[itzul] Coworking

Diez de Ultzurrun, Periko ultzu a bildua parlamento.eus
Ast, Urr 20, 17:19:49, CEST 2016


Pues  har dezagun "coworking" eta kito.

From: Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
Sent: osteguna, 2016.eko urriak 20 17:17
To: Bakartxo ARRIZABALAGA; ItzuL
Subject: Re: [itzul] Coworking

Zuetako inork badaki Euskaltermek euskararako jasotzen duen "ludoteka" (adibidez)  onartzerakoan "coworking"ekin sorturikoaren pareko goganbeharrik izan ote zen?

Bakartxo ARRIZABALAGA<bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr<mailto:bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr>> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko urriak 20 17:12):

oso asmo ona iruditzen zait hitzei esanahi argia ematearen hori, baina kontuan hartu behar da ere jatorrizkoak zenbateraino betetzen duen hori; hau da, coworking entzuten dugunean bulego partekatuak edo pentsatzen ditugu batez ere, baina coworkingen asmoan ez da hori bakarrik ,baizik eta elkarlana bultzatzea ere, jendeen arteko harremanak sustatzea eta abar luze bat; hartara, niri, hasiera batean, elkarlangune edo lankidetzagune baino gehiago lantoki partekatu edo horrelako zerbait etortzen bazait ere, beharbada beste biak ideiaren asmoetatik hurbilago izatea.

bakartxo










> Message du 20/10/16 17:00
> De : "Xabier Aristegieta" <allurritza a bildua gmail.com<mailto:allurritza a bildua gmail.com>>
> A : "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com<mailto:itzul a bildua postaria.com>>
> Copie ā :
> Objet : Re: [itzul] Coworking

>
>
Nik ez dakit maileguaren bidetik ala beste batetik jo behar dugun. Baina nahiko argi ikusten dudana da euskararako aukeratzen den hitzak baldintza bat bete behar duela: esanahi argia izan dezala. Euskaldunok uler dezagula kasu bakoitzean zertaz ari garen.

>
"Coworking" esaten duenak zer esan nahi duen, ez dago zalantzarik. Baina proposatu diren "elkarlan" edo "lankidetza" hitzek beren esanahia daukate, aspaldikoa, eta ez da "coworking"en esanahia.

>
Hitz beraren azpian esanahi berriak nahaspilatzen baditugu, horren kaltetuak gu geu gara, euskaldunok, eta ez beste inor.

>
Hemendik aurrera norbaitek "lankidetza" edo "elkarlana" esaten badu, ez nuke nahi "iraunkor/iraunkortasun" hitzen aldeko zoritxarreko hautu jakin batekin gertaturikoa errepikatzerik.

>
Xabier Aristegieta

>
Diez de Ultzurrun, Periko<ultzu a bildua parlamento.eus<mailto:ultzu a bildua parlamento.eus>> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko urriak 20 16:37):
>
Iņaki, arratsalde on.
Esanahia, funtsean, elkarrekin lan egitea baldin bada, eta horren bidetik plaza bat sortzea elkarrekin edo elkar hartuz lan egitekoa, ez al liteke izan elkarlan(a)?

Auzalan (auzo + lan) hitza ere horrekin loturik egon liteke beharbada, jatorrian bederen.

Periko Diez de Ulzurrun


From: inaki irazabalbeitia [mailto:inakixabier a bildua gmail.com<mailto:inakixabier a bildua gmail.com>]
> Sent: osteguna, 2016.eko urriak 20 16:24
> To: ItzuL
> Subject: [itzul] Coworking

Arratsaldeon,
Tolosako udala 'coworking' gune bat zabaltzekoa da. Ingelesezko hitz hori usatzen da euskarazko testuan ere eta, egia esan, ez dut oso gustuko.
Katalanek 'Cotreball' erabiltzen dute eta frantsesez 'cotravail'. Guk 'kolana' egin genezake, nahiz eta 'ko' aurrizkia mailegatzeari buruz dagoen kezka ikusi dudan Itzuleko artxiboan.
Euskaraz maileguaren bidetik jo behar al dugu? Beste aukerarik?
Mila esker,
Inaki

>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161020/33c6e784/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago