[itzul] "Te escuchamos"
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Lar, Ira 17, 22:49:21, CEST 2016
Oraingoan, aukera zehatzei buruz:
1) Gehienetan bezala, erdarari gutxiegi erreparatzen ote diogun. "Escuchar"
ez da "oir", eta --kasu honetan garbi samar dagoenez zer adierazi nahi den
("arreta jarri", hor nonbait), eta hortik ateratzen denez inferentzia
pertinentea ("aintzat hartu eta jaramon egin" edo)--, aukerarik desegokiena
dirudi "entzun" itzultzea.
2) Aditza galdegaitzeko "egin" sartzeaz oro har esan litezkeenak gorabehera:
a) Nabarmentxo da hor ez dela beharrezkoa are "egin" hori normal-normal
darabilgunon hizkeran.
b) Aukerakoa dela jota ere, ez dirudi aukerarik onena, aukeran, laburtasuna
ere balio preziatua den genero batean.
3) Gurasokeriaren maila ikaragarri igota ere, begitantzen zait gehitxo
esatea dela "gauzkazu" eta beste halako hainbat ULERTZEN ez dituenik
oraingo euskaldun korrienteak, nahiz berak gero besterik erabili. Jakina,
guk ere berari laguntzeko ustez baztertzen baditugu... zera... hobe geuri
ere ahaztea nola zen euskara ez hain erraz(ta)tuan. Martxa honetan, jakina,
barkamena eskatzen hasi beharko dugu euskara txukun(egi)a erabiltzeagatik.
4) Hala ere, euskal aditz guztien berezko zailatsun antidemokratikoa
saihestu nahi izatera, beti geratuko zaigu konponbideren bat, hala nola:
"Zuri adi beti (gu)".
5) Kontrako bidean ere egin liteke, baina ni neu ez naiz partidario: "adi
gagozkizu".
6) Aukerak aukera, gogoan izan San Jeronimo gure patroi handiaren hura
indarrean dagoela oraindik ere itzulpen-aholku gisa: "Ez hitzez hitz,
zentzuz zentzu baizik".
Xabier<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko irailak 17
11:04):
> Ohar batzuk:
>
> 1.- "Adi": Josebak ez digu informazio handirik ematen "te escuchamos"
> horretaz, eta beraz ez dakigu gaztelaniazko "escuchar" hori estu-estu hartu
> beharrean gauden ala esanahi zabalago batekin hartzeko moduan, edo
> gaztelaniazkoan esanahi bikoitzik edo esanahi-jokorik ote dagoen ala ez.
> Hori kontuan hartu beharrekoa da, noski. Horrelako informaziorik ezean,
> komenigarriena zorrotz jokatzea iruditzen zait, eta halatan, azpimarratzea
> "adi egon" ez dela zehazki "entzun" (ikus Orotariko Euskal Hiztegian).
> Horregatik, "entzun" aditza aukeratzea irtenbide ziurragoa iruditzen zait.
>
> 2.- Adi "gaude": aditz laguntzaile horrek ez du gaztelaniazko "te
> escuchamos"eko "nosotros/tú" harremanaren berri ematen.
>
> 3.- Adi "gauzkazu": harreman horren berri ematen du, bai, eta horixe da
> aditz-forma zuzena, noski. Baina publiko zabalarentzat idazten duen orok
> zuzentasunaz gain bestelako kontsiderazioak ere aintzat hartu behar
> dituenez, ulergarria dateke "gauzkazu" formaren aldean beste forma
> ohikoagoren bat lehenestea.
>
> Guzti horrengatik, nik nahiago dut "entzun egiten dizugu".
>
> Xabier Aristegieta
>
>
> Enviado desde mi iPad
>
> El 17 sept 2016, a las 18:29, Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com>
> escribió:
>
> Nik ere bide horretatik joko nuke. Bidenabar, hala ere, beste kontu bat
> atera nahi dut, ea ados garen/gauden:
>
> Egia da euskalki-gorabehera direla halako izan/egon alternantzia asko
> ("prest da/dago"...), eta, paraleloki, izan/eduki ("prest dut/daukat")
> baina nabarmen samar ageri da hizkera bakoitzaren barrukoa ere nahasten ari
> dela, batez ere orainaldiko hirugarren pertsonatik kanpoko formekin.
>
> Adibidez, hiztun asko aldatzen da aditzez iraganaldiko formetan:
>
> prest zaude (egon) / prest zinen (izan)
>
> Bai eta orainaldikoetan ere, pertsona aldatzean:
>
> preso daukate (eduki) / preso zaituzte (izan-ukan)
>
> Azalpenik errazena zera da: "zeunden", "zauzkate" (eta, zer esanik ez,
> "zinduzkaten") eta gisako adizkiak desagertuak egotea hiztun askoren
> paradigman, eta ordezko sinonimo gisa baliatzea "zinen",
> "zaituzte/zintuzten" eta gainerako formak, laguntzaile gisa ere erabiltzen
> direnez ezagun-errazagoak noski (hala ere, badakigu errazbide-edo horrek
> "zaituzte">"dizute" ordeztera ere badaramala hainbat hiztun...).
>
> Nolanahi ere, eta egon/eduki dagokiola garbi dagoen kasuan, ahalegindu
> beharko genuke, nik uste, erabilera formal, zainduan, usadio jatorrari
> eusten. Alegia, "¿adi da/zen" erabiltzen ez badugu, ez jotzea horretara
> hortik kanpoko adizkiekin ere ("¿adi gaituzu,/gintuzun").
>
> Gaurko "adi gaituzu" horrek, hain zuzen ere, hain zabalduta dagoen "zain
> gaituzu" formula (nire belarrientzat) ustela ekarri dit gogora. Zuzena
> balitz, "adi/zain gara" ere normala litzateke.
>
> Tira: ondo dakit badituela kontuak beste mila buelta, baina, itzulinguru
> gehiago gabe, hain zaila (?) edo pedantea (!) da honelakoei eustea?:
>
> "adi/zain gaude/gauzkazu"
>
> Barka lezio-kutsua.
>
> Jose Agustin Arrieta<jaarrieta2 a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2016(e)ko irailak 17 02:31):
>
>> Egun on: nik "Adi gaituzu" esango nuke. Ongi izan.
>>
>> Joxe Austin Arrieta Ugartetxea.
>>
>> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2016(e)ko irailak 16 23:50):
>>
>>> Misterio handirik ez, ez?: "entzun egiten dizugu".
>>>
>>> Xabier Aristegieta
>>>
>>> erroteta <joseba a bildua erroteta.com> erabiltzaileak hau idatzi zuen
>>> (2016(e)ko irailak 16, ostirala):
>>>
>>> App batean jarri nahi dute.
>>>>
>>>> Nola esango zenukete?
>>>>
>>>> Aurretik eskerrak emanez
>>>>
>>>> --
>>>> Beste barik
>>>>
>>>> Joseba Berriotxoa
>>>>
>>>> 946732769
>>>>
>>>> 656759537
>>>>
>>>>
>>>> *joseba a bildua erroteta.com*
>>>> www.erroteta.com
>>>>
>>>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160917/0a1e4915/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago