[itzul] "Te escuchamos"

Dionisio Amundarain Sarasola dioni a bildua facilnet.es
Al, Ira 19, 11:49:09, CEST 2016


Agian berandu nator. Jakina, testuingurua edota gaztelaniazkoak zer esan nahi duen jakin beharko litzateke. Lehen begiratuan iruditzen zaidanari helduko diot. Ea zerbait balio duen. Gauza konplexua iruditzen zait adi egon/ izan eta entzun bereiztea. Soilik gauzatxo hau gehitu nahi nuke. Gure artean behintzat asko erabilia da “aizu” “adizu”, ez da “entzun ezazu” adierazteko kontua; soilik, arreta pizteko-edo deitxoa da. Txikitan gure sermolariei “Aditzaile maiteok” entzuten genien. Horiek horrela, Jose Agustin Arrietaren bideari eutsiko nioke: “adi nauzu /gaituzu”. DIONISIO AMUNDARAIN

 

De: Agirre Garai, Jon [mailto:jon-agirre a bildua euskadi.eus] 
Enviado el: lunes, 19 de septiembre de 2016 11:13
Para: 'ItzuL'
Asunto: Re: [itzul] "Te escuchamos"

 

Eskerrik asko, irakaskizunagatik, lezio kutsurik aurkitu ez badiot ere. Aire freskoa, lantzean behin.

 

Nik ‘Adi zuri’ emango nuke.

 

Arrazoiak:

 

1.- Esaldiaren ingurugiroak argitzen du ‘Nor’.

 

2.- Esaldi horrek ez dauka zerikusirik belarriaren funtzioarekin. Gehiago da ‘jaramon egiten dizugu’, edo horrelako zerbait.

 

3.- Laburra da; eta laburtasuna preziatua da ingurugiro horretan, baina obsesio bihurtu gabe.

 

Hortik aparte, eta eztabaidaren harian agertu den beste gai bati helduaz, ‘geinkizu’ edo ‘zeinkidaz’ ‘dot’ edo ‘zenduan’ bezain barra-barra erabiltzen ditugunontzat, onarrezina da ‘geniezazuke’ edo ‘zeniezazkidake’ baztertu eta horien ordez ‘ahal dizugu’-ka eta ‘ahal dizkidazu’-ka hastea. Batasunari tranpa egitea da, orain erraztasunaren bandera hartuta.

 

Jon

 

 

From: Juan Garzia Garmendia [mailto:juangarzia a bildua gmail.com] 
Sent: larunbata, 2016.eko irailak 17 18:29
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] "Te escuchamos"

 

Nik ere bide horretatik joko nuke. Bidenabar, hala ere, beste kontu bat atera nahi dut, ea ados garen/gauden:

 

Egia da euskalki-gorabehera direla halako izan/egon alternantzia asko ("prest da/dago"...), eta, paraleloki, izan/eduki ("prest dut/daukat") baina nabarmen samar ageri da hizkera bakoitzaren barrukoa ere nahasten ari dela, batez ere orainaldiko hirugarren pertsonatik kanpoko formekin.

 

Adibidez, hiztun asko aldatzen da aditzez iraganaldiko formetan:

 

prest zaude (egon) / prest zinen (izan)

 

Bai eta orainaldikoetan ere, pertsona aldatzean:

 

preso daukate (eduki) / preso zaituzte (izan-ukan)

 

Azalpenik errazena zera da: "zeunden", "zauzkate" (eta, zer esanik ez, "zinduzkaten") eta gisako adizkiak desagertuak egotea hiztun askoren paradigman, eta ordezko sinonimo gisa baliatzea "zinen", "zaituzte/zintuzten" eta gainerako formak, laguntzaile gisa ere erabiltzen direnez ezagun-errazagoak noski (hala ere, badakigu errazbide-edo horrek "zaituzte">"dizute" ordeztera ere badaramala hainbat hiztun...).

 

Nolanahi ere, eta egon/eduki dagokiola garbi dagoen kasuan, ahalegindu beharko genuke, nik uste, erabilera formal, zainduan, usadio jatorrari eusten. Alegia, "¿adi da/zen" erabiltzen ez badugu, ez jotzea horretara hortik kanpoko adizkiekin ere ("¿adi gaituzu,/gintuzun").

 

Gaurko "adi gaituzu" horrek, hain zuzen ere, hain zabalduta dagoen "zain gaituzu" formula (nire belarrientzat) ustela ekarri dit gogora. Zuzena balitz, "adi/zain gara" ere normala litzateke.

 

Tira: ondo dakit badituela kontuak beste mila buelta, baina, itzulinguru gehiago gabe, hain zaila (?) edo pedantea (!) da honelakoei eustea?:

 

"adi/zain gaude/gauzkazu"

 

Barka lezio-kutsua.

 

Jose Agustin Arrieta<jaarrieta2 a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko irailak 17 02:31):

Egun on: nik "Adi gaituzu" esango nuke. Ongi izan.

 

Joxe Austin Arrieta Ugartetxea.

 

Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko irailak 16 23:50):

Misterio handirik ez, ez?: "entzun egiten dizugu".

 

Xabier Aristegieta

erroteta <joseba a bildua erroteta.com> erabiltzaileak hau idatzi zuen (2016(e)ko irailak 16, ostirala):

 

App batean jarri nahi dute.

 

Nola esango zenukete?

 

Aurretik eskerrak emanez


-- 
Beste barik

Joseba Berriotxoa

946732769

656759537

joseba a bildua erroteta.com

www.erroteta.com 

 

 

 

 <http://www.euskadi.net> 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160919/104ca088/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago