosten batean. Bi hauek izan
ziren arrazoi sendoenak: a) erabilera (zenbait corpsuetako datuak); b)
sistematika; hau da, latinezko taxon pluralak grafia arruntera
egokitzerakoan, -*o* edo -*u* amaiera sistematikoki erabiltzea: Annelida
--> anelidoak; Chordata --> kordatuak; Protista --> protistoak). Eukaryota
domeinuari, beraz, *eukarioto *legokioke, sistema horren arabera betiere.
Prokaryota domeinua ez da gaur egun kategoria taxonomikoa, Archaea eta
Bacteria domeinuetan banandu baitzen (https://en.wikipedia.org/
wiki/Two-empire_system). Baina garai batean izan zen, eta, gainera,
Eukaryota domeinuaren izenarekin duen kidetasuna dela eta, horren
tratamendu bera izatea komeni da, hau da, *prokarioto *erabiltzea.

*Antton Gurrutxaga*
Hiztegiak+Corpusak teknikaria & I+G ikertzailea

a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com
<http://www.linkedin.com/pub/antton-gurrutxaga/8/2a9/2a4>
<http://scholar.google.com/citations?user=s1G5R_YAAAAJ&hl=en>
<https://www.researchgate.net/profile/Antton_Gurrutxaga>
tel.: +34 943 363040 | luzp.: 226

Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

*www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus>
[image: Egin zaitez bazkide!]
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.

2016-10-19 14:41 GMT+02:00 jaione alberdi gabilondo <jaionealga a bildua gmail.com>:

> Oso ondo, mila esker erantzun guztiengatik.
>
> Jaione
>
> 2016-10-19 13:56 GMT+02:00 Rezola Clemente, Martín <martin-rezola a bildua ivap.eus
> >:
>
>> Barka, …“eukarioto/a” idatzi nahi nuen…
>>
>>
>>
>> Martin
>>
>>
>>
>> *From:* Rezola Clemente, Martín [mailto:martin-rezola a bildua ivap.eus]
>> *Sent:* asteazkena, 2016.eko urriak 19 13:54
>> *To:* ItzuL
>> *Subject:* Re: [itzul] eukariota ala eukarioto?
>>
>>
>>
>> Bide batez,* protisto* (zelula eukaritoko/a zelulabakarra) bai, hala
>> jasota dago, eta ez *protista**.
>>
>>
>>
>> Martin Rezola
>>
>>
>>
>> *From:* LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER [mailto:larrinaga_asier a bildua eitb.eus
>> <larrinaga_asier a bildua eitb.eus>]
>> *Sent:* asteazkena, 2016.eko urriak 19 13:48
>> *To:* 'ItzuL'
>> *Subject:* Re: [itzul] eukariota ala eukarioto?
>>
>>
>>
>>
>>
>> Antza, Euskaltzaindian ere ez daude pozik erabaki zaharrarekin, eta
>> Hiztegi Batuko Lantaldeak araua aldatzeko eskatuko dio Euskaltzaindiari.
>> Horrela dio, behintzat, Hiztegi Batu Oinarridunean.
>>
>>
>>
>>  - *Bidalketa: * [2015-11-10] Datuak aztertu eta gero, araua aldatzeko
>> eskatuko dio Lantaldeak Euskaltzaindiari (*prokarioto* eta *eukarioto*
>> formak proposatuz).
>>
>>
>>
>>
>>
>> "Mitokondria"-ri buruz ez dago informaziorik. Dena dela,
>> Euskaltzaindiaren Hiztegitik kanpo --halako baieztapen biribilak egitea
>> ausartegia izan daitekeen arren-, euskarazko erabilera uniformea eta aho
>> batekoa da: "mitokondrio".
>>
>>
>>
>>
>>
>> Asier Larrinaga Larrazabal
>>
>>
>>
>>
>>
>> *From:* jaione alberdi gabilondo [mailto:jaionealga a bildua gmail.com
>> <jaionealga a bildua gmail.com>]
>> *Sent:* asteazkena, 19 de urria de 2016 13:35
>> *To:* itzulist
>> *Subject:* [itzul] eukariota ala eukarioto?
>>
>>
>>
>> Kaixo denoi, Euskaltzaindiaren Hiztegian *eukariota* eta *prokariota*
>> ematen dute zelula mota horiek izendatzeko, bai adjektibo modura (*Zelula
>> eukariotak*), bai izen modura (*Ogi legamia eukariota sinplea da*).
>> Elhuyarren eta Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoan, berriz,
>> *eukarioto* eta *prokarioto* dago jasota, izen eta adjektibo modura.
>> *Eukariotiko* eta *prokariotiko* forma ere erabil daiteke, baina horrek
>> ez du zalantzarik eragiten.
>>
>>
>>
>> Bestalde, zelula eukarioten (eukariotoen?) organulu baten izenarekin, hau
>> da, gaztelaniazko *mitocondria* hitzarekin ere sortu zaigu duda
>> (frantsesez, *mitochondrie*; ingelesez, *mitochondrion*). EH-n
>> *mitokondria* dago jasota (*Mitokondriako DNA zelularen nukleotik kanpo
>> dagoen material genetikoa da*), eta Elhuyarren eta ZTH-n, berriz,
>> *mitokondrio.*
>>
>>
>>
>> Zergatik hiztegi batzuetan modu batera eta beste batzuetan beste batera?
>> Inork ba al daki seguru nola jokatu beharko genukeen?
>>
>>
>>
>> Mila esker aldez aurretik / Jaione
>>
>>
>>
>> [image: Bidaltzaileak irudia kendu du.]
>> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
>>
>> [image: Bidaltzaileak irudia kendu du.]
>> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>>
>>
>>
>>
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161020/61192fca/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 746 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161020/61192fca/attachment.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago