[itzul] Elurra mara-mara..... eta euria?

Ander Altuna-UEU a.altuna a bildua ueu.eus
As, Ira 20, 13:47:58, CEST 2016


Jimenez, Edorta (1993):/Azken fusila,/ Susa.

«Euria zeragoion Luisekin egon zenekoan, irailean ezik beste ezein 
sasoitan ez dakien moduan, zarratu eta berde». 
(http://susa-literatura.eus/liburuak/narr1019)


2016/09/20 13:36(e)an, ZULUETA REAL DE ASUA, ANA LUZ igorleak idatzi zuen:
>
> Barra-barra
>
> *From:*Unamuno Plazaola Mario [mailto:m.unamuno a bildua pamplona.es]
> *Sent:* asteartea, 20 de iraila de 2016 13:35
> *To:* 'ItzuL'
> *Subject:* [itzul] Elurra mara-mara..... eta euria?
>
>     Kaixo lagunok, egunon…
>
>      Lagun batek planteatu dit goiko zalantza hori. Ezezkoan ni, ez 
> dut halakorik inoiz entzun, ez irakurri.…      Baina jo dut 
> hiztegietara, eta, esaterako, hauxe dio OEHk:
>
> http://www.euskaltzaindia.eus/images/stories/oeh/erronboa.gifSuavemente, 
> despacio y a la vez en abundancia, abundantemente. (Normalmente ref. a 
> cosas que caen, se derraman o fluyen como nieve, sudor, lágrimas, 
> sangre, etc.).
>
>     Eta Karlos Santistebanen /Onometapeia eta adierazpen hotsen 
> hiztegia/k, OEHtik hartuta:
>
> *mara-mara*. Eskuarki mantso eta ugari erortzen diren gauzei buruz 
> erabiltzen den hots onomatopeikoa: elurra, izerdia, negar-malkoak, 
> odola... /Mara-mara nago izerditan. / Mara-mara dago negarrez. / 
> Mara-mara dario odola ebagitik. / Elurra mara-mara. / Aitzari ere mara 
> mara negar eragitekoak. /Lanean, izerdia mara-mara dariela/. (OEH, 
> Orotariko Euskal Hiztegia)
>
>      Ez da horietan euria aipatzen, baina euria "erortzen" da…  euria 
> "isurtzen" da?? (zalantza), isuria behintzat bada……
>
>        Zer irizten diozue?
>
>        Eskerrik asko aldez aurretik….
>
> 	<http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/> 
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/> 	
>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160920/e9211883/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ez dago erabilgarri
Mota: image/gif
Tamaina: 64 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160920/e9211883/attachment.gif>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago