[itzul] Elurra mara-mara..... eta euria?
Unamuno Plazaola Mario
m.unamuno a bildua pamplona.es
As, Ira 20, 13:34:37, CEST 2016
Kaixo lagunok, egunon...
Lagun batek planteatu dit goiko zalantza hori. Ezezkoan ni, ez dut halakorik inoiz entzun, ez irakurri.... Baina jo dut hiztegietara, eta, esaterako, hauxe dio OEHk:
[http://www.euskaltzaindia.eus/images/stories/oeh/erronboa.gif]Suavemente, despacio y a la vez en abundancia, abundantemente. (Normalmente ref. a cosas que caen, se derraman o fluyen como nieve, sudor, lágrimas, sangre, etc.).
Eta Karlos Santistebanen Onometapeia eta adierazpen hotsen hiztegiak, OEHtik hartuta:
mara-mara. Eskuarki mantso eta ugari erortzen diren gauzei buruz erabiltzen den hots onomatopeikoa: elurra, izerdia, negar-malkoak, odola... Mara-mara nago izerditan. / Mara-mara dago negarrez. / Mara-mara dario odola ebagitik. / Elurra mara-mara. / Aitzari ere mara mara negar eragitekoak. /Lanean, izerdia mara-mara dariela. (OEH, Orotariko Euskal Hiztegia)
Ez da horietan euria aipatzen, baina euria "erortzen" da... euria "isurtzen" da?? (zalantza), isuria behintzat bada......
Zer irizten diozue?
Eskerrik asko aldez aurretik....
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160920/6a34b2a2/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 64 bytes
Azalpena: image001.gif
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160920/6a34b2a2/attachment.gif>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago