[itzul] Isiltasuna egin
Amaia Apalauza
amaia.apalauza a bildua gmail.com
Ost, Ira 14, 09:27:47, CEST 2016
Alegia, lasai aski erabil daitekeela.
Mila esker, Alfontso!
Alfontso Mujika Etxeberria<a.mujika a bildua elhuyar.com> igorleak hau idatzi zuen
(2016(e)ko irailak 14 09:12):
> Leizarragak idatzia: "Silenzio egin zedin zeruan". Apoc 8, 1
>
> Eta, bide beretik, Elizen arteko Biblian (Idatz, 2004):
>
> (Ap 8,1) Bildotsak zazpigarren zigilua ireki zuenean, isiltasuna egin zen
> zeruan ordu erdi batez edo.
>
> Bestalde, azken urteetako literaturan maiz erabili da (EPG):
>
> Airezko emakumeak, Felipe Juaristi (Erein, 2003)
>
> 1. Orr.: 85
>
> Isiltasuna egin zen bat-batean, isiltasuna egin zen gelditasunaren
> gainean...
> 2. Orr.: 222
>
> Musika jotzen hasi eta isiltasuna egin zen gelan, eta isiltasun hartan
> entzuleek beren bizitzei errepasoa eman zieten.
> 3. Orr.: 268
>
> Gauez, Gatza Laukoteak Beethovenen Fuga Handia jo zuen Karol Schultzen
> omenez, eta isiltasuna egin zen gotorlekuan.
>
> Lotsaizuna, John Maxwell Coetzee / Oskar Arana (Elkar, 2004)
>
> 1. Orr.: 74
>
> Isiltasuna egiten da.
> 2. Orr.: 238
>
> Klarinete-solo batek erantzuten du, mehetuz doa, isiltasuna egiten da.
> 3. Orr.: 267
>
> Isiltasuna egingo da.
>
> On Camillo, Giovanni Guareschi / Koldo Biguri (Ibaizabal, 2001)
>
> 1. Orr.: 103
>
> Isiltasuna egin zen eta On Camillori ere hasi zitzaion taupaka bihotza.
> 2. Orr.: 317
>
> Orduak igaro ziren: kanposantukoa adinako isiltasuna egin zen eta
> ilargiak muturra atera hodei artetik eta tristezia hura argitu zuen.
>
> Mistika liburuak, Eckhart-Tauler / Joan Mari Lekuona (Klasikoak, 1997)
>
> 1. Orr.: 40
>
> Isiltasuna egin behar duzu.
>
> Azkenaz beste, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2005)
>
> 1. Orr.: 26
>
> Erabateko isiltasuna egin zen, eta epailea irakurtzen hasi zen batere
> dardararik gabeko ahots trumoitsuaz:
> 2. Orr.: 208
>
> Egundoko isiltasuna egin zen.
>
> Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2000)
>
> 1. Orr.: 398
>
> Eta isiltasuna egin zen.
> 2. Orr.: 425
>
> Eta gero, batzuetan, isiltasuna egiten zen, eta isiltasun hura
> oinazearen bertze aurpegi bat zen, hurrengo torturaren ataria, infernuko
> ezkaratza.
>
> Konpainia noblean, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2004)
>
> 1. Orr.: 73
>
> Isiltasuna egin zen.
> 2. Orr.: 267
>
> Kanta amaitu zenean, isiltasuna egin zen.
>
> Harry Potter eta sorgin harria, J.K. Rowling / Iñaki Mendiguren (Elkar,
> 2000)
>
> 1. Orr.: 219
>
> Erabateko isiltasuna egin zen, garrasi izutu txiki batek bakarrik
> hautsi zuena.
>
> Euskal karma, Jon Alonso (Susa, 2001)
>
> 1. Orr.: 31
>
> Behin isiltasuna eginda, eta Guebokinder guregana hurbildu zen, niri
> begira-begira gelditu arte.
>
> Eraztunen Jauna III, J.R.R. Tolkien / Agustin Otsoa (Txalaparta, 2004)
>
> 1. Orr.: 304
>
> Baina Iorethek ez zuen baserriko bere lehengusinari gehiago ezer
> esaterik izan, berehala, tronpeten hotsa eta gero, erabateko isiltasuna
> egin baitzen.Atetik Faramir eta Hurin Giltzen Zaindaria hurbildu ziren
> orduan, beste inor ez, nahiz eta lau gizon atzetik zihoazen, kasketa altua
> eta gotorlekuko armadura jantzita eta zilarrez apaindutako lebethron
> beltzezko kutxa handia garraiatuz.
>
> Mundu txikia, Alberto Barandiaren (Susa, 2005)
>
> 1. Orr.: 103
>
> Elizan ezohiko isiltasuna egin zen.
>
> Groenlandiako lezioa, Bernardo Atxaga (Erein, 1998)
>
> 1. Orr.: 85
>
> Isiltasuna egin zen sala osoan eta, une batez, dena ondo joango zela
> pentsatu nuen, H bera ere geratu egingo zela.
>
> Oilarraren promesa, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2003)
>
> 1. Orr.: 107
>
> Isiltasuna egin da, Txomini min egiten dion isiltasuna.
>
> Harry Potter eta Azkabango presoa, J.K. Rowling / Iñaki Mendiguren (Elkar,
> 2002)
>
> 1. Orr.: 108
>
> Segundo gutxi batzuetan, erabateko isiltasuna egin zen.
>
> Argizariaren egunak, Anjel Lertxundi (Alberdania, 1998)
>
> 1. Orr.: 231
>
> Sekulako isiltasuna egin da.
>
> Zorion perfektua, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2002)
>
> 1. Orr.: 27
>
> Gero, motorra urrutiratu ahala, isiltasuna egin zen berriro.
>
> Dublindarrak, James Joyce / Irene Aldasoro (Alberdania, 1999)
>
> 1. Orr.: 25
>
> Isiltasuna egin zen gelatxoaren jabe eta, haren babesean, mahaira
> inguratu eta nire jereza dastatu nuen, eta atzera bazterreko nire aulkira
> itzuli nintzen isil-isilik.
>
> Denak du bere prezioa, Migel Angel Mintegi (Ibaizabal, 2002)
>
> 1. Orr.: 89
>
> Plazaratu eta gero, izan ere, isiltasuna egin zen.
>
> Hauts bihurtu zineten, Juan Kruz Igerabide (Alberdania, 2005)
>
> 1. Orr.: 22
>
> Isiltasuna egin zen, tenka bizian.
>
> Gerrako pilotu, Antoine Saint-Exupéry / Josu Zabaleta (Alberdania-Elkar,
> 2003)
>
> 1. Orr.: 153
>
> Eta lotsak isiltasuna egiten du.
>
> Patata soro bat, Josetxo Azkona (Alberdania, 2004)
>
> 1. Orr.: 17
>
> Eta suharki mintzatu zitzaien isiltasuna egin zenean; guztiek espero
> bezala, ingeles garbi, zuzen eta egoki batean.
>
> Berdin dio, Agota Kristof / Eskarne Mujika (Alberdania, 2005)
>
> 1. Orr.: 62
>
> Goizeko hirurak aldera, bat-batean, isiltasuna egiten da.
>
>
>
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
> <https://twitter.com/elhuyarhizk>[image:
> https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]
> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[image:
> https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]
> <https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>
>
> a.mujika a bildua elhuyar.com
>
> tel.: 943363040 | luzp.: 216
> Zelai Haundi, 3
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
> *www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
> [image:
> https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
>
> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>
> 2016-09-14 7:55 GMT+02:00 Amaia Apalauza <amaia.apalauza a bildua gmail.com>:
>
>> Egun on:
>>
>> Ontzat emango zenukete "isiltasuna egin" esapidea?
>> Elhuyar hiztegiak badakar halako adibide bat, baina zalantza daukat ez
>> ote den gaztelaniatiko kalko ilun bat ("hacerse el silencio"-tik):
>>
>>
>> Zer diozue?
>> Eskerrik asko, aldez aurretik.
>> Amaia
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160914/8479badb/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: Captura.PNG
Mota: image/png
Tamaina: 25661 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160914/8479badb/attachment.png>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago