[itzul] "Te escuchamos"
Agirre Garai, Jon
jon-agirre a bildua euskadi.eus
As, Ira 20, 10:26:55, CEST 2016
Zuk zeuk proposatu duzu, eta idatzita esplizitatu: “Sentiberatasun soziolinguistiko pixka batez (…) komenigarriagoa iruditzen zait (…) “ahal dizkizuegu”, “diezazkizuekegu” baino (…) euskarazko testuak euskaldunoi hurbiltzeko”.
3) Juan, ez dut inola ere esan "gauzkazu" forma ulertzen ez denik (ondo irakurri, arren), baizik eta ulergarria izan daitekeela forma horren ordez ohikoagoa den beste bat lehenestea. Zuzentasun biluzia publiko zabalarentzako testuen egile batek kontuan hartu beharreko faktoreetako bat baizik ez baita. Sentiberatasun soziolinguistiko pixka batez jokatzea ere bada beste faktore bat, eta ez makala. Eta, ikuspegi horretatik ere (eta ez goian aipatutako ikuspegi semantikotik bakarrik), komenigarriagoa iruditzen zait (eta ezertan ere ez "erraz(ta)tua": zertan legoke, ba?) "entzuten/entzun egiten dizugu", "adi gauzkazu" baino; bai eta, adibidez, "ahal dizkizuegu", "diezazkizuekegu" baino. Ezen, zein da euskaraz esapide naturalena, alde handiz (eta kontsiderazio semantikoa alde batera utzita): "adi gauzkazu" ala "entzuten dizugu"? "Adi zauzkat" ala "entzuten didazu"? Arren, lan egin dezagun euskarazko testuak euskaldunoi hurbiltzeko, eta ez gugandik urruntzeko.
Nik ez dut proposatu ez idatzita esplizitatu ‘gaude’ kendu behar denik “Adi zuri” esalditik. ‘Zuri adi’, ‘gora adi’ eta horrelakoak ohikoak dira, ‘egon’ aditzarekin. Eta marketin giro horretan egokiak. Aditzak, erabiltzeko dira, jakina, baita ahalerakoak ere. Sentiberatasun soziolinguistikorik ez dut ikusten; ez, behintzat, euskal gizarterekiko. Euskarazko testuak euskaldun osoei hurbiltzeko ere ez. Azkenean, zein hizkuntza eskakizunetarako idazten dugun erabaki beharko du idazleak, euskaldun-euskaldunei idatzi beharrean. Sarasolak zabaldu zuen adizki horien aurkako ehizaldia; bideo lotsagarriren bat ere badabil interneten, irakurtzen ez dakiten euskaldun analfabeto bi, adizkiok irakurtzeko gai ez direla, barre algaraka beren ezjakintasuna erakusten.
Kasu bera, ‘gauzkazu’ adizkiarekin. Ohikoagoa den beste forma bat lehenetsi behar ei da. Euskaldun askorentzat ohikoa da, ez dakit zein, nolako edo nongo euskalduna den ohikoagotasunaren erreferentzia. Arrazoi gehiago, erabili eta ohikoagoa izango da, zabaltzeko. Euskaldun askorentzat egunerokoa da, ‘gaukazuz’/’gaukozuz’ forman. Beste mezu batean “…gaukiez” (gauzkate) agertu da. Ez dira inondik ere ezezaguna. Baina badakigu soziolinguistika jakin batean euskaldun horiek ez direla aztergai, eta sentiberatasunik ez dutela merezi.
Azkenik, egia da ‘edun’ askotxo erabiltzen dela, ‘eduki’-ren kaltetan. Eta ‘Adi…’ erabiltzekotan, argi azaldu eta argudiatuta geratu dela uste dut ‘Adi gaude’ eta ‘Adi gauzkazu’ direla egokiak.
Jon
From: Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
Sent: astelehena, 2016.eko irailak 19 11:52
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] "Te escuchamos"
Jon, hemen inork ez du proposatu "geniezazuke" edo "zeniezazkidake" formak zuk zure "adi zuri" proposamenean "gauzkazu" forma baztertu duzun baino neurri handiagoan baztertu behar direnik. Besteon iritziak ez karikaturizatu, mesedez.
Xabier Aristegieta
Agirre Garai, Jon<jon-agirre a bildua euskadi.eus<mailto:jon-agirre a bildua euskadi.eus>> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko irailak 19 11:13):
Eskerrik asko, irakaskizunagatik, lezio kutsurik aurkitu ez badiot ere. Aire freskoa, lantzean behin.
Nik ‘Adi zuri’ emango nuke.
Arrazoiak:
1.- Esaldiaren ingurugiroak argitzen du ‘Nor’.
2.- Esaldi horrek ez dauka zerikusirik belarriaren funtzioarekin. Gehiago da ‘jaramon egiten dizugu’, edo horrelako zerbait.
3.- Laburra da; eta laburtasuna preziatua da ingurugiro horretan, baina obsesio bihurtu gabe.
Hortik aparte, eta eztabaidaren harian agertu den beste gai bati helduaz, ‘geinkizu’ edo ‘zeinkidaz’ ‘dot’ edo ‘zenduan’ bezain barra-barra erabiltzen ditugunontzat, onarrezina da ‘geniezazuke’ edo ‘zeniezazkidake’ baztertu eta horien ordez ‘ahal dizugu’-ka eta ‘ahal dizkidazu’-ka hastea. Batasunari tranpa egitea da, orain erraztasunaren bandera hartuta.
Jon
From: Juan Garzia Garmendia [mailto:juangarzia a bildua gmail.com<mailto:juangarzia a bildua gmail.com>]
Sent: larunbata, 2016.eko irailak 17 18:29
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] "Te escuchamos"
Nik ere bide horretatik joko nuke. Bidenabar, hala ere, beste kontu bat atera nahi dut, ea ados garen/gauden:
Egia da euskalki-gorabehera direla halako izan/egon alternantzia asko ("prest da/dago"...), eta, paraleloki, izan/eduki ("prest dut/daukat") baina nabarmen samar ageri da hizkera bakoitzaren barrukoa ere nahasten ari dela, batez ere orainaldiko hirugarren pertsonatik kanpoko formekin.
Adibidez, hiztun asko aldatzen da aditzez iraganaldiko formetan:
prest zaude (egon) / prest zinen (izan)
Bai eta orainaldikoetan ere, pertsona aldatzean:
preso daukate (eduki) / preso zaituzte (izan-ukan)
Azalpenik errazena zera da: "zeunden", "zauzkate" (eta, zer esanik ez, "zinduzkaten") eta gisako adizkiak desagertuak egotea hiztun askoren paradigman, eta ordezko sinonimo gisa baliatzea "zinen", "zaituzte/zintuzten" eta gainerako formak, laguntzaile gisa ere erabiltzen direnez ezagun-errazagoak noski (hala ere, badakigu errazbide-edo horrek "zaituzte">"dizute" ordeztera ere badaramala hainbat hiztun...).
Nolanahi ere, eta egon/eduki dagokiola garbi dagoen kasuan, ahalegindu beharko genuke, nik uste, erabilera formal, zainduan, usadio jatorrari eusten. Alegia, "¿adi da/zen" erabiltzen ez badugu, ez jotzea horretara hortik kanpoko adizkiekin ere ("¿adi gaituzu,/gintuzun").
Gaurko "adi gaituzu" horrek, hain zuzen ere, hain zabalduta dagoen "zain gaituzu" formula (nire belarrientzat) ustela ekarri dit gogora. Zuzena balitz, "adi/zain gara" ere normala litzateke.
Tira: ondo dakit badituela kontuak beste mila buelta, baina, itzulinguru gehiago gabe, hain zaila (?) edo pedantea (!) da honelakoei eustea?:
"adi/zain gaude/gauzkazu"
Barka lezio-kutsua.
Jose Agustin Arrieta<jaarrieta2 a bildua gmail.com<mailto:jaarrieta2 a bildua gmail.com>> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko irailak 17 02:31):
Egun on: nik "Adi gaituzu" esango nuke. Ongi izan.
Joxe Austin Arrieta Ugartetxea.
Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com<mailto:allurritza a bildua gmail.com>> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko irailak 16 23:50):
Misterio handirik ez, ez?: "entzun egiten dizugu".
Xabier Aristegieta
erroteta <joseba a bildua erroteta.com<mailto:joseba a bildua erroteta.com>> erabiltzaileak hau idatzi zuen (2016(e)ko irailak 16, ostirala):
App batean jarri nahi dute.
Nola esango zenukete?
Aurretik eskerrak emanez
--
Beste barik
Joseba Berriotxoa
946732769
656759537
joseba a bildua erroteta.com<mailto:joseba a bildua erroteta.com>
www.erroteta.com<http://www.erroteta.com>
[Bidaltzaileak irudia kendu du.]<http://www.euskadi.net>
[https://posta.elkarlan.euskadi.eus/disclaimer/marca_outlook_seguridad.jpg]<http://www.euskadi.net>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160920/27312b2d/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ~WRD000.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 823 bytes
Azalpena: ~WRD000.jpg
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160920/27312b2d/attachment.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago