[itzul] "Te escuchamos"
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Lar, Ira 17, 18:29:06, CEST 2016
Nik ere bide horretatik joko nuke. Bidenabar, hala ere, beste kontu bat
atera nahi dut, ea ados garen/gauden:
Egia da euskalki-gorabehera direla halako izan/egon alternantzia asko
("prest da/dago"...), eta, paraleloki, izan/eduki ("prest dut/daukat")
baina nabarmen samar ageri da hizkera bakoitzaren barrukoa ere nahasten ari
dela, batez ere orainaldiko hirugarren pertsonatik kanpoko formekin.
Adibidez, hiztun asko aldatzen da aditzez iraganaldiko formetan:
prest zaude (egon) / prest zinen (izan)
Bai eta orainaldikoetan ere, pertsona aldatzean:
preso daukate (eduki) / preso zaituzte (izan-ukan)
Azalpenik errazena zera da: "zeunden", "zauzkate" (eta, zer esanik ez,
"zinduzkaten") eta gisako adizkiak desagertuak egotea hiztun askoren
paradigman, eta ordezko sinonimo gisa baliatzea "zinen",
"zaituzte/zintuzten" eta gainerako formak, laguntzaile gisa ere erabiltzen
direnez ezagun-errazagoak noski (hala ere, badakigu errazbide-edo horrek
"zaituzte">"dizute" ordeztera ere badaramala hainbat hiztun...).
Nolanahi ere, eta egon/eduki dagokiola garbi dagoen kasuan, ahalegindu
beharko genuke, nik uste, erabilera formal, zainduan, usadio jatorrari
eusten. Alegia, "¿adi da/zen" erabiltzen ez badugu, ez jotzea horretara
hortik kanpoko adizkiekin ere ("¿adi gaituzu,/gintuzun").
Gaurko "adi gaituzu" horrek, hain zuzen ere, hain zabalduta dagoen "zain
gaituzu" formula (nire belarrientzat) ustela ekarri dit gogora. Zuzena
balitz, "adi/zain gara" ere normala litzateke.
Tira: ondo dakit badituela kontuak beste mila buelta, baina, itzulinguru
gehiago gabe, hain zaila (?) edo pedantea (!) da honelakoei eustea?:
"adi/zain gaude/gauzkazu"
Barka lezio-kutsua.
Jose Agustin Arrieta<jaarrieta2 a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2016(e)ko irailak 17 02:31):
> Egun on: nik "Adi gaituzu" esango nuke. Ongi izan.
>
> Joxe Austin Arrieta Ugartetxea.
>
> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2016(e)ko irailak 16 23:50):
>
>> Misterio handirik ez, ez?: "entzun egiten dizugu".
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>> erroteta <joseba a bildua erroteta.com> erabiltzaileak hau idatzi zuen (2016(e)ko
>> irailak 16, ostirala):
>>
>> App batean jarri nahi dute.
>>>
>>> Nola esango zenukete?
>>>
>>> Aurretik eskerrak emanez
>>>
>>> --
>>> Beste barik
>>>
>>> Joseba Berriotxoa
>>>
>>> 946732769
>>>
>>> 656759537
>>>
>>>
>>> *joseba a bildua erroteta.com*
>>> www.erroteta.com
>>>
>>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160917/4e42b978/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago