[itzul] "Te escuchamos"

Gilen Mejuto gilenmejuto a bildua gmail.com
Lar, Ira 17, 19:18:44, CEST 2016


Daukagun informazioarekin, halaber, ez dakigu baieztapen horrek esan nahi
duen:

a. entzuten dizugu, bai

edo

b. entzuten zaitugu (eta ez ikusi soilik)

Bi kasuotan, nire ustez, "publiko zabalarentzat" balio duen forma 'entzuten
dizugu/zaitugu' da.

Geografikoki mugatua da, aldiz, 'entzun egiten dizugu', eta  b. aukerari
soilik dagokio.

Gilen Mejuto
*Freelance Translator*


*Bulego-orduak: 10:00 - 17:00Office hours: 9:00 - 16:00 (BST)*

Xabier<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko irailak 17
19:04):

> Ohar batzuk:
>
> 1.- "Adi": Josebak ez digu informazio handirik ematen "te escuchamos"
> horretaz, eta beraz ez dakigu gaztelaniazko "escuchar" hori estu-estu hartu
> beharrean gauden ala esanahi zabalago batekin hartzeko moduan, edo
> gaztelaniazkoan esanahi bikoitzik edo esanahi-jokorik ote dagoen ala ez.
> Hori kontuan hartu beharrekoa da, noski. Horrelako informaziorik ezean,
> komenigarriena zorrotz jokatzea iruditzen zait, eta halatan, azpimarratzea
> "adi egon" ez dela zehazki "entzun" (ikus Orotariko Euskal Hiztegian).
> Horregatik, "entzun" aditza aukeratzea irtenbide ziurragoa iruditzen zait.
>
> 2.- Adi "gaude": aditz laguntzaile horrek ez du gaztelaniazko  "te
> escuchamos"eko "nosotros/tú" harremanaren berri ematen.
>
> 3.- Adi "gauzkazu": harreman horren berri ematen du, bai, eta horixe da
> aditz-forma zuzena, noski. Baina publiko zabalarentzat idazten duen orok
> zuzentasunaz gain bestelako kontsiderazioak ere aintzat hartu behar
> dituenez, ulergarria dateke "gauzkazu" formaren aldean beste forma
> ohikoagoren bat lehenestea.
>
> Guzti horrengatik, nik nahiago dut "entzun egiten dizugu".
>
> Xabier Aristegieta
>
>
> Enviado desde mi iPad
>
> El 17 sept 2016, a las 18:29, Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com>
> escribió:
>
> Nik ere bide horretatik joko nuke. Bidenabar, hala ere, beste kontu bat
> atera nahi dut, ea ados garen/gauden:
>
> Egia da euskalki-gorabehera direla halako izan/egon alternantzia asko
> ("prest da/dago"...), eta, paraleloki, izan/eduki ("prest dut/daukat")
> baina nabarmen samar ageri da hizkera bakoitzaren barrukoa ere nahasten ari
> dela, batez ere orainaldiko hirugarren pertsonatik kanpoko formekin.
>
> Adibidez, hiztun asko aldatzen da aditzez iraganaldiko formetan:
>
> prest zaude (egon) / prest zinen (izan)
>
> Bai eta orainaldikoetan ere, pertsona aldatzean:
>
> preso daukate (eduki) / preso zaituzte (izan-ukan)
>
> Azalpenik errazena zera da: "zeunden", "zauzkate" (eta, zer esanik ez,
> "zinduzkaten") eta gisako adizkiak desagertuak egotea hiztun askoren
> paradigman, eta ordezko sinonimo gisa baliatzea "zinen",
> "zaituzte/zintuzten" eta gainerako formak, laguntzaile gisa ere erabiltzen
> direnez ezagun-errazagoak noski (hala ere, badakigu errazbide-edo horrek
> "zaituzte">"dizute" ordeztera ere badaramala hainbat hiztun...).
>
> Nolanahi ere, eta egon/eduki dagokiola garbi dagoen kasuan, ahalegindu
> beharko genuke, nik uste, erabilera formal, zainduan, usadio jatorrari
> eusten. Alegia, "¿adi da/zen" erabiltzen ez badugu, ez jotzea horretara
> hortik kanpoko adizkiekin ere ("¿adi gaituzu,/gintuzun").
>
> Gaurko "adi gaituzu" horrek, hain zuzen ere, hain zabalduta dagoen "zain
> gaituzu" formula (nire belarrientzat) ustela ekarri dit gogora. Zuzena
> balitz, "adi/zain gara" ere normala litzateke.
>
> Tira: ondo dakit badituela kontuak beste mila buelta, baina, itzulinguru
> gehiago gabe, hain zaila (?) edo pedantea (!) da honelakoei eustea?:
>
> "adi/zain gaude/gauzkazu"
>
> Barka lezio-kutsua.
>
> Jose Agustin Arrieta<jaarrieta2 a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2016(e)ko irailak 17 02:31):
>
>> Egun on: nik "Adi gaituzu" esango nuke. Ongi izan.
>>
>> Joxe Austin Arrieta Ugartetxea.
>>
>> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2016(e)ko irailak 16 23:50):
>>
>>> Misterio handirik ez, ez?: "entzun egiten dizugu".
>>>
>>> Xabier Aristegieta
>>>
>>> erroteta <joseba a bildua erroteta.com> erabiltzaileak hau idatzi zuen
>>> (2016(e)ko irailak 16, ostirala):
>>>
>>> App batean jarri nahi dute.
>>>>
>>>> Nola esango zenukete?
>>>>
>>>> Aurretik eskerrak emanez
>>>>
>>>> --
>>>> Beste barik
>>>>
>>>> Joseba Berriotxoa
>>>>
>>>> 946732769
>>>>
>>>> 656759537
>>>>
>>>>
>>>> *joseba a bildua erroteta.com*
>>>> www.erroteta.com
>>>>
>>>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160917/0c5b0630/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago