[itzul] Elurra mara-mara..... eta euria?

Julian Maia julian.maia a bildua ehu.eus
Ost, Ira 21, 09:48:34, CEST 2016


Nire beharrian “euria erori” eta “euria isuri” ez dira batere ohikoak, eta
nolabaiteko mina ematen didate (nahiz eta nire min partikularrak ez duen
araua ezartzen). Bertzalde, ez dakit idatzian zer forma agertzen diren gaur
egun baina segur aski “la lluvia cae”-k izanen du eragina. Lehenago
normalean “euria ari du”, “euria da” erabiltzen genituen. 

Eta “elurra mara-mara”-ren paretsuan nik uste “euria gozo-gozo ” izan
daitekeela.

Balio badizu


Julian

 

 

De: Unamuno Plazaola Mario [mailto:m.unamuno a bildua pamplona.es] 
Enviado el: martes, 20 de septiembre de 2016 13:35
Para: 'ItzuL'
Asunto: [itzul] Elurra mara-mara..... eta euria?

 

 

 

    Kaixo lagunok, egunon


 

     Lagun batek planteatu dit goiko zalantza hori. Ezezkoan ni, ez dut
halakorik inoiz entzun, ez irakurri.
      Baina jo dut hiztegietara, eta,
esaterako, hauxe dio OEHk: 

http://www.euskaltzaindia.eus/images/stories/oeh/erronboa.gifSuavemente,
despacio y a la vez en abundancia, abundantemente. (Normalmente ref. a cosas
que caen, se derraman o fluyen como nieve, sudor, lágrimas, sangre, etc.).

 

    Eta Karlos Santistebanen Onometapeia eta adierazpen hotsen hiztegiak,
OEHtik hartuta:

    mara-mara. Eskuarki mantso eta ugari erortzen diren gauzei buruz
erabiltzen den hots onomatopeikoa: elurra, izerdia, negar-malkoak, odola...
Mara-mara nago izerditan. / Mara-mara dago negarrez. / Mara-mara dario odola
ebagitik. / Elurra mara-mara. / Aitzari ere mara mara negar eragitekoak.
/Lanean, izerdia mara-mara dariela. (OEH, Orotariko Euskal Hiztegia)

 

     Ez da horietan euria aipatzen, baina euria "erortzen" da
  euria
"isurtzen" da?? (zalantza), isuria behintzat bada



 

 

       Zer irizten diozue?

 

       Eskerrik asko aldez aurretik
.

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160921/08b70151/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 64 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160921/08b70151/attachment.gif>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago