[itzul] Coworking
Diez de Ultzurrun, Periko
ultzu a bildua parlamento.eus
Ast, Urr 20, 16:37:26, CEST 2016
Iņaki, arratsalde on.
Esanahia, funtsean, elkarrekin lan egitea baldin bada, eta horren bidetik plaza bat sortzea elkarrekin edo elkar hartuz lan egitekoa, ez al liteke izan elkarlan(a)?
Auzalan (auzo + lan) hitza ere horrekin loturik egon liteke beharbada, jatorrian bederen.
Periko Diez de Ulzurrun
From: inaki irazabalbeitia [mailto:inakixabier a bildua gmail.com]
Sent: osteguna, 2016.eko urriak 20 16:24
To: ItzuL
Subject: [itzul] Coworking
Arratsaldeon,
Tolosako udala 'coworking' gune bat zabaltzekoa da. Ingelesezko hitz hori usatzen da euskarazko testuan ere eta, egia esan, ez dut oso gustuko.
Katalanek 'Cotreball' erabiltzen dute eta frantsesez 'cotravail'. Guk 'kolana' egin genezake, nahiz eta 'ko' aurrizkia mailegatzeari buruz dagoen kezka ikusi dudan Itzuleko artxiboan.
Euskaraz maileguaren bidetik jo behar al dugu? Beste aukerarik?
Mila esker,
Inaki
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161020/17a62d74/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago