[itzul] "Te escuchamos"
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
As, Ira 20, 12:16:34, CEST 2016
Jon, nik "sentiberatasun soziolinguistiko" deritzodanari zuk "marketin
giro" deitzen diozu, eta horretan oinarrituz, zure proposamenetik aditz
laguntzailea kentzen duzu. Alabaina, ez bide duzu kontraesanik ikusten gero
aldarrikapena egiteko:
Kasu bera, ‘gauzkazu’ adizkiarekin. Ohikoagoa den beste forma bat lehenetsi
behar ei da (...) Arrazoi gehiago, erabili eta ohikoagoa izango da,
zabaltzeko.
Ondo izan,
Xabier
Agirre Garai, Jon<jon-agirre a bildua euskadi.eus> igorleak hau idatzi zuen
(2016(e)ko irailak 20 10:26):
> Zuk zeuk proposatu duzu, eta idatzita esplizitatu: “Sentiberatasun
> soziolinguistiko pixka batez (…) komenigarriagoa iruditzen zait (…) “ahal
> dizkizuegu”, “diezazkizuekegu” baino (…) euskarazko testuak euskaldunoi
> hurbiltzeko”.
>
>
>
> 3) Juan, ez dut inola ere esan "gauzkazu" forma ulertzen ez denik (ondo
> irakurri, arren), baizik eta ulergarria izan daitekeela forma horren ordez
> ohikoagoa den beste bat lehenestea. Zuzentasun biluzia publiko
> zabalarentzako testuen egile batek kontuan hartu beharreko faktoreetako bat
> baizik ez baita. *Sentiberatasun soziolinguistiko pixka batez* jokatzea
> ere bada beste faktore bat, eta ez makala. Eta, ikuspegi horretatik ere
> (eta ez goian aipatutako ikuspegi semantikotik bakarrik), *komenigarriagoa
> iruditzen zait* (eta ezertan ere ez "erraz(ta)tua": zertan legoke, ba?)
> "entzuten/entzun egiten dizugu", "adi gauzkazu" baino; bai eta, adibidez,*
> "ahal dizkizuegu", "diezazkizuekegu" baino.* Ezen, zein da euskaraz
> esapide naturalena, alde handiz (eta kontsiderazio semantikoa alde batera
> utzita): "adi gauzkazu" ala "entzuten dizugu"? "Adi zauzkat" ala "entzuten
> didazu"? Arren, lan egin dezagun *euskarazko testuak euskaldunoi
> hurbiltzeko*, eta ez gugandik urruntzeko.
>
>
>
> Nik ez dut proposatu ez idatzita esplizitatu ‘gaude’ kendu behar denik
> “Adi zuri” esalditik. ‘Zuri adi’, ‘gora adi’ eta horrelakoak ohikoak dira,
> ‘egon’ aditzarekin. Eta marketin giro horretan egokiak. Aditzak,
> erabiltzeko dira, jakina, baita ahalerakoak ere. Sentiberatasun
> soziolinguistikorik ez dut ikusten; ez, behintzat, euskal gizarterekiko.
> Euskarazko testuak euskaldun osoei hurbiltzeko ere ez. Azkenean, zein
> hizkuntza eskakizunetarako idazten dugun erabaki beharko du idazleak,
> euskaldun-euskaldunei idatzi beharrean. Sarasolak zabaldu zuen adizki
> horien aurkako ehizaldia; bideo lotsagarriren bat ere badabil interneten,
> irakurtzen ez dakiten euskaldun analfabeto bi, adizkiok irakurtzeko gai ez
> direla, barre algaraka beren ezjakintasuna erakusten.
>
>
>
> Kasu bera, ‘gauzkazu’ adizkiarekin. Ohikoagoa den beste forma bat
> lehenetsi behar ei da. Euskaldun askorentzat ohikoa da, ez dakit zein,
> nolako edo nongo euskalduna den ohikoagotasunaren erreferentzia. Arrazoi
> gehiago, erabili eta ohikoagoa izango da, zabaltzeko. Euskaldun askorentzat
> egunerokoa da, ‘gaukazuz’/’gaukozuz’ forman. Beste mezu batean “…gaukiez”
> (gauzkate) agertu da. Ez dira inondik ere ezezaguna. Baina badakigu
> soziolinguistika jakin batean euskaldun horiek ez direla aztergai, eta
> sentiberatasunik ez dutela merezi.
>
>
>
> Azkenik, egia da ‘edun’ askotxo erabiltzen dela, ‘eduki’-ren kaltetan. Eta
> ‘Adi…’ erabiltzekotan, argi azaldu eta argudiatuta geratu dela uste dut
> ‘Adi gaude’ eta ‘*Adi gauzkazu*’ direla egokiak.
>
>
>
> Jon
>
>
>
> *From:* Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
> *Sent:* astelehena, 2016.eko irailak 19 11:52
>
> *To:* ItzuL
> *Subject:* Re: [itzul] "Te escuchamos"
>
>
>
> Jon, hemen inork ez du proposatu "geniezazuke" edo "zeniezazkidake" formak
> zuk zure "adi zuri" proposamenean "gauzkazu" forma baztertu duzun baino
> neurri handiagoan baztertu behar direnik. Besteon iritziak ez
> karikaturizatu, mesedez.
>
>
>
> Xabier Aristegieta
>
>
>
> Agirre Garai, Jon<jon-agirre a bildua euskadi.eus> igorleak hau idatzi zuen
> (2016(e)ko irailak 19 11:13):
>
> Eskerrik asko, irakaskizunagatik, lezio kutsurik aurkitu ez badiot ere.
> Aire freskoa, lantzean behin.
>
>
>
> Nik ‘Adi zuri’ emango nuke.
>
>
>
> Arrazoiak:
>
>
>
> 1.- Esaldiaren ingurugiroak argitzen du ‘Nor’.
>
>
>
> 2.- Esaldi horrek ez dauka zerikusirik belarriaren funtzioarekin. Gehiago
> da ‘jaramon egiten dizugu’, edo horrelako zerbait.
>
>
>
> 3.- Laburra da; eta laburtasuna preziatua da ingurugiro horretan, baina
> obsesio bihurtu gabe.
>
>
>
> Hortik aparte, eta eztabaidaren harian agertu den beste gai bati helduaz,
> ‘geinkizu’ edo ‘zeinkidaz’ ‘dot’ edo ‘zenduan’ bezain barra-barra
> erabiltzen ditugunontzat, onarrezina da ‘geniezazuke’ edo ‘zeniezazkidake’
> baztertu eta horien ordez ‘ahal dizugu’-ka eta ‘ahal dizkidazu’-ka hastea.
> Batasunari tranpa egitea da, orain erraztasunaren bandera hartuta.
>
>
>
> Jon
>
>
>
>
>
> *From:* Juan Garzia Garmendia [mailto:juangarzia a bildua gmail.com]
> *Sent:* larunbata, 2016.eko irailak 17 18:29
> *To:* ItzuL
> *Subject:* Re: [itzul] "Te escuchamos"
>
>
>
> Nik ere bide horretatik joko nuke. Bidenabar, hala ere, beste kontu bat
> atera nahi dut, ea ados garen/gauden:
>
>
>
> Egia da euskalki-gorabehera direla halako izan/egon alternantzia asko
> ("prest da/dago"...), eta, paraleloki, izan/eduki ("prest dut/daukat")
> baina nabarmen samar ageri da hizkera bakoitzaren barrukoa ere nahasten ari
> dela, batez ere orainaldiko hirugarren pertsonatik kanpoko formekin.
>
>
>
> Adibidez, hiztun asko aldatzen da aditzez iraganaldiko formetan:
>
>
>
> prest zaude (egon) / prest zinen (izan)
>
>
>
> Bai eta orainaldikoetan ere, pertsona aldatzean:
>
>
>
> preso daukate (eduki) / preso zaituzte (izan-ukan)
>
>
>
> Azalpenik errazena zera da: "zeunden", "zauzkate" (eta, zer esanik ez,
> "zinduzkaten") eta gisako adizkiak desagertuak egotea hiztun askoren
> paradigman, eta ordezko sinonimo gisa baliatzea "zinen",
> "zaituzte/zintuzten" eta gainerako formak, laguntzaile gisa ere erabiltzen
> direnez ezagun-errazagoak noski (hala ere, badakigu errazbide-edo horrek
> "zaituzte">"dizute" ordeztera ere badaramala hainbat hiztun...).
>
>
>
> Nolanahi ere, eta egon/eduki dagokiola garbi dagoen kasuan, ahalegindu
> beharko genuke, nik uste, erabilera formal, zainduan, usadio jatorrari
> eusten. Alegia, "¿adi da/zen" erabiltzen ez badugu, ez jotzea horretara
> hortik kanpoko adizkiekin ere ("¿adi gaituzu,/gintuzun").
>
>
>
> Gaurko "adi gaituzu" horrek, hain zuzen ere, hain zabalduta dagoen "zain
> gaituzu" formula (nire belarrientzat) ustela ekarri dit gogora. Zuzena
> balitz, "adi/zain gara" ere normala litzateke.
>
>
>
> Tira: ondo dakit badituela kontuak beste mila buelta, baina, itzulinguru
> gehiago gabe, hain zaila (?) edo pedantea (!) da honelakoei eustea?:
>
>
>
> "adi/zain gaude/gauzkazu"
>
>
>
> Barka lezio-kutsua.
>
>
>
> Jose Agustin Arrieta<jaarrieta2 a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2016(e)ko irailak 17 02:31):
>
> Egun on: nik "Adi gaituzu" esango nuke. Ongi izan.
>
>
>
> Joxe Austin Arrieta Ugartetxea.
>
>
>
> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2016(e)ko irailak 16 23:50):
>
> Misterio handirik ez, ez?: "entzun egiten dizugu".
>
>
>
> Xabier Aristegieta
>
> erroteta <joseba a bildua erroteta.com> erabiltzaileak hau idatzi zuen (2016(e)ko
> irailak 16, ostirala):
>
>
>
> App batean jarri nahi dute.
>
>
>
> Nola esango zenukete?
>
>
>
> Aurretik eskerrak emanez
>
>
> --
> Beste barik
>
> Joseba Berriotxoa
>
> 946732769
>
> 656759537
>
>
> *joseba a bildua erroteta.com <joseba a bildua erroteta.com> *
> www.erroteta.com
>
>
>
>
>
>
>
> [image: Bidaltzaileak irudia kendu du.] <http://www.euskadi.net>
>
>
> <http://www.euskadi.net>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160920/a2b8defa/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ~WRD000.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 823 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160920/a2b8defa/attachment.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago