[itzul] Isiltasuna egin

Amaia Apalauza amaia.apalauza a bildua gmail.com
Ost, Ira 14, 12:51:38, CEST 2016


Eskerrik asko zuri ere, Antton.

Antton Gurrutxaga Hernaiz<a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com> igorleak hau idatzi
zuen (2016(e)ko irailak 14 12:05):

> Amaia:
>
> Elhuyar Web-corpusen atarian (http://webcorpusak.elhuyar.eus/),
> "Hitz-konbinazioak" atalean, *isiltasuna egin* kolokazioa jaso da:
>
> http://webcorpusak.elhuyar.eus/cgi-bin/kolokatuak.py?
> testuhitza=isiltasun&ordenatu=t
>
> Agerpenak:
>
> http://bit.ly/2clNBXy
>
>
>
> *Antton Gurrutxaga*
> Hiztegiak+Corpusak teknikaria & I+G ikertzailea
>
> a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com
> <http://www.linkedin.com/pub/antton-gurrutxaga/8/2a9/2a4>
> <http://scholar.google.com/citations?user=s1G5R_YAAAAJ&hl=en>
> <https://www.researchgate.net/profile/Antton_Gurrutxaga>
> tel.: +34 943 363040 | luzp.: 226
>
> Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
> *www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus>
> [image: Egin zaitez bazkide!]
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>
> 2016-09-14 9:27 GMT+02:00 Amaia Apalauza <amaia.apalauza a bildua gmail.com>:
>
>> Alegia, lasai aski erabil daitekeela.
>> Mila esker, Alfontso!
>>
>> Alfontso Mujika Etxeberria<a.mujika a bildua elhuyar.com> igorleak hau idatzi
>> zuen (2016(e)ko irailak 14 09:12):
>>
>> Leizarragak idatzia: "Silenzio egin zedin zeruan". Apoc 8, 1
>>>
>>> Eta, bide beretik, Elizen arteko Biblian (Idatz, 2004):
>>>
>>> (Ap 8,1) Bildotsak zazpigarren zigilua ireki zuenean, isiltasuna egin
>>> zen zeruan ordu erdi batez edo.
>>>
>>> Bestalde, azken urteetako literaturan maiz erabili da (EPG):
>>>
>>> Airezko emakumeak, Felipe Juaristi (Erein, 2003)
>>>
>>>    1. Orr.: 85
>>>
>>>    Isiltasuna egin zen bat-batean, isiltasuna egin zen gelditasunaren
>>>    gainean...
>>>    2. Orr.: 222
>>>
>>>    Musika jotzen hasi eta isiltasuna egin zen gelan, eta isiltasun
>>>    hartan entzuleek beren bizitzei errepasoa eman zieten.
>>>    3. Orr.: 268
>>>
>>>    Gauez, Gatza Laukoteak Beethovenen Fuga Handia jo zuen Karol
>>>    Schultzen omenez, eta isiltasuna egin zen gotorlekuan.
>>>
>>> Lotsaizuna, John Maxwell Coetzee / Oskar Arana (Elkar, 2004)
>>>
>>>    1. Orr.: 74
>>>
>>>    Isiltasuna egiten da.
>>>    2. Orr.: 238
>>>
>>>    Klarinete-solo batek erantzuten du, mehetuz doa, isiltasuna egiten
>>>    da.
>>>    3. Orr.: 267
>>>
>>>    Isiltasuna egingo da.
>>>
>>> On Camillo, Giovanni Guareschi / Koldo Biguri (Ibaizabal, 2001)
>>>
>>>    1. Orr.: 103
>>>
>>>    Isiltasuna egin zen eta On Camillori ere hasi zitzaion taupaka
>>>    bihotza.
>>>    2. Orr.: 317
>>>
>>>    Orduak igaro ziren: kanposantukoa adinako isiltasuna egin zen eta
>>>    ilargiak muturra atera hodei artetik eta tristezia hura argitu zuen.
>>>
>>> Mistika liburuak, Eckhart-Tauler / Joan Mari Lekuona (Klasikoak, 1997)
>>>
>>>    1. Orr.: 40
>>>
>>>    Isiltasuna egin behar duzu.
>>>
>>> Azkenaz beste, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2005)
>>>
>>>    1. Orr.: 26
>>>
>>>    Erabateko isiltasuna egin zen, eta epailea irakurtzen hasi zen
>>>    batere dardararik gabeko ahots trumoitsuaz:
>>>    2. Orr.: 208
>>>
>>>    Egundoko isiltasuna egin zen.
>>>
>>> Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2000)
>>>
>>>    1. Orr.: 398
>>>
>>>    Eta isiltasuna egin zen.
>>>    2. Orr.: 425
>>>
>>>    Eta gero, batzuetan, isiltasuna egiten zen, eta isiltasun hura
>>>    oinazearen bertze aurpegi bat zen, hurrengo torturaren ataria, infernuko
>>>    ezkaratza.
>>>
>>> Konpainia noblean, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2004)
>>>
>>>    1. Orr.: 73
>>>
>>>    Isiltasuna egin zen.
>>>    2. Orr.: 267
>>>
>>>    Kanta amaitu zenean, isiltasuna egin zen.
>>>
>>> Harry Potter eta sorgin harria, J.K. Rowling / Iñaki Mendiguren (Elkar,
>>> 2000)
>>>
>>>    1. Orr.: 219
>>>
>>>    Erabateko isiltasuna egin zen, garrasi izutu txiki batek bakarrik
>>>    hautsi zuena.
>>>
>>> Euskal karma, Jon Alonso (Susa, 2001)
>>>
>>>    1. Orr.: 31
>>>
>>>    Behin isiltasuna eginda, eta Guebokinder guregana hurbildu zen, niri
>>>    begira-begira gelditu arte.
>>>
>>> Eraztunen Jauna III, J.R.R. Tolkien / Agustin Otsoa (Txalaparta, 2004)
>>>
>>>    1. Orr.: 304
>>>
>>>    Baina Iorethek ez zuen baserriko bere lehengusinari gehiago ezer
>>>    esaterik izan, berehala, tronpeten hotsa eta gero, erabateko
>>>    isiltasuna egin baitzen.Atetik Faramir eta Hurin Giltzen Zaindaria
>>>    hurbildu ziren orduan, beste inor ez, nahiz eta lau gizon atzetik zihoazen,
>>>    kasketa altua eta gotorlekuko armadura jantzita eta zilarrez apaindutako
>>>    lebethron beltzezko kutxa handia garraiatuz.
>>>
>>> Mundu txikia, Alberto Barandiaren (Susa, 2005)
>>>
>>>    1. Orr.: 103
>>>
>>>    Elizan ezohiko isiltasuna egin zen.
>>>
>>> Groenlandiako lezioa, Bernardo Atxaga (Erein, 1998)
>>>
>>>    1. Orr.: 85
>>>
>>>    Isiltasuna egin zen sala osoan eta, une batez, dena ondo joango zela
>>>    pentsatu nuen, H bera ere geratu egingo zela.
>>>
>>> Oilarraren promesa, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2003)
>>>
>>>    1. Orr.: 107
>>>
>>>    Isiltasuna egin da, Txomini min egiten dion isiltasuna.
>>>
>>> Harry Potter eta Azkabango presoa, J.K. Rowling / Iñaki Mendiguren (Elkar,
>>> 2002)
>>>
>>>    1. Orr.: 108
>>>
>>>    Segundo gutxi batzuetan, erabateko isiltasuna egin zen.
>>>
>>> Argizariaren egunak, Anjel Lertxundi (Alberdania, 1998)
>>>
>>>    1. Orr.: 231
>>>
>>>    Sekulako isiltasuna egin da.
>>>
>>> Zorion perfektua, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2002)
>>>
>>>    1. Orr.: 27
>>>
>>>    Gero, motorra urrutiratu ahala, isiltasuna egin zen berriro.
>>>
>>> Dublindarrak, James Joyce / Irene Aldasoro (Alberdania, 1999)
>>>
>>>    1. Orr.: 25
>>>
>>>    Isiltasuna egin zen gelatxoaren jabe eta, haren babesean, mahaira
>>>    inguratu eta nire jereza dastatu nuen, eta atzera bazterreko nire aulkira
>>>    itzuli nintzen isil-isilik.
>>>
>>> Denak du bere prezioa, Migel Angel Mintegi (Ibaizabal, 2002)
>>>
>>>    1. Orr.: 89
>>>
>>>    Plazaratu eta gero, izan ere, isiltasuna egin zen.
>>>
>>> Hauts bihurtu zineten, Juan Kruz Igerabide (Alberdania, 2005)
>>>
>>>    1. Orr.: 22
>>>
>>>    Isiltasuna egin zen, tenka bizian.
>>>
>>> Gerrako pilotu, Antoine Saint-Exupéry / Josu Zabaleta (Alberdania-Elkar,
>>> 2003)
>>>
>>>    1. Orr.: 153
>>>
>>>    Eta lotsak isiltasuna egiten du.
>>>
>>> Patata soro bat, Josetxo Azkona (Alberdania, 2004)
>>>
>>>    1. Orr.: 17
>>>
>>>    Eta suharki mintzatu zitzaien isiltasuna egin zenean; guztiek espero
>>>    bezala, ingeles garbi, zuzen eta egoki batean.
>>>
>>> Berdin dio, Agota Kristof / Eskarne Mujika (Alberdania, 2005)
>>>
>>>    1. Orr.: 62
>>>
>>>    Goizeko hirurak aldera, bat-batean, isiltasuna egiten da.
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>>> <https://twitter.com/elhuyarhizk>[image:
>>> https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]
>>> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[image:
>>> https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]
>>> <https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>>>
>>>
>>> a.mujika a bildua elhuyar.com
>>>
>>> tel.: 943363040 | luzp.: 216
>>> Zelai Haundi, 3
>>> Osinalde industrialdea
>>> 20170 Usurbil
>>>
>>> *www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus>
>>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
>>> [image:
>>> https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]
>>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
>>>
>>> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
>>> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
>>> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
>>> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
>>> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
>>> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>>>
>>> 2016-09-14 7:55 GMT+02:00 Amaia Apalauza <amaia.apalauza a bildua gmail.com>:
>>>
>>>> Egun on:
>>>>
>>>> Ontzat emango zenukete "isiltasuna egin" esapidea?
>>>> Elhuyar hiztegiak badakar halako adibide bat, baina zalantza daukat ez
>>>> ote den gaztelaniatiko kalko ilun bat ("hacerse el silencio"-tik):
>>>>
>>>>>>>> Zer diozue?
>>>> Eskerrik asko, aldez aurretik.
>>>> Amaia
>>>>
>>>
>>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160914/8bbe9295/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: Captura.PNG
Mota: image/png
Tamaina: 25661 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160914/8bbe9295/attachment.png>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago