[itzul] Elurra mara-mara..... eta euria?
Bittor Abarzuza
bittorbe a bildua gmail.com
As, Ira 20, 23:03:38, CEST 2016
Eta langarra: xiri-miri edo txiri-miri
Nire ustez, elurra, euria edo langarra izan, beti bota. Isuri edo erori,
isurtzen dira likidoak (ura, odola, ardoa...) izan daitekeela euri-tantak
ostoetan behera joaten direlarik; baina, gertakizun atmosferikoak edo
klimatikoak bezala, bota du zera horrek..., Urtzik, zeruak, patuak edo dena
delako horrek...; beraz, ekartzen du eta badakar...
Bittor
Unamuno Plazaola Mario<m.unamuno a bildua pamplona.es> igorleak hau idatzi zuen
(2016(e)ko irailak 20 13:34):
>
>
>
>
> Kaixo lagunok, egunon…
>
>
>
> Lagun batek planteatu dit goiko zalantza hori. Ezezkoan ni, ez dut
> halakorik inoiz entzun, ez irakurri.… Baina jo dut hiztegietara, eta,
> esaterako, hauxe dio OEHk:
>
> [image: http://www.euskaltzaindia.eus/images/stories/oeh/erronboa.gif]Suavemente,
> despacio y a la vez en abundancia, abundantemente. (Normalmente ref. a
> cosas que caen, se derraman o fluyen como nieve, sudor, lágrimas, sangre,
> etc.).
>
>
>
> Eta Karlos Santistebanen *Onometapeia eta adierazpen hotsen hiztegia*k,
> OEHtik hartuta:
>
> *mara-mara*. Eskuarki mantso eta ugari erortzen diren gauzei buruz
> erabiltzen den hots onomatopeikoa: elurra, izerdia, negar-malkoak, odola... *Mara-mara
> nago izerditan. / Mara-mara dago negarrez. / Mara-mara dario odola
> ebagitik. / Elurra mara-mara. / Aitzari ere mara mara negar eragitekoak.
> /Lanean, izerdia mara-mara dariela*. (OEH, Orotariko Euskal Hiztegia)
>
>
>
> Ez da horietan euria aipatzen, baina euria "erortzen" da… euria
> "isurtzen" da?? (zalantza), isuria behintzat bada……
>
>
>
>
>
> Zer irizten diozue?
>
>
>
> Eskerrik asko aldez aurretik….
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160920/f12c9c83/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 64 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160920/f12c9c83/attachment.gif>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago