[itzul] Aipamen bitxi bat

Jesus Zabaleta josuzabaleta a bildua gmail.com
Ast, Ira 22, 18:18:29, CEST 2016


Orain dela aste pare bat mezu bat bidali nuen Itzulera, baina ez zen iritsi, itxura denez (euskalnet.net-etik bidaliak ez dira iristen, nonbait).

Honela nioen:
Mark Twain-ek Charles Dudley Warner-ekin batera idatzitako "The Gilded Age" lanean bada, nonbait, nahiko aipamen bitxi bat, nik behintzat espero ez nuena: Bernar Etxepare.

Kontua da aipamen hori errusierazko itzulpenean baizik ez dudala aurkitu, bigarren liburukiko X. kapituluaren hasieran. Jatorrizkoan, berriz (aurkitu ditudan kopien XLI. kapituluan, az da azaltzen aipamen hori.

Errusierazko testuak honela dio:

Egundano ycan daya ni baydienetacoric? 
Ny amorriac enu mayte, nic hura ecin gayecxi. 
  Bern. d'Echeparre * 
  
Eta itzulpena:
 
* Я несчастней всех на свете, 
  День и ночь брожу тоскуя. 
  Хоть она меня не любит, 
  Бросить деву не могу я. - Бернардо Дечепарре (баскск.). 

Aipamen horren berririk inork bazuen? Edo jatorrizko ingelesezko testuren batean aurkitu duzue?


Josu Zabaleta
josuzabaleta a bildua gmail.com







ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago