[itzul] Coworking
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Ast, Urr 20, 17:16:56, CEST 2016
Zuetako inork badaki Euskaltermek euskararako jasotzen duen "ludoteka"
(adibidez) onartzerakoan "coworking"ekin sorturikoaren
pareko goganbeharrik izan ote zen?
Bakartxo ARRIZABALAGA<bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr> igorleak hau idatzi
zuen (2016(e)ko urriak 20 17:12):
> oso asmo ona iruditzen zait hitzei esanahi argia ematearen hori, baina
> kontuan hartu behar da ere jatorrizkoak zenbateraino betetzen duen hori;
> hau da, coworking entzuten dugunean bulego partekatuak edo pentsatzen
> ditugu batez ere, baina coworkingen asmoan ez da hori bakarrik ,baizik eta
> elkarlana bultzatzea ere, jendeen arteko harremanak sustatzea eta abar luze
> bat; hartara, niri, hasiera batean, elkarlangune edo lankidetzagune baino
> gehiago lantoki partekatu edo horrelako zerbait etortzen bazait ere,
> beharbada beste biak ideiaren asmoetatik hurbilago izatea.
>
> bakartxo
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
> > Message du 20/10/16 17:00
> > De : "Xabier Aristegieta" <allurritza a bildua gmail.com>
> > A : "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> > Copie ā :
> > Objet : Re: [itzul] Coworking
>
> >
> >
> Nik ez dakit maileguaren bidetik ala beste batetik jo behar dugun. Baina
> nahiko argi ikusten dudana da euskararako aukeratzen den hitzak baldintza
> bat bete behar duela: esanahi argia izan dezala. Euskaldunok uler dezagula
> kasu bakoitzean zertaz ari garen.
>
> >
> "Coworking" esaten duenak zer esan nahi duen, ez dago zalantzarik. Baina
> proposatu diren "elkarlan" edo "lankidetza" hitzek beren esanahia daukate,
> aspaldikoa, eta ez da "coworking"en esanahia.
>
> >
> Hitz beraren azpian esanahi berriak nahaspilatzen baditugu, horren
> kaltetuak gu geu gara, euskaldunok, eta ez beste inor.
>
> >
> Hemendik aurrera norbaitek "lankidetza" edo "elkarlana" esaten badu, ez
> nuke nahi "iraunkor/iraunkortasun" hitzen aldeko zoritxarreko hautu jakin
> batekin gertaturikoa errepikatzerik.
>
> >
> Xabier Aristegieta
>
> >
> Diez de Ultzurrun, Periko<ultzu a bildua parlamento.eus> igorleak hau idatzi zuen
> (2016(e)ko urriak 20 16:37):
> >
>>
>> Iņaki, arratsalde on.
>>
>> Esanahia, funtsean, elkarrekin lan egitea baldin bada, eta horren bidetik
>> plaza bat sortzea elkarrekin edo elkar hartuz lan egitekoa, ez al liteke
>> izan elkarlan(a)?
>>
>>
>>
>> Auzalan (auzo + lan) hitza ere horrekin loturik egon liteke beharbada,
>> jatorrian bederen.
>>
>>
>>
>> Periko Diez de Ulzurrun
>>
>>
>>
>>
>>
>> *From:* inaki irazabalbeitia [mailto:inakixabier a bildua gmail.com]
>> > *Sent:* osteguna, 2016.eko urriak 20 16:24
>> > *To:* ItzuL
>> > *Subject:* [itzul] Coworking
>>
>>
>>
>> Arratsaldeon,
>>
>> Tolosako udala 'coworking' gune bat zabaltzekoa da. Ingelesezko hitz hori
>> usatzen da euskarazko testuan ere eta, egia esan, ez dut oso gustuko.
>>
>> Katalanek 'Cotreball' erabiltzen dute eta frantsesez 'cotravail'. Guk
>> 'kolana' egin genezake, nahiz eta 'ko' aurrizkia mailegatzeari buruz dagoen
>> kezka ikusi dudan Itzuleko artxiboan.
>>
>> Euskaraz maileguaren bidetik jo behar al dugu? Beste aukerarik?
>>
>> Mila esker,
>>
>> Inaki
>>
>
> >
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161020/d2717291/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago