[itzul] Isiltasuna egin
Antton Gurrutxaga Hernaiz
a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com
Ost, Ira 14, 12:05:55, CEST 2016
Amaia:
Elhuyar Web-corpusen atarian (http://webcorpusak.elhuyar.eus/),
"Hitz-konbinazioak" atalean, *isiltasuna egin* kolokazioa jaso da:
http://webcorpusak.elhuyar.eus/cgi-bin/kolokatuak.py?testuhitza=isiltasun&ordenatu=t
Agerpenak:
http://bit.ly/2clNBXy
*Antton Gurrutxaga*
Hiztegiak+Corpusak teknikaria & I+G ikertzailea
a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com
<http://www.linkedin.com/pub/antton-gurrutxaga/8/2a9/2a4>
<http://scholar.google.com/citations?user=s1G5R_YAAAAJ&hl=en>
<https://www.researchgate.net/profile/Antton_Gurrutxaga>
tel.: +34 943 363040 | luzp.: 226
Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
*www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus>
[image: Egin zaitez bazkide!]
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
2016-09-14 9:27 GMT+02:00 Amaia Apalauza <amaia.apalauza a bildua gmail.com>:
> Alegia, lasai aski erabil daitekeela.
> Mila esker, Alfontso!
>
> Alfontso Mujika Etxeberria<a.mujika a bildua elhuyar.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2016(e)ko irailak 14 09:12):
>
> Leizarragak idatzia: "Silenzio egin zedin zeruan". Apoc 8, 1
>>
>> Eta, bide beretik, Elizen arteko Biblian (Idatz, 2004):
>>
>> (Ap 8,1) Bildotsak zazpigarren zigilua ireki zuenean, isiltasuna egin
>> zen zeruan ordu erdi batez edo.
>>
>> Bestalde, azken urteetako literaturan maiz erabili da (EPG):
>>
>> Airezko emakumeak, Felipe Juaristi (Erein, 2003)
>>
>> 1. Orr.: 85
>>
>> Isiltasuna egin zen bat-batean, isiltasuna egin zen gelditasunaren
>> gainean...
>> 2. Orr.: 222
>>
>> Musika jotzen hasi eta isiltasuna egin zen gelan, eta isiltasun
>> hartan entzuleek beren bizitzei errepasoa eman zieten.
>> 3. Orr.: 268
>>
>> Gauez, Gatza Laukoteak Beethovenen Fuga Handia jo zuen Karol
>> Schultzen omenez, eta isiltasuna egin zen gotorlekuan.
>>
>> Lotsaizuna, John Maxwell Coetzee / Oskar Arana (Elkar, 2004)
>>
>> 1. Orr.: 74
>>
>> Isiltasuna egiten da.
>> 2. Orr.: 238
>>
>> Klarinete-solo batek erantzuten du, mehetuz doa, isiltasuna egiten da.
>> 3. Orr.: 267
>>
>> Isiltasuna egingo da.
>>
>> On Camillo, Giovanni Guareschi / Koldo Biguri (Ibaizabal, 2001)
>>
>> 1. Orr.: 103
>>
>> Isiltasuna egin zen eta On Camillori ere hasi zitzaion taupaka
>> bihotza.
>> 2. Orr.: 317
>>
>> Orduak igaro ziren: kanposantukoa adinako isiltasuna egin zen eta
>> ilargiak muturra atera hodei artetik eta tristezia hura argitu zuen.
>>
>> Mistika liburuak, Eckhart-Tauler / Joan Mari Lekuona (Klasikoak, 1997)
>>
>> 1. Orr.: 40
>>
>> Isiltasuna egin behar duzu.
>>
>> Azkenaz beste, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2005)
>>
>> 1. Orr.: 26
>>
>> Erabateko isiltasuna egin zen, eta epailea irakurtzen hasi zen batere
>> dardararik gabeko ahots trumoitsuaz:
>> 2. Orr.: 208
>>
>> Egundoko isiltasuna egin zen.
>>
>> Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2000)
>>
>> 1. Orr.: 398
>>
>> Eta isiltasuna egin zen.
>> 2. Orr.: 425
>>
>> Eta gero, batzuetan, isiltasuna egiten zen, eta isiltasun hura
>> oinazearen bertze aurpegi bat zen, hurrengo torturaren ataria, infernuko
>> ezkaratza.
>>
>> Konpainia noblean, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2004)
>>
>> 1. Orr.: 73
>>
>> Isiltasuna egin zen.
>> 2. Orr.: 267
>>
>> Kanta amaitu zenean, isiltasuna egin zen.
>>
>> Harry Potter eta sorgin harria, J.K. Rowling / Iñaki Mendiguren (Elkar,
>> 2000)
>>
>> 1. Orr.: 219
>>
>> Erabateko isiltasuna egin zen, garrasi izutu txiki batek bakarrik
>> hautsi zuena.
>>
>> Euskal karma, Jon Alonso (Susa, 2001)
>>
>> 1. Orr.: 31
>>
>> Behin isiltasuna eginda, eta Guebokinder guregana hurbildu zen, niri
>> begira-begira gelditu arte.
>>
>> Eraztunen Jauna III, J.R.R. Tolkien / Agustin Otsoa (Txalaparta, 2004)
>>
>> 1. Orr.: 304
>>
>> Baina Iorethek ez zuen baserriko bere lehengusinari gehiago ezer
>> esaterik izan, berehala, tronpeten hotsa eta gero, erabateko
>> isiltasuna egin baitzen.Atetik Faramir eta Hurin Giltzen Zaindaria
>> hurbildu ziren orduan, beste inor ez, nahiz eta lau gizon atzetik zihoazen,
>> kasketa altua eta gotorlekuko armadura jantzita eta zilarrez apaindutako
>> lebethron beltzezko kutxa handia garraiatuz.
>>
>> Mundu txikia, Alberto Barandiaren (Susa, 2005)
>>
>> 1. Orr.: 103
>>
>> Elizan ezohiko isiltasuna egin zen.
>>
>> Groenlandiako lezioa, Bernardo Atxaga (Erein, 1998)
>>
>> 1. Orr.: 85
>>
>> Isiltasuna egin zen sala osoan eta, une batez, dena ondo joango zela
>> pentsatu nuen, H bera ere geratu egingo zela.
>>
>> Oilarraren promesa, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2003)
>>
>> 1. Orr.: 107
>>
>> Isiltasuna egin da, Txomini min egiten dion isiltasuna.
>>
>> Harry Potter eta Azkabango presoa, J.K. Rowling / Iñaki Mendiguren (Elkar,
>> 2002)
>>
>> 1. Orr.: 108
>>
>> Segundo gutxi batzuetan, erabateko isiltasuna egin zen.
>>
>> Argizariaren egunak, Anjel Lertxundi (Alberdania, 1998)
>>
>> 1. Orr.: 231
>>
>> Sekulako isiltasuna egin da.
>>
>> Zorion perfektua, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2002)
>>
>> 1. Orr.: 27
>>
>> Gero, motorra urrutiratu ahala, isiltasuna egin zen berriro.
>>
>> Dublindarrak, James Joyce / Irene Aldasoro (Alberdania, 1999)
>>
>> 1. Orr.: 25
>>
>> Isiltasuna egin zen gelatxoaren jabe eta, haren babesean, mahaira
>> inguratu eta nire jereza dastatu nuen, eta atzera bazterreko nire aulkira
>> itzuli nintzen isil-isilik.
>>
>> Denak du bere prezioa, Migel Angel Mintegi (Ibaizabal, 2002)
>>
>> 1. Orr.: 89
>>
>> Plazaratu eta gero, izan ere, isiltasuna egin zen.
>>
>> Hauts bihurtu zineten, Juan Kruz Igerabide (Alberdania, 2005)
>>
>> 1. Orr.: 22
>>
>> Isiltasuna egin zen, tenka bizian.
>>
>> Gerrako pilotu, Antoine Saint-Exupéry / Josu Zabaleta (Alberdania-Elkar,
>> 2003)
>>
>> 1. Orr.: 153
>>
>> Eta lotsak isiltasuna egiten du.
>>
>> Patata soro bat, Josetxo Azkona (Alberdania, 2004)
>>
>> 1. Orr.: 17
>>
>> Eta suharki mintzatu zitzaien isiltasuna egin zenean; guztiek espero
>> bezala, ingeles garbi, zuzen eta egoki batean.
>>
>> Berdin dio, Agota Kristof / Eskarne Mujika (Alberdania, 2005)
>>
>> 1. Orr.: 62
>>
>> Goizeko hirurak aldera, bat-batean, isiltasuna egiten da.
>>
>>
>>
>>
>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>> <https://twitter.com/elhuyarhizk>[image:
>> https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]
>> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[image:
>> https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]
>> <https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>>
>>
>> a.mujika a bildua elhuyar.com
>>
>> tel.: 943363040 | luzp.: 216
>> Zelai Haundi, 3
>> Osinalde industrialdea
>> 20170 Usurbil
>>
>> *www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus>
>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
>> [image:
>> https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]
>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
>>
>> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
>> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
>> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
>> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
>> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
>> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>>
>> 2016-09-14 7:55 GMT+02:00 Amaia Apalauza <amaia.apalauza a bildua gmail.com>:
>>
>>> Egun on:
>>>
>>> Ontzat emango zenukete "isiltasuna egin" esapidea?
>>> Elhuyar hiztegiak badakar halako adibide bat, baina zalantza daukat ez
>>> ote den gaztelaniatiko kalko ilun bat ("hacerse el silencio"-tik):
>>>
>>>
>>> Zer diozue?
>>> Eskerrik asko, aldez aurretik.
>>> Amaia
>>>
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160914/a7cbc1d2/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: Captura.PNG
Mota: image/png
Tamaina: 25661 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160914/a7cbc1d2/attachment.png>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago