[itzul] "Te escuchamos"

Xabier allurritza a bildua gmail.com
Lar, Ira 17, 19:04:17, CEST 2016


Ohar batzuk:
 
1.- "Adi": Josebak ez digu informazio handirik ematen "te escuchamos" horretaz, eta beraz ez dakigu gaztelaniazko "escuchar" hori estu-estu hartu beharrean gauden ala esanahi zabalago batekin hartzeko moduan, edo gaztelaniazkoan esanahi bikoitzik edo esanahi-jokorik ote dagoen ala ez. Hori kontuan hartu beharrekoa da, noski. Horrelako informaziorik ezean, komenigarriena zorrotz jokatzea iruditzen zait, eta halatan, azpimarratzea "adi egon" ez dela zehazki "entzun" (ikus Orotariko Euskal Hiztegian). Horregatik, "entzun" aditza aukeratzea irtenbide ziurragoa iruditzen zait.

2.- Adi "gaude": aditz laguntzaile horrek ez du gaztelaniazko  "te escuchamos"eko "nosotros/tú" harremanaren berri ematen.

3.- Adi "gauzkazu": harreman horren berri ematen du, bai, eta horixe da aditz-forma zuzena, noski. Baina publiko zabalarentzat idazten duen orok zuzentasunaz gain bestelako kontsiderazioak ere aintzat hartu behar dituenez, ulergarria dateke "gauzkazu" formaren aldean beste forma ohikoagoren bat lehenestea.

Guzti horrengatik, nik nahiago dut "entzun egiten dizugu".

Xabier Aristegieta


Enviado desde mi iPad

> El 17 sept 2016, a las 18:29, Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com> escribió:
> 
> Nik ere bide horretatik joko nuke. Bidenabar, hala ere, beste kontu bat atera nahi dut, ea ados garen/gauden:
> 
> Egia da euskalki-gorabehera direla halako izan/egon alternantzia asko ("prest da/dago"...), eta, paraleloki, izan/eduki ("prest dut/daukat") baina nabarmen samar ageri da hizkera bakoitzaren barrukoa ere nahasten ari dela, batez ere orainaldiko hirugarren pertsonatik kanpoko formekin.
> 
> Adibidez, hiztun asko aldatzen da aditzez iraganaldiko formetan:
> 
> prest zaude (egon) / prest zinen (izan)
> 
> Bai eta orainaldikoetan ere, pertsona aldatzean:
> 
> preso daukate (eduki) / preso zaituzte (izan-ukan)
> 
> Azalpenik errazena zera da: "zeunden", "zauzkate" (eta, zer esanik ez, "zinduzkaten") eta gisako adizkiak desagertuak egotea hiztun askoren paradigman, eta ordezko sinonimo gisa baliatzea "zinen", "zaituzte/zintuzten" eta gainerako formak, laguntzaile gisa ere erabiltzen direnez ezagun-errazagoak noski (hala ere, badakigu errazbide-edo horrek "zaituzte">"dizute" ordeztera ere badaramala hainbat hiztun...).
> 
> Nolanahi ere, eta egon/eduki dagokiola garbi dagoen kasuan, ahalegindu beharko genuke, nik uste, erabilera formal, zainduan, usadio jatorrari eusten. Alegia, "¿adi da/zen" erabiltzen ez badugu, ez jotzea horretara hortik kanpoko adizkiekin ere ("¿adi gaituzu,/gintuzun").
> 
> Gaurko "adi gaituzu" horrek, hain zuzen ere, hain zabalduta dagoen "zain gaituzu" formula (nire belarrientzat) ustela ekarri dit gogora. Zuzena balitz, "adi/zain gara" ere normala litzateke.
> 
> Tira: ondo dakit badituela kontuak beste mila buelta, baina, itzulinguru gehiago gabe, hain zaila (?) edo pedantea (!) da honelakoei eustea?:
> 
> "adi/zain gaude/gauzkazu"
> 
> Barka lezio-kutsua.
> 
> Jose Agustin Arrieta<jaarrieta2 a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko irailak 17 02:31):
>> Egun on: nik "Adi gaituzu" esango nuke. Ongi izan.
>> 
>> Joxe Austin Arrieta Ugartetxea.
>> 
>> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko irailak 16 23:50):
>>> Misterio handirik ez, ez?: "entzun egiten dizugu".
>>> 
>>> Xabier Aristegieta
>>> 
>>> erroteta <joseba a bildua erroteta.com> erabiltzaileak hau idatzi zuen (2016(e)ko irailak 16, ostirala):
>>> 
>>>> App batean jarri nahi dute.
>>>> 
>>>> Nola esango zenukete?
>>>> 
>>>> Aurretik eskerrak emanez
>>>> 
>>>> -- 
>>>> Beste barik
>>>> 
>>>> Joseba Berriotxoa
>>>> 
>>>> 946732769
>>>> 
>>>> 656759537
>>>> 
>>>> joseba a bildua erroteta.com
>>>> 
>>>> www.erroteta.com
> 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160917/7278ffda/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago