[itzul] Elurra mara-mara..... eta euria?

ZULUETA REAL DE ASUA, ANA LUZ zulueta a bildua eitb.eus
As, Ira 20, 13:36:55, CEST 2016


Barra-barra

From: Unamuno Plazaola Mario [mailto:m.unamuno a bildua pamplona.es]
Sent: asteartea, 20 de iraila de 2016 13:35
To: 'ItzuL'
Subject: [itzul] Elurra mara-mara..... eta euria?



    Kaixo lagunok, egunon...

     Lagun batek planteatu dit goiko zalantza hori. Ezezkoan ni, ez dut halakorik inoiz entzun, ez irakurri....      Baina jo dut hiztegietara, eta, esaterako, hauxe dio OEHk:
[cid:image001.gif a bildua 01D21344.0D8E5020]Suavemente, despacio y a la vez en abundancia, abundantemente. (Normalmente ref. a cosas que caen, se derraman o fluyen como nieve, sudor, lágrimas, sangre, etc.).

    Eta Karlos Santistebanen Onometapeia eta adierazpen hotsen hiztegiak, OEHtik hartuta:
    mara-mara. Eskuarki mantso eta ugari erortzen diren gauzei buruz erabiltzen den hots onomatopeikoa: elurra, izerdia, negar-malkoak, odola... Mara-mara nago izerditan. / Mara-mara dago negarrez. / Mara-mara dario odola ebagitik. / Elurra mara-mara. / Aitzari ere mara mara negar eragitekoak. /Lanean, izerdia mara-mara dariela. (OEH, Orotariko Euskal Hiztegia)

     Ez da horietan euria aipatzen, baina euria "erortzen" da...  euria "isurtzen" da?? (zalantza), isuria behintzat bada......


       Zer irizten diozue?

       Eskerrik asko aldez aurretik....
 
<http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
<http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160920/8beae681/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 64 bytes
Azalpena: image001.gif
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160920/8beae681/attachment.gif>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago