[itzul] Wordfast: arazoak hutsuneekin
Maialen Berasategi
maialenberasategi a bildua hotmail.com
As, Ira 27, 12:28:02, CEST 2016
Kaixo denoi:
Agian egina izango du kontsulta hau inork hemen, baina nik behintzat ez dut aurkitu...
Kontua da arazoak ditudala Wordfast Prorekin: itzultzen ari naizen dokumentu baten ele biko bertsioa Wordera esportatzean (jatorrizko testua ezkutuan dela), puntuazio-marka askoren ostean ez da hutsunerik ageri. Pixka bat begiratzen ibili, eta ohartu naiz segmentu batetik besterako puntuazio-marken ondoren gertatzen dela hori. Ele bakarreko bertsioa esportatzean, aldiz, ez dut halako arazorik.
Inori gertatu al zaio? Zerena ote da? Konpondu al liteke?
Inork ezer baleki, eskertuko nioke laguntza.
Mila esker, eta ondo izan.
Maialen
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160927/38030930/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago