[itzul] Coworking

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ast, Urr 20, 17:00:48, CEST 2016


Nik ez dakit maileguaren bidetik ala beste batetik jo behar dugun. Baina
nahiko argi ikusten dudana da euskararako aukeratzen den hitzak baldintza
bat bete behar duela: esanahi argia izan dezala. Euskaldunok uler dezagula
kasu bakoitzean zertaz ari garen.

"Coworking" esaten duenak zer esan nahi duen, ez dago zalantzarik. Baina
proposatu diren "elkarlan" edo "lankidetza" hitzek beren esanahia daukate,
aspaldikoa, eta ez da "coworking"en esanahia.

Hitz beraren azpian esanahi berriak nahaspilatzen baditugu, horren
kaltetuak gu geu gara, euskaldunok, eta ez beste inor.

Hemendik aurrera norbaitek "lankidetza" edo "elkarlana" esaten badu, ez
nuke nahi "iraunkor/iraunkortasun" hitzen aldeko zoritxarreko hautu jakin
batekin gertaturikoa errepikatzerik.

Xabier Aristegieta

Diez de Ultzurrun, Periko<ultzu a bildua parlamento.eus> igorleak hau idatzi zuen
(2016(e)ko urriak 20 16:37):

> Iņaki, arratsalde on.
>
> Esanahia, funtsean, elkarrekin lan egitea baldin bada, eta horren bidetik
> plaza bat sortzea elkarrekin edo elkar hartuz lan egitekoa, ez al liteke
> izan elkarlan(a)?
>
>
>
> Auzalan (auzo + lan) hitza ere horrekin loturik egon liteke beharbada,
> jatorrian bederen.
>
>
>
> Periko Diez de Ulzurrun
>
>
>
>
>
> *From:* inaki irazabalbeitia [mailto:inakixabier a bildua gmail.com]
> *Sent:* osteguna, 2016.eko urriak 20 16:24
> *To:* ItzuL
> *Subject:* [itzul] Coworking
>
>
>
> Arratsaldeon,
>
> Tolosako udala 'coworking' gune bat zabaltzekoa da. Ingelesezko hitz hori
> usatzen da euskarazko testuan ere eta, egia esan, ez dut oso gustuko.
>
> Katalanek 'Cotreball' erabiltzen dute eta frantsesez 'cotravail'. Guk
> 'kolana' egin genezake, nahiz eta 'ko' aurrizkia mailegatzeari buruz dagoen
> kezka ikusi dudan Itzuleko artxiboan.
>
> Euskaraz maileguaren bidetik jo behar al dugu? Beste aukerarik?
>
> Mila esker,
>
> Inaki
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161020/c58b8b71/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago