[itzul] Jakin badakit, egon badago...

Amaia Apalauza amaia.apalauza a bildua gmail.com
Or, Ira 23, 07:37:19, CEST 2016


Erabat ados.
Mila esker erantzun duzuen guztioi.
Ongi izan!

Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2016(e)ko irailak 22 17:12):

> Josuk aipatu duen esaldi (gurean) ospetsuaren ildotik, esan beharra dago
> esamolde hori ez dela (edo zela) gutxi baliatua, ez eta "jakin" eta
> antzekoetara inola ere mugatua ("eduki dauka horrek dirua, ez da itxura
> hutsa"...). Baldintza, bistan da, adizkia trinkoa izatea da. Eta muga,
> izatekotan, geografikoa da: bizkaia eta gipuzkoa elkartzen dituen horren
> inguruan da (edo zen) ohikoa, nik dakidala (bizkaierarekin lotua, nik
> uste). Hori, bada, hortik kanpoko hizkeretan (ustez) ez den
> galdegaitze-prozedura  bat da, forma trinkoentzat baliatua (kontuan izan
> ekialdeko hizkeretan perifrastikoekin ere ez dela *aditza *formalki
> galdegaitzen ):
>
> etorri da / *etorri *egin da
>
> badator / *etorri *dator
>
> Hortik, garbi geratuko ahal zen, "*jakin *dakigu" joskera genuke.
>
> Beste kontu bat da, Jagonetek egoki dioen moduan, oso bestelakoa, aditza
> ez galdegai baizik mintzagai modura markatzea. Perifrastikoetatik abiaturik:
>
> etorri, etorri da (bai, baina ez digu kasurik egin)
>
> Eta berdin trinkoan:
>
> etorri, badator (bai, baina ea ezer egiten duen)
>
> Informazio-antolaera horri dagokio "jakin, badakigu" joskera. Badirudi,
> hala ere, baten batek, hori entzun, berak erabiltzen ez eta horrexegatik
> gustatu, eta, horrez gainera bi oker eginez, hortxe bota zuela plazara, eta
> geroztik jarraitzaile asko izan dituela, ohiko denez. Hauek dira okerrak:
>
> -mintzagaia markatzeko koma jatea (hartara, "jakin dakigu"rekiko aldea
> lausotuz
>
> -asmaturiko molde berri horri, ez "jakin, badakigu", eta ez "jakin dakigu"
> jatorren esanahia, baizik eta "badakigu" soilarena
>
> Ergo (honaino jarraitu duenarentzat) zer den "jakin badakigu"? Bada, modak
> moda, horratx egia biluzia: "badakigu" esateko aldrebeskeria puztu
> alferrikako bat. Alegia, ezjakintasuna dotorekeriaz mozorrotua.
>
> Badakit, jakina, akaso hori ere irentsi beharko dugula martxa honetan,
> baina, izan, hala dira (edo ziren) gauzak.
>
> Ados, Amaia?
>
>
>
>
> Ander Altuna-UEU<a.altuna a bildua ueu.eus> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
> irailak 22 06:11):
>
> Lagungarria delakoan (http://www.euskaltzaindia.eus
>> /index.php?option=com_jagonet&view=galdera&Itemid=423&lang=eu&id=521):
>>
>> Jagonet galde-erantzunak:
>> Galdera
>>
>> Zein da egokiagoa, "jakin dakit" ala "jakin badakit"?
>> Erantzuna
>>
>> Teorian behintzat, *jakin dakit* eta *jakin badakit* ez dagozkio egitura
>> berari. Lehen kasuan aditza galdegai gisa hanpatua da; eta bigarrenean,
>> mintzagai gisa.
>> Egia esan, aditza modu horretan adizkera trinkoekin galdegai gisa
>> hanpatzea itzuli markatua da eta gutxitan baliatua, bereziki jakin
>> aditzarekin; adibide gutxi dira *Orotariko Euskal Hiztegia*ren
>> literatura korpusean. Hona biga:
>> - Azkengabe jakintsu ta egiaren iturri zeran jaun aundi orrek, gauza
>> guztiak *ezagun dezaguzkizu* ta egi guztiak *jakin dakizkizu* (Izenik
>> gabea, *Gasteizko elizbarrutiko katixima*).
>> - Arras erreza ei zan izarren egitea eta *jakin zekian* berak, bainan
>> orduan lan egin behar zuan (Oskillaso, *Kurloiak*)
>> Aditza mintzagai gisa hanpatzea, berriz (alegia, *jakin badakit*),
>> egungo euskaran bederen, errazago egiten dela dirudi.
>> *Data*: 2001/05/25
>> *Erantzulea*: Beñat Oihartzabal
>>
>>
>>
>> 2016/09/22 14:05(e)an, Amaia Apalauza igorleak idatzi zuen:
>>
>> Baina, esate baterako, hona *jakin badakit*-en adibide batzuk, Googletik
>> hartuak:
>> (1) Kolpea eman dut, baina *jakin badakit* egun batean guztia gal
>> dezakedala.
>>
>> *(2) Jakin badakit Afrika urrun geratzen zaiola jendartearen gehiengoari,
>> badakit klixe asko izan ditzakegula, kontinenteaz hitz egiten dugunean ere
>> zurdaki lodiaz egin ohi dugula gehiegitan...*
>>
>> *(3) Agian uharte hitza potoloegia da. Badakit gaztelaniazko komunikabide
>> batean ari naizela, eta jakin badakit han albiste garrantzitsu denak
>> erdaraz emango dituztela. Baina, aldi berean, egunkari hori toki askotara
>> iristen da eta horrek idazten dudanaren erantzule egiten nau.*
>>
>> Beharrezkoak/zuzenak al dira halakoak? Bigarren eta hirugarren
>> adibideetan, zer dela-eta *jakin badakit* batzuetan eta *badakit *beste
>> batzuetan? Zer alde dago bion artean?
>>
>> Eskerrik asko
>>
>> Jesus Zabaleta<josuzabaleta a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2016(e)ko irailak 22 13:32):
>>
>>> Gure artean, Leinz bailarakoek nola hitz egiten zuten imitatuz, honela
>>> esaten genuen:
>>>
>>> Ba omen ziren Eskoriatzako bi, eta beste bat urruti samar ikusirik,
>>> batek besteari esan omen zion:
>>>
>>> Hori zer? Eon jaok, etorri jatok, ala fan joiak.
>>>
>>> Balio badizue…
>>>
>>> Josu Zabaleta.
>>>
>>>
>>> El 22/09/2016, a las 11:41, Irene Aldasoro <ialdasoro a bildua euskalnet.net>
>>> escribió:
>>>
>>> > kaixo, Amaia:
>>> >
>>> > Nik ez dut uste hanpadura-kontua edo apaingarria denik (edo izan
>>> denik, behintzat), baizik eta baduela bere zentzua honelako esaldietan,
>>> adibidez :
>>> >
>>> > Jakin, badakit; beste kontu bat da kasurik egiten diodan
>>> > Egon, badago, baina ez dizut eman nahi.
>>> > Izan, bada, nonbait: begiratuko dut ea aurkitzen dudan.
>>> >
>>> > Norbaitek azalpen teknikoagoa emango ahal dizu!
>>> >
>>> > Besarkada bat
>>> >
>>> > Irene Aldasoro
>>> > ----- Original Message -----
>>> > From: Amaia Apalauza
>>> > To: Itzul
>>> > Sent: Thursday, September 22, 2016 10:58 AM
>>> > Subject: [itzul] Jakin badakit, egon badago...
>>> >
>>> > Egun on:
>>> > Halako egiturak barra-barra erabiltzen dira gaur egungo testugintzan,
>>> baina iruditzen zait apaingarri gisa erabiltzen direla askotan.
>>> > Ez nago ziur, baina esango nuke aditzari nolabaiteko indarra emateko
>>> edo aditza hanpatzeko erabiltzen direla, baina aditzari ba- eranstea ez al
>>> da nahikoa aditza hanpatzeko? Hau da, zer alde dago jakin badakit-etik
>>> badakit-era?
>>> > Eskertuko nuke norbaitek kontua argitzea.
>>> > Ongi izan!
>>>
>>>
>>>
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160923/02872506/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago