[itzul] "Te escuchamos"
Agirre Garai, Jon
jon-agirre a bildua euskadi.eus
Al, Ira 19, 11:13:08, CEST 2016
Eskerrik asko, irakaskizunagatik, lezio kutsurik aurkitu ez badiot ere. Aire freskoa, lantzean behin.
Nik ‘Adi zuri’ emango nuke.
Arrazoiak:
1.- Esaldiaren ingurugiroak argitzen du ‘Nor’.
2.- Esaldi horrek ez dauka zerikusirik belarriaren funtzioarekin. Gehiago da ‘jaramon egiten dizugu’, edo horrelako zerbait.
3.- Laburra da; eta laburtasuna preziatua da ingurugiro horretan, baina obsesio bihurtu gabe.
Hortik aparte, eta eztabaidaren harian agertu den beste gai bati helduaz, ‘geinkizu’ edo ‘zeinkidaz’ ‘dot’ edo ‘zenduan’ bezain barra-barra erabiltzen ditugunontzat, onarrezina da ‘geniezazuke’ edo ‘zeniezazkidake’ baztertu eta horien ordez ‘ahal dizugu’-ka eta ‘ahal dizkidazu’-ka hastea. Batasunari tranpa egitea da, orain erraztasunaren bandera hartuta.
Jon
From: Juan Garzia Garmendia [mailto:juangarzia a bildua gmail.com]
Sent: larunbata, 2016.eko irailak 17 18:29
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] "Te escuchamos"
Nik ere bide horretatik joko nuke. Bidenabar, hala ere, beste kontu bat atera nahi dut, ea ados garen/gauden:
Egia da euskalki-gorabehera direla halako izan/egon alternantzia asko ("prest da/dago"...), eta, paraleloki, izan/eduki ("prest dut/daukat") baina nabarmen samar ageri da hizkera bakoitzaren barrukoa ere nahasten ari dela, batez ere orainaldiko hirugarren pertsonatik kanpoko formekin.
Adibidez, hiztun asko aldatzen da aditzez iraganaldiko formetan:
prest zaude (egon) / prest zinen (izan)
Bai eta orainaldikoetan ere, pertsona aldatzean:
preso daukate (eduki) / preso zaituzte (izan-ukan)
Azalpenik errazena zera da: "zeunden", "zauzkate" (eta, zer esanik ez, "zinduzkaten") eta gisako adizkiak desagertuak egotea hiztun askoren paradigman, eta ordezko sinonimo gisa baliatzea "zinen", "zaituzte/zintuzten" eta gainerako formak, laguntzaile gisa ere erabiltzen direnez ezagun-errazagoak noski (hala ere, badakigu errazbide-edo horrek "zaituzte">"dizute" ordeztera ere badaramala hainbat hiztun...).
Nolanahi ere, eta egon/eduki dagokiola garbi dagoen kasuan, ahalegindu beharko genuke, nik uste, erabilera formal, zainduan, usadio jatorrari eusten. Alegia, "¿adi da/zen" erabiltzen ez badugu, ez jotzea horretara hortik kanpoko adizkiekin ere ("¿adi gaituzu,/gintuzun").
Gaurko "adi gaituzu" horrek, hain zuzen ere, hain zabalduta dagoen "zain gaituzu" formula (nire belarrientzat) ustela ekarri dit gogora. Zuzena balitz, "adi/zain gara" ere normala litzateke.
Tira: ondo dakit badituela kontuak beste mila buelta, baina, itzulinguru gehiago gabe, hain zaila (?) edo pedantea (!) da honelakoei eustea?:
"adi/zain gaude/gauzkazu"
Barka lezio-kutsua.
Jose Agustin Arrieta<jaarrieta2 a bildua gmail.com<mailto:jaarrieta2 a bildua gmail.com>> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko irailak 17 02:31):
Egun on: nik "Adi gaituzu" esango nuke. Ongi izan.
Joxe Austin Arrieta Ugartetxea.
Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com<mailto:allurritza a bildua gmail.com>> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko irailak 16 23:50):
Misterio handirik ez, ez?: "entzun egiten dizugu".
Xabier Aristegieta
erroteta <joseba a bildua erroteta.com<mailto:joseba a bildua erroteta.com>> erabiltzaileak hau idatzi zuen (2016(e)ko irailak 16, ostirala):
App batean jarri nahi dute.
Nola esango zenukete?
Aurretik eskerrak emanez
--
Beste barik
Joseba Berriotxoa
946732769
656759537
joseba a bildua erroteta.com<mailto:joseba a bildua erroteta.com>
www.erroteta.com<http://www.erroteta.com>
[https://posta.elkarlan.euskadi.eus/disclaimer/marca_outlook_seguridad.jpg]<http://www.euskadi.net>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160919/9cd01b2a/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago