[itzul] Elurra mara-mara..... eta euria?

Patricia Jorge Kuartango kuartango a bildua gmail.com
As, Ira 20, 13:56:18, CEST 2016


Kaixo:

Elhuyarrek, hauxe:

llover a cántaros/mares; llover torrencialmente

euria goian behean ari izan, euria
barra-barra/purrustaka/adarka/uharka/suilez ari izan

*llovía a mares*: euria goian behean ari zuen


Ondo izan!


Patricia


Ander Altuna-UEU<a.altuna a bildua ueu.eus> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
irailak 20 13:47):

> Jimenez, Edorta (1993):* Azken fusila,* Susa.
>
> «Euria zeragoion Luisekin egon zenekoan, irailean ezik beste ezein
> sasoitan ez dakien moduan, zarratu eta berde». (
> http://susa-literatura.eus/liburuak/narr1019)
>
>
> 2016/09/20 13:36(e)an, ZULUETA REAL DE ASUA, ANA LUZ igorleak idatzi zuen:
>
> Barra-barra
>
>
>
> *From:* Unamuno Plazaola Mario [mailto:m.unamuno a bildua pamplona.es
> <m.unamuno a bildua pamplona.es>]
> *Sent:* asteartea, 20 de iraila de 2016 13:35
> *To:* 'ItzuL'
> *Subject:* [itzul] Elurra mara-mara..... eta euria?
>
>
>
>
>
>
>
>     Kaixo lagunok, egunon…
>
>
>
>      Lagun batek planteatu dit goiko zalantza hori. Ezezkoan ni, ez dut
> halakorik inoiz entzun, ez irakurri.…      Baina jo dut hiztegietara, eta,
> esaterako, hauxe dio OEHk:
>
> [image: http://www.euskaltzaindia.eus/images/stories/oeh/erronboa.gif]Suavemente,
> despacio y a la vez en abundancia, abundantemente. (Normalmente ref. a
> cosas que caen, se derraman o fluyen como nieve, sudor, lágrimas, sangre,
> etc.).
>
>
>
>     Eta Karlos Santistebanen *Onometapeia eta adierazpen hotsen hiztegia*k,
> OEHtik hartuta:
>
>     *mara-mara*. Eskuarki mantso eta ugari erortzen diren gauzei buruz
> erabiltzen den hots onomatopeikoa: elurra, izerdia, negar-malkoak, odola... *Mara-mara
> nago izerditan. / Mara-mara dago negarrez. / Mara-mara dario odola
> ebagitik. / Elurra mara-mara. / Aitzari ere mara mara negar eragitekoak.
> /Lanean, izerdia mara-mara dariela*. (OEH, Orotariko Euskal Hiztegia)
>
>
>
>      Ez da horietan euria aipatzen, baina euria "erortzen" da…  euria
> "isurtzen" da?? (zalantza), isuria behintzat bada……
>
>
>
>
>
>        Zer irizten diozue?
>
>
>
>        Eskerrik asko aldez aurretik….
>   <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160920/4ab3c137/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ez dago erabilgarri
Mota: image/gif
Tamaina: 64 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160920/4ab3c137/attachment.gif>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago