[itzul] PENDIENTE dontsua

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Lar, Api 1, 18:36:04, CEST 2017


Berriz (azkenez) diot: ez ziren nire hitzak.

Hiztegiko erreferentzia jaso besterik ez nuen egin, itzulpena erabaki behar
zuenak kontuan hartu nahi bazuen ere.

Ez zen, beraz, "nire"/"zure" joko bat. Eta ez bedi izan.

Xabier<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko apirila 1
10:08):

> Hara! Eta Orotariko Euskal Hiztegiak dioena neure hitzak al dira, ba?
>
>
> Enviado desde mi iPad
>
> El 1 abr 2017, a las 17:11, Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com>
> escribió:
>
> Nik ez nuen neure hitzik aipatu lehen mezuan.
>
> Xabier<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko martxoa
> 31 19:04):
>
>> Galdera bat: esaten duzunean "eginbide" izen gisa lexikalizatua dagoela
>> "adiera jakine(ta)n", zein adieraz ari zara? Zure lehenbiziko mezuan
>> aipatzen zenuen adiera bakar horretaz ("Lege, kargu edo hitzarmen batek
>> hertsaturik egin behar den gauza"), ala halaber Euskaltzaindiarenak diren
>> nik aipaturiko beste hiztegietan jasotakoez ere ari al zara?
>> Eta aurreko galdera osatuz: lexikalizazioa gorabehera, zuk onartzen al
>> duzu hitz bakarrean idatzitako "eginbide"k esanahi ugari dituela, aipatu
>> ditudan hiztegietan jasotakoak? Onartuz gero, onartze horretatik nire ustez
>> zuzen-zuzenean eratortzen baita "prestaketan/abian/lanketan... dauden
>> efektuak" bezalaxe "eginbidean dauden efektuak" erabili ahal izatea.
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>> Enviado desde mi iPad
>> El 31 mar 2017, a las 22:15, Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com>
>> escribió:
>>
>> Sentitzen dut, baina ez da hori desadostasuna. Hara: "eginbide"
>> lexikalizatua dago izen gisa, eta adiera jakine(ta)n. Horrek esan nahi du
>> "egin" aditza ez dagoela hor "bizirik", "egiteko"n ez bezala.
>>
>> Beste aukera horretaz (hots, "egin" aditza nola edo hala atzera
>> biziaraztea kontua), irakurri ondo, "izatekotan" nioen, eta ia bidali
>> orduko damutu zitzaidan aipatu izana, bi arrazoirengatik:
>>
>> -Garai batean modan jarri ziren "egin asmoz" [< egiteko asmoz] eta
>> gisakoen molde ustelekoa delako noski.
>> -Tradizio zaharrean halakoren bat erabili den heintxoan, beste esanahi
>> bat zuelako:
>>
>> b) "(V, arc.), en vez de..." A. En Harriet tbn. se encuentra bidean "au
>> lieu de, au lieu que", pero el ej. de Gç que aduce es de behar bidean: Nik
>> zu maithatu behar bidean, "au lieu qu'il fallait que je vous aime". v.
>> BEHAR BIDEAN. Idiak oñon bidean gurdiak. "En lugar de gruñir los bueyes,
>> el carro". RS 305. Baldin gure rekursa haren manamenduaren araura
>> Iainkoagana beragana ukhan bidean, Saindu hiletara edo Aingeruetara retira
>> bagaitez, edo zerbait konfidanza hetan ezar badezagu, idolatriatan erorten
>> gara. Lç Ins E 2r. Meza hola enzüten dütenek elizaren maniaren egiteko
>> bidian bekatü berri bat egiten düte, zeren mezako sakrifizio Seindiari zor
>> düten respektia falta beitüte. CatLan 101.
>>
>> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2017(e)ko martxoa 31 02:59):
>>
>>> Marratxo xume bat jarri/ez jarri al da, orduan, gure desadostasuna?
>>> Primeran, ba.
>>>
>>> Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>> (2017(e)ko martxoa 31 02:36):
>>>
>>>> Utziko ahal didazu, bada, niri iruditzen ez dela egokia esapide hori
>>>> horrela horretarako. Izatekotan, "egin(-)bidean diren/dauden" behar luke,
>>>> eta zertarako, gainera: "egiteko dauden"modu bihurriagoan esateko?
>>>>
>>>> Xabier<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
>>>> martxoa 30 17:56):
>>>>
>>>> Iruditzen zait esanahi hori ez dela nik eman nahi izandakoa, baizik eta
>>>>> aipatu ditudan hiztegiek, jasotako adieren argitan.
>>>>>
>>>>> Enviado desde mi iPad
>>>>>
>>>>> El 31 mar 2017, a las 1:37, Juan Garzia Garmendia <
>>>>> juangarzia a bildua gmail.com> escribió:
>>>>>
>>>>> Beraz, argitu duzu, Xabier, "egiteko bidean" interpretazioa eman nahi
>>>>> diozula, direnak direla kategoria gramatikalak, "eginbidean"horri.
>>>>>
>>>>> Bada, horixe da, eta ez besterik, nire desadostasuna.
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> Xabier<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
>>>>> martxoa 30 17:16):
>>>>>
>>>>>> "Eginbidean dauden efektuak" proposatu dut, eta ez dut uste horko
>>>>>> "eginbide" hori izen ez den beste ezertzat har daitekeenik (ez eta
>>>>>> Orotarikoan halaber jasotako "eginbidean jarri/ipini/sartu" sarreretako
>>>>>> "eginbide" hori ere, adibidez).
>>>>>>
>>>>>> Bestalde, "izen", "adjektibo", "adberbio" eta enparauak hitzen
>>>>>> formaren --eta ez esanahiaren-- esparruko sailkapenekoak izaki, ez dakit
>>>>>> oso ondo zer esan nahi duzun forma eta esanahia elkarkorapilatzen dituen
>>>>>> "izentzat ulertu" espresio horrekin. Nolanahi delarik ere,
>>>>>> "eginbide=egiteko bide"tzat interpretatzeak ez du "eginbide"ren izentasuna
>>>>>> neurri handiagoan higatzen "idazmahai=idazteko mahai" edo
>>>>>> "eserleku=esertzeko leku" ulerbideek kasuko izenaren izentasuna baino.
>>>>>>
>>>>>> Xabier Aristegieta
>>>>>>
>>>>>> Enviado desde mi iPad
>>>>>>
>>>>>> El 30 mar 2017, a las 19:56, Juan Garzia Garmendia <
>>>>>> juangarzia a bildua gmail.com> escribió:
>>>>>>
>>>>>> "'Gaur egungo euskaran" ere, "eginbide" izentzat ulertzen da (zeuk
>>>>>> eman duzu adibide gehiago, denak halakoak, ustez, adierak adiera), eta ez
>>>>>> bestelako joskera baten aldaeratzat ("egiteko bide(an)").
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>>>>> (2017(e)ko martxoa 30 10:03):
>>>>>>
>>>>>>> Juan, "eginbide" hitzak esanahi askoz gehiago dauzka zuk aipatu
>>>>>>> duzuna baino.
>>>>>>>
>>>>>>> Zuk Euskaltzaindiaren hiztegitik atera duzu pasarte hori. Horren
>>>>>>> aurrean, nik beste bi iturri hauek aipatuko ditut.
>>>>>>>
>>>>>>> 1.- Orotariko Euskal Hiztegia:
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>> eginbide (gral.; Volt 70, SP, Urt I 143, Ht VocGr 391, Lar, Aq 449,
>>>>>>> Añ, Lecl, Gèze, Hb y Foix ap. Lh, Dv, H), egipide (V; Lar Sup, Añ,
>>>>>>> Hb ap. Lh, H), einbide (H), inbide (BN; VocBN, H), eginpide. Ref.:
>>>>>>> A (eginbide, egipide, inbide); Lrq.
>>>>>>>
>>>>>>> Tr. Aunque es frecuente sobre todo en la primera acepción, los
>>>>>>> autores meridionales van dándole nuevos significados, especialmente desde
>>>>>>> finales del s. XIX. En cuanto a la distribución de variantes, la más usual
>>>>>>> es eginbide; egipide se encuentra en RS y en algunos autores
>>>>>>> vizcaínos del s. XX; eginpide en Iztueta, Legaz y C. Etxegarai. En
>>>>>>> DFrec hay 39 ejs. (12 septentrionales) de eginbide, 2 de egipide y
>>>>>>> 1 de eginpide.
>>>>>>>
>>>>>>> *1.* Obligación, deber; tarea, cometido. "Negocio en general",
>>>>>>> "obligación" Lar y Añ. AxN explica ahal (68) [naturalezak berak
>>>>>>> bere ahala egin arteiño] por egin-bide. v. eginbehar, egiteko,
>>>>>>> eginen, betebehar. Tr. Al Norte se emplea más y se documenta
>>>>>>> siempre con el significado de 'obligación, deber'. Zeren haren
>>>>>>> borondatea baita zuzen eta eginbide ororen regla subiranoa. Lç Ins
>>>>>>> G 2r. Badagik egipidea ona dokek eriotzea. "Lo que eres obligado".
>>>>>>> RS 215. Bortxa gaiten egitera geure eginbidea. EZ Man I 21. Bere
>>>>>>> ohorea eta eginbidea gibelat utzirik, emazte bati darraikala. Ax
>>>>>>> 514 (V 331). Bere lagunari ezkontzako eginbidea pagatzen dioena. SP
>>>>>>> Phil 166. Baldiñ ungi egiten badugu gure egiñbidea. Gç 31. Bere
>>>>>>> erretorietako eginbidek lekhü derieno. Bp I 23. Ni enaizela gai
>>>>>>> hain eginbide handieri ekhiteko. ES 123. Bere egiñ bidetarik batere
>>>>>>> konplitzen ez dutenak. Ch I 25, 5. Leialki eta süreki zure
>>>>>>> eginbidiak egiten badütüzü. Mst I 25, 1. Pilatus etzen eman
>>>>>>> eginbide hartan. Lg II 283 (cf. EGINBIDETAN EMAN). Neure
>>>>>>> einbidiaren arranguroski egiteko. AR 363. Egin bide hau betetzeko.
>>>>>>> Ub 185. Zein diran gure egin bideak irauteko artu degun bide onean.
>>>>>>> Mg CC 188s (v. tbn. CO 283). Bere estadu ta karguari dagozkan
>>>>>>> egin-bideak. AA III 404. Etxeko buruzagi bezala dituen eginbide
>>>>>>> guziak. Dh 196. Deboziño askotarako oraziño, eskaari eta egin-bideak.
>>>>>>> Añ EL2 6. Gure estatuko eginbideak leialki bethez. JesBih 433. Bere
>>>>>>> eginbide hertsier batere bidegabe egin gabe. Gy X. Eginbideei lothu
>>>>>>> gabe. Dv LEd 161. Juramentu egin zion eginbide onen gañean. Ur Gen
>>>>>>> 24, 9 (Urt gauza, Dv solas, Ol, Ker arazo). Ordenak jartzen ziozkan
>>>>>>> egin-bidiak. Bv AsL 197. Bere karguak ematen zion eginbide baten
>>>>>>> gatik. Jnn SBi 53. Atxikiko dute zuzenez eta eginbidez doakoten
>>>>>>> lerroa. HU Aurp 219. Zure egipidea izango da gauza guztien ardurea
>>>>>>> artutea. Echta Jos 307. Erlisioneko eginbideer ditu behar jarraiki
>>>>>>> bere urhatsak. JE Bur 55. Gero erriak beteko dituzten eginbidetan.
>>>>>>> ForuAG 285. Buru-yabetza apurrik gabe [...] zenbait eginbide utzi
>>>>>>> bear omen zaizka. Ldi IL 25. Egipide bearrezkoa etzala argi dago.
>>>>>>> Eguzk GizAuz 15. Aski zaiotek jakitea zer eginbide duten, hari
>>>>>>> berehala jartzeko. Lf Murtuts 4. Zer eginbide ta bizibide zenun?
>>>>>>> Zait Sof 89. Eginbide estutik ibiliko zen handik aurrera. Mde HaurB
>>>>>>> 12. Ez nendukala an egoteko eginbiderik. Or Aitork 123. Nun
>>>>>>> billatuko duzu eginbide orren oiñarria? Vill Jaink 165. Bere
>>>>>>> eginbide latzenaren egitetik gibelatu. Ardoy SFran 297. Ederki
>>>>>>> egiten du beti bere eginbidea argitaratzaileak. MEIG III 84.
>>>>>>>
>>>>>>> v. tbn. Mat 47. Harb 370s. O Po 50. Tt Arima 73. FPrS 2. CatLav 59
>>>>>>> (V 38). He Gudu 111. Mih 84. CatLan 4. Egiat 256. Brtc 193. CrIc
>>>>>>> 16. Xarlem 1235. AstLas 51. CatLuz 2. UskLiB 86. MarIl 30. Jaur
>>>>>>> 136. Lard 80. Hb Egia 87. Laph 49. CatS 58. Otag EE 1882c, 448. Lap
>>>>>>> 8 (V 6). Arb Igand 79. CatJauf 87. Barb Sup 166. Etxeg Itzald II
>>>>>>> 161. Inza Azalp 124. Const 25. Etcham 137. Ir YKBiz 208. Iratz 54.
>>>>>>> Zerb IxtS 98. Erkiag BatB 29. Larz Senper 22. Gazt MusIx 143. Xa
>>>>>>> Odol 271.
>>>>>>>
>>>>>>> Zeuk, eta zeu buru zarien Aiuntamentuak, jakin dagixuen, eta zeuen
>>>>>>> egin-biderako, emoten dautzut erabagi onen barri. "Para su
>>>>>>> conocimiento [...] y efectos consiguientes". (1917). ForuAB 77. Jakizu
>>>>>>> ba jauna, zeure eta Udal orren eginbiderako eta abar. Ib. 93.
>>>>>>>
>>>>>>> (Referido a cosas). Función. Zeren [gisua] mariatzen baita lurrari
>>>>>>> bere eginbidea egin gabe. Dv Lab 182. Baita margazki eta idurikizun
>>>>>>> beren eginbide doietik aratago eramanez. "His usum necessarium". Or
>>>>>>> Aitork 287.
>>>>>>>
>>>>>>> *2.* (Lar, Añ). "Acción, aquel modo de ejecutar, hacer o hacerse
>>>>>>> algo" Lar. "Acción, modo de hacer algo" Añ. Egin behar diran bidez
>>>>>>> ta denboran gauzak ez egitea da gauz anima nagien agitz galgarria. Gure
>>>>>>> gauzen egin-bidea da Jangoikoak bere Lege zuzenez egin diguna. Mb
>>>>>>> IArg I 217.
>>>>>>>
>>>>>>> *3.* (Lar), eginpide. Acto, acción; hecho. "Acción, algún hecho,
>>>>>>> hazaña" Lar. Tr. Documentado exclusivamente en autores meridionales
>>>>>>> no vizcaínos. Esaitzu miserikordiazko eginbideak. CatBurg 31. Buruzari-nagusi
>>>>>>> onen eginpide ondraduak. Izt C 500. Eginbide onetatik ezagun da
>>>>>>> argiroki. Ib. 177. Eginbide onegatik merezi zuen kastigua. Lard 40. Egin-bide
>>>>>>> edo azaña guzizkoak. Arr GB 5. Eleizan egitten diran eginbide on
>>>>>>> guzien zittu edo frutua. Inza Azalp 103. Gaitzetsi ere egiten det
>>>>>>> Lizardiren eginbidea. Ldi IL 92. v. tbn. Or Eus 117. Alere gutxiago
>>>>>>> zan / zure eginpidia (errua, kulpa; lit. acción). Etxde AlosT 98s. Ez
>>>>>>> niken nai Goikoak esestea olako eginbide makur bat dala-ta. Etxde JJ
>>>>>>> 83.
>>>>>>>
>>>>>>> *4.* + eginpide. Ejemplo. v. jarraibide. Yatera ematea, azitzea,
>>>>>>> zentzatzea, eginpide ona ematea. Legaz 28. Oraiuntako oarmen ta
>>>>>>> eginbide. "Ejemplo y aviso de lo presente" (Quijote IX). AIr RIEV
>>>>>>> 1928, 605.
>>>>>>>
>>>>>>> *5.* (R ap. A Apend; Bera), egipide. Medio. "Diligencia, trabajo,
>>>>>>> medida (R)" A Apend. v. bide (2). Auziepalleak daukan eginbide
>>>>>>> bakarra, ondo jakiteko zer egin bear daben. Itz Azald 134 (v. tbn.
>>>>>>> 202, 145, 153). Egipidiaz baiño naikunde obiaz gura dogu. Eusk
>>>>>>> 1919-1920 (I), 40. Ikustazue ortatik, erri aundiak zein eginbide
>>>>>>> arrigarri sumatu ta artzen dituzten aberri txikiak menderatzeko.
>>>>>>> Ldi IL 167. Bibliarekiko jakite guzia [...], ezta ainbateko aren
>>>>>>> egintzan, lanerako gai ta eginbide baizik. Gazt MusIx 61. Nungo
>>>>>>> iainkoak [...] sortu zigun eginbide au? Ibiñ Virgil 113.
>>>>>>>
>>>>>>> *6.* Práctica, uso. Eginbidea erakusteko erarik onena zelakua dan.
>>>>>>> "Enseñar a practicarlas". Zink Crit 5n. Oietako batzuek zerbaiten
>>>>>>> eginbidea izan dutena ezagun dute: erabilliaz meaturik daude-ta.
>>>>>>> JMB ELG 35.
>>>>>>>
>>>>>>> *7.* Plan; programa. v. egitasmo, egitarau. Nere eginbidia bete
>>>>>>> artean. Etxde JJ 117. Lengo ariketa berberak ez egitearren, aldatu
>>>>>>> zuten eginbidea. Anab Poli 112.
>>>>>>>
>>>>>>> 2.- Horren erakusgarri, hain zuzen ere egunotan jendaurrean
>>>>>>> aurkeztua izaten ari den "Oinarrizko Hiztegi Juridiko-parlamentarioa"n
>>>>>>> (Euskaltzaindiak, Eusko Legebiltzarrak, Nafarroako Parlamentuak eta Araba,
>>>>>>> Bizkai eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek elkarlanean egina, eta Nafarroako
>>>>>>> Parlamentuan atzo bertan aurkeztua) "eginbide"ri ez zaio "deber,
>>>>>>> obligación" edo antzeko itzulpenik eman, baizik eta "diligencia".
>>>>>>>
>>>>>>> 3.- Eta zer esan nahi du "diligencia" horrek?
>>>>>>>
>>>>>>>    - DRAE: hirugarren adiera da administrazio-kontuekin lotuena.
>>>>>>>    Honela dio: 3. f. Trámite de un asunto administrativo, y
>>>>>>>    constancia escrita de haberlo efectuado.
>>>>>>>    - Diccionario Espasa Jurídico ("diligencias de ordenación"
>>>>>>>    sarrerapean): "Son resoluciones de TRAMITACIÓN,...)(letra larriak, nireak).
>>>>>>>
>>>>>>> Alegia: "pendiente"rekin batera doan infinitiboa zein den ez dakigun
>>>>>>> bitartean, errealitatetik hurbileneko esanahia "pendiente de tramitación/en
>>>>>>> proceso..." iruditzen zait, eta hortik nire proposamena.
>>>>>>>
>>>>>>> Azkenik, eta  hiztegiek ematen diguten informazio oparoa lehenik eta
>>>>>>> behin jasota, nire inpresio guztiz pertsonal bat gehituko dut: ikusitakoak
>>>>>>> ikusirik, esango nuke gaur egungo euskaran gehiagotan ulertzen dela
>>>>>>> "eginbide" bere elementuen batura gisa (egin+bide), "eginbehar" gisa baino.
>>>>>>>
>>>>>>> Xabier Aristegieta
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>> Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi
>>>>>>> zuen (2017(e)ko martxoa 30 17:24):
>>>>>>>
>>>>>>>> *eginbide* iz. Lege, kargu edo hitzarmen batek hertsaturik egin
>>>>>>>> behar den gauza. Ik. *eginbehar**;* *betebehar*. *Kristauek
>>>>>>>> igandero meza entzuteko duten eginbidea. Gurasoek beren umeak hazteko duten
>>>>>>>> eginbidea. Emaztearen eginbideak senarrarekiko. Alkatetzaren eginbideak
>>>>>>>> bete ez dituenez gero. Baina aginte horri obeditzeko eginbideak non du bere
>>>>>>>> iturria? Eginbidea egin: eginbidea bete. Ederki egiten du beti bere
>>>>>>>> eginbidea argitaratzaileak*.
>>>>>>>>
>>>>>>>> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>>>>>>> (2017(e)ko martxoa 30 06:15):
>>>>>>>>
>>>>>>>> "Eginbidean dauden efektuak" bururatu berri zait.
>>>>>>>>>
>>>>>>>>> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>>>>>>>> (2017(e)ko martxoa 30 13:57):
>>>>>>>>>
>>>>>>>>>> Pendientes+(testuingurua) = Pendientes+(kasuko infinitiboa).
>>>>>>>>>> Testuinguruak infinitibo hori zein den asmatzen uzten badizu,
>>>>>>>>>> ederki. Esan nahi nuena da "pendientes" hori ez dela esanahi aldetik
>>>>>>>>>> beregaina, infinitiborik ez badu.
>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>> "Prozesuan/bidean/lanketan dauden efektuak" ere, agian,
>>>>>>>>>> baliagarria izan liteke.
>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>> Nuria Fdz. de Arroiabe Aranburuzabala<nuriarroiabe a bildua euskalnet.net>
>>>>>>>>>> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko martxoa 30 12:07):
>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>> Demagun inprimaki bat, bazkideei alta ematekoa adibidez. Eman
>>>>>>>>>>> diegu alta bazkide batzuei eta eman gabe ditugun bazkideen zerrendaren
>>>>>>>>>>> goiburuan SOCIOS PENDIENTES agertzen zaigula. Testuingurua inprimakiak
>>>>>>>>>>> ematen duenez, uste dut berba multzoa zuzena izan badela. Baina kontua da,
>>>>>>>>>>> niri, itzultzaile naizen aldetik, ez didatela inprimakia bidali itzultzeko,
>>>>>>>>>>> termino mordoa bidali dizkidatela (hainbat inprimaki edo aplikazio edo dena
>>>>>>>>>>> delakotatik), alfabetikoki ordenatuta. Ez daukat jakiterik zer esan gura
>>>>>>>>>>> duen.
>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>> Bezeroari galdetu eta kito?  Astakeria handia iruditzen zaizue,
>>>>>>>>>>> adibidez, ZAIN DAUDEN BEZEROAK, nire kasuan ZAIN DAUDEN EFEKTUAK?
>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi
>>>>>>>>>>> zuen (2017(e)ko martxoa 30 11:38):
>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>> "Pendiente" adierazteko, garbiagoa eta gardenagoa iruditzen zait
>>>>>>>>>>>> -KIZUN atzizkia erabiltzea, aditz-izena+KO baino: eginkizun dago,
>>>>>>>>>>>> kobrakizun dago, sinakizun dago (bai, "sinakizun": aditz-oina gehi
>>>>>>>>>>>> -KIZUN. Izan ere, -KIZUN atzizkiak berarekin konbina daitezkeen aditzen
>>>>>>>>>>>> zerrenda mugaturik ez dakar "fabrikatik").
>>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>> Jakina, horrek ez du konpontzen zuk planteatutako arazoa:
>>>>>>>>>>>> argitzea "pendientes de qué".
>>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>> Nik esango nuke ez dela zuzena besterik gabeko "efectos
>>>>>>>>>>>> pendientes" hori, espresioa "pendientes de"+infinitiboa delako gaztelaniaz.
>>>>>>>>>>>> Beti baita "pendientes de ALGO". Hor aditz bat dago sakonean, eta aditzik
>>>>>>>>>>>> Gabe, gaztelaniaz ezin da, esango nuke, "efectos pendientes" zer den
>>>>>>>>>>>> ulertu. Aditz hori zein den ikertu beharra dago.
>>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>> Xabier
>>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>> Nuria Fdz. de Arroiabe<nuria a bildua belaxe.com> igorleak hau idatzi
>>>>>>>>>>>> zuen (2017(e)ko martxoa 30 11:21):
>>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>> Ez, ez dauka testuingururik. Laboral Kutxako literal bat da,
>>>>>>>>>>>>> hau da: ordenagailuak edo dena delakoak kasu jakin batean emango duen mezua
>>>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>>> Garikoitz Etxebarria<garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org>
>>>>>>>>>>>>> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko martxoa 30 11:15):
>>>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>>> Egun on:
>>>>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>>>> Non agertzen da? Ezinbestean, testuinguru bat izan behar dau.
>>>>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>>>> Garikoitz
>>>>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>>>> El 2017/03/30 a las 11:08, Nuria Fdz. de Arroiabe escribió:
>>>>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>>>> Berba honek makinatxo bat buruhauste ematen ditu, batez ere
>>>>>>>>>>>>>> bakar antzean datorrenean.
>>>>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>>>> Adibidez, nola itzuliko zenukete EFECTOS PENDIENTES besterik
>>>>>>>>>>>>>> barik? Ez dakigu kobratzeko, abonatzeko, saltzeko, erosteko... dauden.
>>>>>>>>>>>>>> Formula magikorik bai?
>>>>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>>>> Eskerrik asko beti hortxe egoteagatik!!!
>>>>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>>>> Nuria
>>>>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>
>>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>
>>>>>
>>>>
>>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170401/8359f712/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago