[itzul] Coworking
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Ast, Urr 20, 17:25:55, CEST 2016
Oraintxe bururatu zait ezen, ez badugu maileguaren bidetik jotzen,
"elkarlantegi"k onargarria izan litekeela, bai "coworking"-jarduera bai
horretarako tokia izendatzeko balio duelakoan eta orain arte
"elkarlantegi"ri beste esanahirik eman ez zaiolakoan.
Diez de Ultzurrun, Periko<ultzu a bildua parlamento.eus> igorleak hau idatzi zuen
(2016(e)ko urriak 20 17:19):
> Pues har dezagun "coworking" eta kito.
>
>
>
> *From:* Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
> *Sent:* osteguna, 2016.eko urriak 20 17:17
> *To:* Bakartxo ARRIZABALAGA; ItzuL
> *Subject:* Re: [itzul] Coworking
>
>
>
> Zuetako inork badaki Euskaltermek euskararako jasotzen duen "ludoteka"
> (adibidez) onartzerakoan "coworking"ekin sorturikoaren
> pareko goganbeharrik izan ote zen?
>
>
>
> Bakartxo ARRIZABALAGA<bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr> igorleak hau
> idatzi zuen (2016(e)ko urriak 20 17:12):
>
> oso asmo ona iruditzen zait hitzei esanahi argia ematearen hori, baina
> kontuan hartu behar da ere jatorrizkoak zenbateraino betetzen duen hori;
> hau da, coworking entzuten dugunean bulego partekatuak edo pentsatzen
> ditugu batez ere, baina coworkingen asmoan ez da hori bakarrik ,baizik eta
> elkarlana bultzatzea ere, jendeen arteko harremanak sustatzea eta abar luze
> bat; hartara, niri, hasiera batean, elkarlangune edo lankidetzagune baino
> gehiago lantoki partekatu edo horrelako zerbait etortzen bazait ere,
> beharbada beste biak ideiaren asmoetatik hurbilago izatea.
>
> bakartxo
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
> > Message du 20/10/16 17:00
> > De : "Xabier Aristegieta" <allurritza a bildua gmail.com>
> > A : "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> > Copie ā :
> > Objet : Re: [itzul] Coworking
>
>
> >
> >
>
> Nik ez dakit maileguaren bidetik ala beste batetik jo behar dugun. Baina
> nahiko argi ikusten dudana da euskararako aukeratzen den hitzak baldintza
> bat bete behar duela: esanahi argia izan dezala. Euskaldunok uler dezagula
> kasu bakoitzean zertaz ari garen.
>
>
> >
>
> "Coworking" esaten duenak zer esan nahi duen, ez dago zalantzarik. Baina
> proposatu diren "elkarlan" edo "lankidetza" hitzek beren esanahia daukate,
> aspaldikoa, eta ez da "coworking"en esanahia.
>
>
> >
>
> Hitz beraren azpian esanahi berriak nahaspilatzen baditugu, horren
> kaltetuak gu geu gara, euskaldunok, eta ez beste inor.
>
>
> >
>
> Hemendik aurrera norbaitek "lankidetza" edo "elkarlana" esaten badu, ez
> nuke nahi "iraunkor/iraunkortasun" hitzen aldeko zoritxarreko hautu jakin
> batekin gertaturikoa errepikatzerik.
>
>
> >
>
> Xabier Aristegieta
>
>
> >
>
> Diez de Ultzurrun, Periko<ultzu a bildua parlamento.eus> igorleak hau idatzi zuen
> (2016(e)ko urriak 20 16:37):
> >
>
> Iņaki, arratsalde on.
>
> Esanahia, funtsean, elkarrekin lan egitea baldin bada, eta horren bidetik
> plaza bat sortzea elkarrekin edo elkar hartuz lan egitekoa, ez al liteke
> izan elkarlan(a)?
>
>
>
> Auzalan (auzo + lan) hitza ere horrekin loturik egon liteke beharbada,
> jatorrian bederen.
>
>
>
> Periko Diez de Ulzurrun
>
>
>
>
>
> *From:* inaki irazabalbeitia [mailto:inakixabier a bildua gmail.com]
> > *Sent:* osteguna, 2016.eko urriak 20 16:24
> > *To:* ItzuL
> > *Subject:* [itzul] Coworking
>
>
>
> Arratsaldeon,
>
> Tolosako udala 'coworking' gune bat zabaltzekoa da. Ingelesezko hitz hori
> usatzen da euskarazko testuan ere eta, egia esan, ez dut oso gustuko.
>
> Katalanek 'Cotreball' erabiltzen dute eta frantsesez 'cotravail'. Guk
> 'kolana' egin genezake, nahiz eta 'ko' aurrizkia mailegatzeari buruz dagoen
> kezka ikusi dudan Itzuleko artxiboan.
>
> Euskaraz maileguaren bidetik jo behar al dugu? Beste aukerarik?
>
> Mila esker,
>
> Inaki
>
>
> >
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161020/ca5b76af/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago