[itzul] "Te escuchamos"

Pedro Mari Etxezarraga agarralde a bildua gmail.com
Lar, Ira 17, 21:54:20, CEST 2016


Ez joazat bazterrak nahastu gura, baia niri hauxe jatortak akordura:
"esaizu, entzungo/ten jatzu-eta". Dana dala itsumutsu antzean esaten joat
hori, ze testuinguru dontsua non jagok ba?

Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2016(e)ko irailak 17 19:34):

> Gilen, zergatik diozu 'entzun egiten duzu' b) aukerari soilik dagokiola?
>
> "Entzun egiten" formaren hedadura geografikoaz mintzatzeko moduan ez nago.
> Baina zinez uste dut birpentsaldi bat eskaini beharko geniokeela "aditz
> oina+egin" egituraren "giltzapetze" ofizialki (edo ez hain ofizialki? Ez
> dakit) gomendatuari, baldin eta galdegaiaren legea perpaus laburretan ongi
> funtzionatzekoa bada (kontu askoz ere badaezpadakoagoa perpaus luzeetan).
> Hori, dena den, beste eztabaida sakonago bat irekitzea litzateke.
>
> Xabier Aristegieta
>
> Gilen Mejuto <gilenmejuto a bildua gmail.com> erabiltzaileak hau idatzi zuen
> (2016(e)ko irailak 17, larunbata):
>
> Daukagun informazioarekin, halaber, ez dakigu baieztapen horrek esan nahi
>> duen:
>>
>> a. entzuten dizugu, bai
>>
>> edo
>>
>> b. entzuten zaitugu (eta ez ikusi soilik)
>>
>> Bi kasuotan, nire ustez, "publiko zabalarentzat" balio duen forma
>> 'entzuten dizugu/zaitugu' da.
>>
>> Geografikoki mugatua da, aldiz, 'entzun egiten dizugu', eta  b. aukerari
>> soilik dagokio.
>>
>> Gilen Mejuto
>> *Freelance Translator*
>>
>>
>> *Bulego-orduak: 10:00 - 17:00Office hours: 9:00 - 16:00 (BST)*
>>
>> Xabier<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko irailak
>> 17 19:04):
>>
>>> Ohar batzuk:
>>>
>>> 1.- "Adi": Josebak ez digu informazio handirik ematen "te escuchamos"
>>> horretaz, eta beraz ez dakigu gaztelaniazko "escuchar" hori estu-estu hartu
>>> beharrean gauden ala esanahi zabalago batekin hartzeko moduan, edo
>>> gaztelaniazkoan esanahi bikoitzik edo esanahi-jokorik ote dagoen ala ez.
>>> Hori kontuan hartu beharrekoa da, noski. Horrelako informaziorik ezean,
>>> komenigarriena zorrotz jokatzea iruditzen zait, eta halatan, azpimarratzea
>>> "adi egon" ez dela zehazki "entzun" (ikus Orotariko Euskal Hiztegian).
>>> Horregatik, "entzun" aditza aukeratzea irtenbide ziurragoa iruditzen zait.
>>>
>>> 2.- Adi "gaude": aditz laguntzaile horrek ez du gaztelaniazko  "te
>>> escuchamos"eko "nosotros/tú" harremanaren berri ematen.
>>>
>>> 3.- Adi "gauzkazu": harreman horren berri ematen du, bai, eta horixe da
>>> aditz-forma zuzena, noski. Baina publiko zabalarentzat idazten duen orok
>>> zuzentasunaz gain bestelako kontsiderazioak ere aintzat hartu behar
>>> dituenez, ulergarria dateke "gauzkazu" formaren aldean beste forma
>>> ohikoagoren bat lehenestea.
>>>
>>> Guzti horrengatik, nik nahiago dut "entzun egiten dizugu".
>>>
>>> Xabier Aristegieta
>>>
>>>
>>> Enviado desde mi iPad
>>>
>>> El 17 sept 2016, a las 18:29, Juan Garzia Garmendia <
>>> juangarzia a bildua gmail.com> escribió:
>>>
>>> Nik ere bide horretatik joko nuke. Bidenabar, hala ere, beste kontu bat
>>> atera nahi dut, ea ados garen/gauden:
>>>
>>> Egia da euskalki-gorabehera direla halako izan/egon alternantzia asko
>>> ("prest da/dago"...), eta, paraleloki, izan/eduki ("prest dut/daukat")
>>> baina nabarmen samar ageri da hizkera bakoitzaren barrukoa ere nahasten ari
>>> dela, batez ere orainaldiko hirugarren pertsonatik kanpoko formekin.
>>>
>>> Adibidez, hiztun asko aldatzen da aditzez iraganaldiko formetan:
>>>
>>> prest zaude (egon) / prest zinen (izan)
>>>
>>> Bai eta orainaldikoetan ere, pertsona aldatzean:
>>>
>>> preso daukate (eduki) / preso zaituzte (izan-ukan)
>>>
>>> Azalpenik errazena zera da: "zeunden", "zauzkate" (eta, zer esanik ez,
>>> "zinduzkaten") eta gisako adizkiak desagertuak egotea hiztun askoren
>>> paradigman, eta ordezko sinonimo gisa baliatzea "zinen",
>>> "zaituzte/zintuzten" eta gainerako formak, laguntzaile gisa ere erabiltzen
>>> direnez ezagun-errazagoak noski (hala ere, badakigu errazbide-edo horrek
>>> "zaituzte">"dizute" ordeztera ere badaramala hainbat hiztun...).
>>>
>>> Nolanahi ere, eta egon/eduki dagokiola garbi dagoen kasuan, ahalegindu
>>> beharko genuke, nik uste, erabilera formal, zainduan, usadio jatorrari
>>> eusten. Alegia, "¿adi da/zen" erabiltzen ez badugu, ez jotzea horretara
>>> hortik kanpoko adizkiekin ere ("¿adi gaituzu,/gintuzun").
>>>
>>> Gaurko "adi gaituzu" horrek, hain zuzen ere, hain zabalduta dagoen "zain
>>> gaituzu" formula (nire belarrientzat) ustela ekarri dit gogora. Zuzena
>>> balitz, "adi/zain gara" ere normala litzateke.
>>>
>>> Tira: ondo dakit badituela kontuak beste mila buelta, baina, itzulinguru
>>> gehiago gabe, hain zaila (?) edo pedantea (!) da honelakoei eustea?:
>>>
>>> "adi/zain gaude/gauzkazu"
>>>
>>> Barka lezio-kutsua.
>>>
>>> Jose Agustin Arrieta<jaarrieta2 a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>> (2016(e)ko irailak 17 02:31):
>>>
>>>> Egun on: nik "Adi gaituzu" esango nuke. Ongi izan.
>>>>
>>>> Joxe Austin Arrieta Ugartetxea.
>>>>
>>>> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>>> (2016(e)ko irailak 16 23:50):
>>>>
>>>>> Misterio handirik ez, ez?: "entzun egiten dizugu".
>>>>>
>>>>> Xabier Aristegieta
>>>>>
>>>>> erroteta <joseba a bildua erroteta.com> erabiltzaileak hau idatzi zuen
>>>>> (2016(e)ko irailak 16, ostirala):
>>>>>
>>>>> App batean jarri nahi dute.
>>>>>>
>>>>>> Nola esango zenukete?
>>>>>>
>>>>>> Aurretik eskerrak emanez
>>>>>>
>>>>>> --
>>>>>> Beste barik
>>>>>>
>>>>>> Joseba Berriotxoa
>>>>>>
>>>>>> 946732769
>>>>>>
>>>>>> 656759537
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> *joseba a bildua erroteta.com*
>>>>>> www.erroteta.com
>>>>>>
>>>>>>
>>>>
>>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160917/f2b2e666/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago