[itzul] Isiltasuna egin

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.com
Ost, Ira 14, 09:12:55, CEST 2016


Leizarragak idatzia: "Silenzio egin zedin zeruan". Apoc 8, 1

Eta, bide beretik, Elizen arteko Biblian (Idatz, 2004):

(Ap 8,1) Bildotsak zazpigarren zigilua ireki zuenean, isiltasuna egin zen
zeruan ordu erdi batez edo.

Bestalde, azken urteetako literaturan maiz erabili da (EPG):

Airezko emakumeak, Felipe Juaristi (Erein, 2003)

   1. Orr.: 85

   Isiltasuna egin zen bat-batean, isiltasuna egin zen gelditasunaren
   gainean...
   2. Orr.: 222

   Musika jotzen hasi eta isiltasuna egin zen gelan, eta isiltasun hartan
   entzuleek beren bizitzei errepasoa eman zieten.
   3. Orr.: 268

   Gauez, Gatza Laukoteak Beethovenen Fuga Handia jo zuen Karol Schultzen
   omenez, eta isiltasuna egin zen gotorlekuan.

Lotsaizuna, John Maxwell Coetzee / Oskar Arana (Elkar, 2004)

   1. Orr.: 74

   Isiltasuna egiten da.
   2. Orr.: 238

   Klarinete-solo batek erantzuten du, mehetuz doa, isiltasuna egiten da.
   3. Orr.: 267

   Isiltasuna egingo da.

On Camillo, Giovanni Guareschi / Koldo Biguri (Ibaizabal, 2001)

   1. Orr.: 103

   Isiltasuna egin zen eta On Camillori ere hasi zitzaion taupaka bihotza.
   2. Orr.: 317

   Orduak igaro ziren: kanposantukoa adinako isiltasuna egin zen eta
   ilargiak muturra atera hodei artetik eta tristezia hura argitu zuen.

Mistika liburuak, Eckhart-Tauler / Joan Mari Lekuona (Klasikoak, 1997)

   1. Orr.: 40

   Isiltasuna egin behar duzu.

Azkenaz beste, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2005)

   1. Orr.: 26

   Erabateko isiltasuna egin zen, eta epailea irakurtzen hasi zen batere
   dardararik gabeko ahots trumoitsuaz:
   2. Orr.: 208

   Egundoko isiltasuna egin zen.

Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2000)

   1. Orr.: 398

   Eta isiltasuna egin zen.
   2. Orr.: 425

   Eta gero, batzuetan, isiltasuna egiten zen, eta isiltasun hura
   oinazearen bertze aurpegi bat zen, hurrengo torturaren ataria, infernuko
   ezkaratza.

Konpainia noblean, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2004)

   1. Orr.: 73

   Isiltasuna egin zen.
   2. Orr.: 267

   Kanta amaitu zenean, isiltasuna egin zen.

Harry Potter eta sorgin harria, J.K. Rowling / Iñaki Mendiguren (Elkar,
2000)

   1. Orr.: 219

   Erabateko isiltasuna egin zen, garrasi izutu txiki batek bakarrik hautsi
   zuena.

Euskal karma, Jon Alonso (Susa, 2001)

   1. Orr.: 31

   Behin isiltasuna eginda, eta Guebokinder guregana hurbildu zen, niri
   begira-begira gelditu arte.

Eraztunen Jauna III, J.R.R. Tolkien / Agustin Otsoa (Txalaparta, 2004)

   1. Orr.: 304

   Baina Iorethek ez zuen baserriko bere lehengusinari gehiago ezer
   esaterik izan, berehala, tronpeten hotsa eta gero, erabateko isiltasuna
   egin baitzen.Atetik Faramir eta Hurin Giltzen Zaindaria hurbildu ziren
   orduan, beste inor ez, nahiz eta lau gizon atzetik zihoazen, kasketa altua
   eta gotorlekuko armadura jantzita eta zilarrez apaindutako lebethron
   beltzezko kutxa handia garraiatuz.

Mundu txikia, Alberto Barandiaren (Susa, 2005)

   1. Orr.: 103

   Elizan ezohiko isiltasuna egin zen.

Groenlandiako lezioa, Bernardo Atxaga (Erein, 1998)

   1. Orr.: 85

   Isiltasuna egin zen sala osoan eta, une batez, dena ondo joango zela
   pentsatu nuen, H bera ere geratu egingo zela.

Oilarraren promesa, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2003)

   1. Orr.: 107

   Isiltasuna egin da, Txomini min egiten dion isiltasuna.

Harry Potter eta Azkabango presoa, J.K. Rowling / Iñaki Mendiguren (Elkar,
2002)

   1. Orr.: 108

   Segundo gutxi batzuetan, erabateko isiltasuna egin zen.

Argizariaren egunak, Anjel Lertxundi (Alberdania, 1998)

   1. Orr.: 231

   Sekulako isiltasuna egin da.

Zorion perfektua, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2002)

   1. Orr.: 27

   Gero, motorra urrutiratu ahala, isiltasuna egin zen berriro.

Dublindarrak, James Joyce / Irene Aldasoro (Alberdania, 1999)

   1. Orr.: 25

   Isiltasuna egin zen gelatxoaren jabe eta, haren babesean, mahaira
   inguratu eta nire jereza dastatu nuen, eta atzera bazterreko nire aulkira
   itzuli nintzen isil-isilik.

Denak du bere prezioa, Migel Angel Mintegi (Ibaizabal, 2002)

   1. Orr.: 89

   Plazaratu eta gero, izan ere, isiltasuna egin zen.

Hauts bihurtu zineten, Juan Kruz Igerabide (Alberdania, 2005)

   1. Orr.: 22

   Isiltasuna egin zen, tenka bizian.

Gerrako pilotu, Antoine Saint-Exupéry / Josu Zabaleta (Alberdania-Elkar,
2003)

   1. Orr.: 153

   Eta lotsak isiltasuna egiten du.

Patata soro bat, Josetxo Azkona (Alberdania, 2004)

   1. Orr.: 17

   Eta suharki mintzatu zitzaien isiltasuna egin zenean; guztiek espero
   bezala, ingeles garbi, zuzen eta egoki batean.

Berdin dio, Agota Kristof / Eskarne Mujika (Alberdania, 2005)

   1. Orr.: 62

   Goizeko hirurak aldera, bat-batean, isiltasuna egiten da.




*Alfontso Mujika Etxeberria*
<https://twitter.com/elhuyarhizk>[image:
https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[image:
https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]
<https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>


a.mujika a bildua elhuyar.com

tel.: 943363040 | luzp.: 216
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

*www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
[image:
https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>

Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.

2016-09-14 7:55 GMT+02:00 Amaia Apalauza <amaia.apalauza a bildua gmail.com>:

> Egun on:
>
> Ontzat emango zenukete "isiltasuna egin" esapidea?
> Elhuyar hiztegiak badakar halako adibide bat, baina zalantza daukat ez ote
> den gaztelaniatiko kalko ilun bat ("hacerse el silencio"-tik):
>
>> Zer diozue?
> Eskerrik asko, aldez aurretik.
> Amaia
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160914/3a1f1a56/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: Captura.PNG
Mota: image/png
Tamaina: 25661 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160914/3a1f1a56/attachment.png>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago