[itzul] PENDIENTE dontsua

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Lar, Api 1, 18:59:28, CEST 2017


Jakina ez dela "nire"/"zure" joko bat: hiztegiek diotenaz ari gara.

Horrexegatik, adierei buruz egin dizudan galdera horri ez erantzuteak ez du
funtsezkoa lausotzen. Aitzitik: argitu egiten du.

Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com> erabiltzaileak hau idatzi du
(2017 api. 1, lr. (18:36)):

> Berriz (azkenez) diot: ez ziren nire hitzak.
>
> Hiztegiko erreferentzia jaso besterik ez nuen egin, itzulpena erabaki
> behar zuenak kontuan hartu nahi bazuen ere.
>
> Ez zen, beraz, "nire"/"zure" joko bat. Eta ez bedi izan.
>
> Xabier<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko apirila
> 1 10:08):
>
> Hara! Eta Orotariko Euskal Hiztegiak dioena neure hitzak al dira, ba?
>
>
> Enviado desde mi iPad
>
> El 1 abr 2017, a las 17:11, Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com>
> escribió:
>
> Nik ez nuen neure hitzik aipatu lehen mezuan.
>
> Xabier<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko martxoa
> 31 19:04):
>
> Galdera bat: esaten duzunean "eginbide" izen gisa lexikalizatua dagoela
> "adiera jakine(ta)n", zein adieraz ari zara? Zure lehenbiziko mezuan
> aipatzen zenuen adiera bakar horretaz ("Lege, kargu edo hitzarmen batek
> hertsaturik egin behar den gauza"), ala halaber Euskaltzaindiarenak diren
> nik aipaturiko beste hiztegietan jasotakoez ere ari al zara?
> Eta aurreko galdera osatuz: lexikalizazioa gorabehera, zuk onartzen al
> duzu hitz bakarrean idatzitako "eginbide"k esanahi ugari dituela, aipatu
> ditudan hiztegietan jasotakoak? Onartuz gero, onartze horretatik nire ustez
> zuzen-zuzenean eratortzen baita "prestaketan/abian/lanketan... dauden
> efektuak" bezalaxe "eginbidean dauden efektuak" erabili ahal izatea.
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
> Enviado desde mi iPad
> El 31 mar 2017, a las 22:15, Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com>
> escribió:
>
> Sentitzen dut, baina ez da hori desadostasuna. Hara: "eginbide"
> lexikalizatua dago izen gisa, eta adiera jakine(ta)n. Horrek esan nahi du
> "egin" aditza ez dagoela hor "bizirik", "egiteko"n ez bezala.
>
> Beste aukera horretaz (hots, "egin" aditza nola edo hala atzera
> biziaraztea kontua), irakurri ondo, "izatekotan" nioen, eta ia bidali
> orduko damutu zitzaidan aipatu izana, bi arrazoirengatik:
>
> -Garai batean modan jarri ziren "egin asmoz" [< egiteko asmoz] eta
> gisakoen molde ustelekoa delako noski.
> -Tradizio zaharrean halakoren bat erabili den heintxoan, beste esanahi bat
> zuelako:
>
> b) "(V, arc.), en vez de..." A. En Harriet tbn. se encuentra bidean "au
> lieu de, au lieu que", pero el ej. de Gç que aduce es de behar bidean: Nik
> zu maithatu behar bidean, "au lieu qu'il fallait que je vous aime". v.
> BEHAR BIDEAN. Idiak oñon bidean gurdiak. "En lugar de gruñir los bueyes,
> el carro". RS 305. Baldin gure rekursa haren manamenduaren araura
> Iainkoagana beragana ukhan bidean, Saindu hiletara edo Aingeruetara retira
> bagaitez, edo zerbait konfidanza hetan ezar badezagu, idolatriatan erorten
> gara. Lç Ins E 2r. Meza hola enzüten dütenek elizaren maniaren egiteko
> bidian bekatü berri bat egiten düte, zeren mezako sakrifizio Seindiari zor
> düten respektia falta beitüte. CatLan 101.
>
> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2017(e)ko martxoa 31 02:59):
>
> Marratxo xume bat jarri/ez jarri al da, orduan, gure desadostasuna?
> Primeran, ba.
>
> Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2017(e)ko martxoa 31 02:36):
>
> Utziko ahal didazu, bada, niri iruditzen ez dela egokia esapide hori
> horrela horretarako. Izatekotan, "egin(-)bidean diren/dauden" behar luke,
> eta zertarako, gainera: "egiteko dauden"modu bihurriagoan esateko?
>
> Xabier<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko martxoa
> 30 17:56):
>
> Iruditzen zait esanahi hori ez dela nik eman nahi izandakoa, baizik eta
> aipatu ditudan hiztegiek, jasotako adieren argitan.
>
> Enviado desde mi iPad
>
> El 31 mar 2017, a las 1:37, Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com>
> escribió:
>
> Beraz, argitu duzu, Xabier, "egiteko bidean" interpretazioa eman nahi
> diozula, direnak direla kategoria gramatikalak, "eginbidean"horri.
>
> Bada, horixe da, eta ez besterik, nire desadostasuna.
>
>
>
> Xabier<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko martxoa
> 30 17:16):
>
> "Eginbidean dauden efektuak" proposatu dut, eta ez dut uste horko
> "eginbide" hori izen ez den beste ezertzat har daitekeenik (ez eta
> Orotarikoan halaber jasotako "eginbidean jarri/ipini/sartu" sarreretako
> "eginbide" hori ere, adibidez).
>
> Bestalde, "izen", "adjektibo", "adberbio" eta enparauak hitzen formaren
> --eta ez esanahiaren-- esparruko sailkapenekoak izaki, ez dakit oso ondo
> zer esan nahi duzun forma eta esanahia elkarkorapilatzen dituen "izentzat
> ulertu" espresio horrekin. Nolanahi delarik ere, "eginbide=egiteko
> bide"tzat interpretatzeak ez du "eginbide"ren izentasuna neurri handiagoan
> higatzen "idazmahai=idazteko mahai" edo "eserleku=esertzeko leku"
> ulerbideek kasuko izenaren izentasuna baino.
>
> Xabier Aristegieta
>
> Enviado desde mi iPad
>
> El 30 mar 2017, a las 19:56, Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com>
> escribió:
>
> "'Gaur egungo euskaran" ere, "eginbide" izentzat ulertzen da (zeuk eman
> duzu adibide gehiago, denak halakoak, ustez, adierak adiera), eta ez
> bestelako joskera baten aldaeratzat ("egiteko bide(an)").
>
>
> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2017(e)ko martxoa 30 10:03):
>
> Juan, "eginbide" hitzak esanahi askoz gehiago dauzka zuk aipatu duzuna
> baino.
>
> Zuk Euskaltzaindiaren hiztegitik atera duzu pasarte hori. Horren aurrean,
> nik beste bi iturri hauek aipatuko ditut.
>
> 1.- Orotariko Euskal Hiztegia:
>
>
>
> eginbide (gral.; Volt 70, SP, Urt I 143, Ht VocGr 391, Lar, Aq 449, Añ,
> Lecl, Gèze, Hb y Foix ap. Lh, Dv, H), egipide (V; Lar Sup, Añ, Hb ap. Lh,
> H), einbide (H), inbide (BN; VocBN, H), eginpide. Ref.: A (eginbide,
> egipide, inbide); Lrq.
>
> Tr. Aunque es frecuente sobre todo en la primera acepción, los autores
> meridionales van dándole nuevos significados, especialmente desde finales
> del s. XIX. En cuanto a la distribución de variantes, la más usual es
> eginbide; egipide se encuentra en RS y en algunos autores vizcaínos del
> s. XX; eginpide en Iztueta, Legaz y C. Etxegarai. En DFrec hay 39 ejs.
> (12 septentrionales) de eginbide, 2 de egipide y 1 de eginpide.
>
> *1.* Obligación, deber; tarea, cometido. "Negocio en general",
> "obligación" Lar y Añ. AxN explica ahal (68) [naturalezak berak bere
> ahala egin arteiño] por egin-bide. v. eginbehar, egiteko, eginen,
> betebehar. Tr. Al Norte se emplea más y se documenta siempre con el
> significado de 'obligación, deber'. Zeren haren borondatea baita zuzen
> eta eginbide ororen regla subiranoa. Lç Ins G 2r. Badagik egipidea ona
> dokek eriotzea. "Lo que eres obligado". RS 215. Bortxa gaiten egitera
> geure eginbidea. EZ Man I 21. Bere ohorea eta eginbidea gibelat utzirik,
> emazte bati darraikala. Ax 514 (V 331). Bere lagunari ezkontzako
> eginbidea pagatzen dioena. SP Phil 166. Baldiñ ungi egiten badugu gure
> egiñbidea. Gç 31. Bere erretorietako eginbidek lekhü derieno. Bp I 23. Ni
> enaizela gai hain eginbide handieri ekhiteko. ES 123. Bere egiñ bidetarik
> batere konplitzen ez dutenak. Ch I 25, 5. Leialki eta süreki zure
> eginbidiak egiten badütüzü. Mst I 25, 1. Pilatus etzen eman eginbide
> hartan. Lg II 283 (cf. EGINBIDETAN EMAN). Neure einbidiaren arranguroski
> egiteko. AR 363. Egin bide hau betetzeko. Ub 185. Zein diran gure egin
> bideak irauteko artu degun bide onean. Mg CC 188s (v. tbn. CO 283). Bere
> estadu ta karguari dagozkan egin-bideak. AA III 404. Etxeko buruzagi
> bezala dituen eginbide guziak. Dh 196. Deboziño askotarako oraziño,
> eskaari eta egin-bideak. Añ EL2 6. Gure estatuko eginbideak leialki bethez.
> JesBih 433. Bere eginbide hertsier batere bidegabe egin gabe. Gy X. Eginbideei
> lothu gabe. Dv LEd 161. Juramentu egin zion eginbide onen gañean. Ur Gen
> 24, 9 (Urt gauza, Dv solas, Ol, Ker arazo). Ordenak jartzen ziozkan
> egin-bidiak. Bv AsL 197. Bere karguak ematen zion eginbide baten gatik.
> Jnn SBi 53. Atxikiko dute zuzenez eta eginbidez doakoten lerroa. HU Aurp
> 219. Zure egipidea izango da gauza guztien ardurea artutea. Echta Jos
> 307. Erlisioneko eginbideer ditu behar jarraiki bere urhatsak. JE Bur 55. Gero
> erriak beteko dituzten eginbidetan. ForuAG 285. Buru-yabetza apurrik gabe
> [...] zenbait eginbide utzi bear omen zaizka. Ldi IL 25. Egipide
> bearrezkoa etzala argi dago. Eguzk GizAuz 15. Aski zaiotek jakitea zer
> eginbide duten, hari berehala jartzeko. Lf Murtuts 4. Zer eginbide ta
> bizibide zenun? Zait Sof 89. Eginbide estutik ibiliko zen handik aurrera.
> Mde HaurB 12. Ez nendukala an egoteko eginbiderik. Or Aitork 123. Nun
> billatuko duzu eginbide orren oiñarria? Vill Jaink 165. Bere eginbide
> latzenaren egitetik gibelatu. Ardoy SFran 297. Ederki egiten du beti bere
> eginbidea argitaratzaileak. MEIG III 84.
>
> v. tbn. Mat 47. Harb 370s. O Po 50. Tt Arima 73. FPrS 2. CatLav 59 (V
> 38). He Gudu 111. Mih 84. CatLan 4. Egiat 256. Brtc 193. CrIc 16. Xarlem
> 1235. AstLas 51. CatLuz 2. UskLiB 86. MarIl 30. Jaur 136. Lard 80. Hb Egia
> 87. Laph 49. CatS 58. Otag EE 1882c, 448. Lap 8 (V 6). Arb Igand 79.
> CatJauf 87. Barb Sup 166. Etxeg Itzald II 161. Inza Azalp 124. Const 25.
> Etcham 137. Ir YKBiz 208. Iratz 54. Zerb IxtS 98. Erkiag BatB 29. Larz
> Senper 22. Gazt MusIx 143. Xa Odol 271.
>
> Zeuk, eta zeu buru zarien Aiuntamentuak, jakin dagixuen, eta zeuen
> egin-biderako, emoten dautzut erabagi onen barri. "Para su conocimiento
> [...] y efectos consiguientes". (1917). ForuAB 77. Jakizu ba jauna, zeure
> eta Udal orren eginbiderako eta abar. Ib. 93.
>
> (Referido a cosas). Función. Zeren [gisua] mariatzen baita lurrari bere
> eginbidea egin gabe. Dv Lab 182. Baita margazki eta idurikizun beren
> eginbide doietik aratago eramanez. "His usum necessarium". Or Aitork 287.
>
> *2.* (Lar, Añ). "Acción, aquel modo de ejecutar, hacer o hacerse algo"
> Lar. "Acción, modo de hacer algo" Añ. Egin behar diran bidez ta denboran
> gauzak ez egitea da gauz anima nagien agitz galgarria. Gure gauzen
> egin-bidea da Jangoikoak bere Lege zuzenez egin diguna. Mb IArg I 217.
>
> *3.* (Lar), eginpide. Acto, acción; hecho. "Acción, algún hecho, hazaña"
> Lar. Tr. Documentado exclusivamente en autores meridionales no vizcaínos. Esaitzu
> miserikordiazko eginbideak. CatBurg 31. Buruzari-nagusi onen eginpide
> ondraduak. Izt C 500. Eginbide onetatik ezagun da argiroki. Ib. 177. Eginbide
> onegatik merezi zuen kastigua. Lard 40. Egin-bide edo azaña guzizkoak.
> Arr GB 5. Eleizan egitten diran eginbide on guzien zittu edo frutua. Inza
> Azalp 103. Gaitzetsi ere egiten det Lizardiren eginbidea. Ldi IL 92. v.
> tbn. Or Eus 117. Alere gutxiago zan / zure eginpidia (errua, kulpa; lit.
> acción). Etxde AlosT 98s. Ez niken nai Goikoak esestea olako eginbide
> makur bat dala-ta. Etxde JJ 83.
>
> *4.* + eginpide. Ejemplo. v. jarraibide. Yatera ematea, azitzea,
> zentzatzea, eginpide ona ematea. Legaz 28. Oraiuntako oarmen ta eginbide.
> "Ejemplo y aviso de lo presente" (Quijote IX). AIr RIEV 1928, 605.
>
> *5.* (R ap. A Apend; Bera), egipide. Medio. "Diligencia, trabajo, medida
> (R)" A Apend. v. bide (2). Auziepalleak daukan eginbide bakarra, ondo
> jakiteko zer egin bear daben. Itz Azald 134 (v. tbn. 202, 145, 153). Egipidiaz
> baiño naikunde obiaz gura dogu. Eusk 1919-1920 (I), 40. Ikustazue
> ortatik, erri aundiak zein eginbide arrigarri sumatu ta artzen dituzten
> aberri txikiak menderatzeko. Ldi IL 167. Bibliarekiko jakite guzia [...],
> ezta ainbateko aren egintzan, lanerako gai ta eginbide baizik. Gazt MusIx
> 61. Nungo iainkoak [...] sortu zigun eginbide au? Ibiñ Virgil 113.
>
> *6.* Práctica, uso. Eginbidea erakusteko erarik onena zelakua dan.
> "Enseñar a practicarlas". Zink Crit 5n. Oietako batzuek zerbaiten
> eginbidea izan dutena ezagun dute: erabilliaz meaturik daude-ta. JMB ELG
> 35.
>
> *7.* Plan; programa. v. egitasmo, egitarau. Nere eginbidia bete artean.
> Etxde JJ 117. Lengo ariketa berberak ez egitearren, aldatu zuten eginbidea.
> Anab Poli 112.
>
> 2.- Horren erakusgarri, hain zuzen ere egunotan jendaurrean aurkeztua
> izaten ari den "Oinarrizko Hiztegi Juridiko-parlamentarioa"n
> (Euskaltzaindiak, Eusko Legebiltzarrak, Nafarroako Parlamentuak eta Araba,
> Bizkai eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek elkarlanean egina, eta Nafarroako
> Parlamentuan atzo bertan aurkeztua) "eginbide"ri ez zaio "deber,
> obligación" edo antzeko itzulpenik eman, baizik eta "diligencia".
>
> 3.- Eta zer esan nahi du "diligencia" horrek?
>
>    - DRAE: hirugarren adiera da administrazio-kontuekin lotuena. Honela
>    dio: 3. f. Trámite de un asunto administrativo, y constancia escrita de
>    haberlo efectuado.
>    - Diccionario Espasa Jurídico ("diligencias de ordenación"
>    sarrerapean): "Son resoluciones de TRAMITACIÓN,...)(letra larriak, nireak).
>
> Alegia: "pendiente"rekin batera doan infinitiboa zein den ez dakigun
> bitartean, errealitatetik hurbileneko esanahia "pendiente de tramitación/en
> proceso..." iruditzen zait, eta hortik nire proposamena.
>
> Azkenik, eta  hiztegiek ematen diguten informazio oparoa lehenik eta behin
> jasota, nire inpresio guztiz pertsonal bat gehituko dut: ikusitakoak
> ikusirik, esango nuke gaur egungo euskaran gehiagotan ulertzen dela
> "eginbide" bere elementuen batura gisa (egin+bide), "eginbehar" gisa baino.
>
> Xabier Aristegieta
>
>
>
>
> Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2017(e)ko martxoa 30 17:24):
>
> *eginbide* iz. Lege, kargu edo hitzarmen batek hertsaturik egin behar den
> gauza. Ik. *eginbehar**;* *betebehar*. *Kristauek igandero meza entzuteko
> duten eginbidea. Gurasoek beren umeak hazteko duten eginbidea. Emaztearen
> eginbideak senarrarekiko. Alkatetzaren eginbideak bete ez dituenez gero.
> Baina aginte horri obeditzeko eginbideak non du bere iturria? Eginbidea
> egin: eginbidea bete. Ederki egiten du beti bere eginbidea argitaratzaileak*
> .
>
> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2017(e)ko martxoa 30 06:15):
>
> "Eginbidean dauden efektuak" bururatu berri zait.
>
> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2017(e)ko martxoa 30 13:57):
>
> Pendientes+(testuingurua) = Pendientes+(kasuko infinitiboa).
> Testuinguruak infinitibo hori zein den asmatzen uzten badizu, ederki. Esan
> nahi nuena da "pendientes" hori ez dela esanahi aldetik beregaina,
> infinitiborik ez badu.
>
> "Prozesuan/bidean/lanketan dauden efektuak" ere, agian, baliagarria izan
> liteke.
>
> Nuria Fdz. de Arroiabe Aranburuzabala<nuriarroiabe a bildua euskalnet.net>
> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko martxoa 30 12:07):
>
> Demagun inprimaki bat, bazkideei alta ematekoa adibidez. Eman diegu alta
> bazkide batzuei eta eman gabe ditugun bazkideen zerrendaren goiburuan
> SOCIOS PENDIENTES agertzen zaigula. Testuingurua inprimakiak ematen duenez,
> uste dut berba multzoa zuzena izan badela. Baina kontua da, niri,
> itzultzaile naizen aldetik, ez didatela inprimakia bidali itzultzeko,
> termino mordoa bidali dizkidatela (hainbat inprimaki edo aplikazio edo dena
> delakotatik), alfabetikoki ordenatuta. Ez daukat jakiterik zer esan gura
> duen.
>
> Bezeroari galdetu eta kito?  Astakeria handia iruditzen zaizue, adibidez,
> ZAIN DAUDEN BEZEROAK, nire kasuan ZAIN DAUDEN EFEKTUAK?
>
> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2017(e)ko martxoa 30 11:38):
>
> "Pendiente" adierazteko, garbiagoa eta gardenagoa iruditzen zait -KIZUN
> atzizkia erabiltzea, aditz-izena+KO baino: eginkizun dago, kobrakizun dago,
> sinakizun dago (bai, "sinakizun": aditz-oina gehi -KIZUN. Izan ere, -KIZUN
> atzizkiak berarekin konbina daitezkeen aditzen zerrenda mugaturik ez dakar
> "fabrikatik").
>
> Jakina, horrek ez du konpontzen zuk planteatutako arazoa: argitzea
> "pendientes de qué".
>
> Nik esango nuke ez dela zuzena besterik gabeko "efectos pendientes" hori,
> espresioa "pendientes de"+infinitiboa delako gaztelaniaz. Beti baita
> "pendientes de ALGO". Hor aditz bat dago sakonean, eta aditzik Gabe,
> gaztelaniaz ezin da, esango nuke, "efectos pendientes" zer den ulertu.
> Aditz hori zein den ikertu beharra dago.
>
> Xabier
>
> Nuria Fdz. de Arroiabe<nuria a bildua belaxe.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2017(e)ko martxoa 30 11:21):
>
> Ez, ez dauka testuingururik. Laboral Kutxako literal bat da, hau da:
> ordenagailuak edo dena delakoak kasu jakin batean emango duen mezua
>
> Garikoitz Etxebarria<garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org> igorleak hau
> idatzi zuen (2017(e)ko martxoa 30 11:15):
>
> Egun on:
>
> Non agertzen da? Ezinbestean, testuinguru bat izan behar dau.
>
> Garikoitz
>
>
>
> El 2017/03/30 a las 11:08, Nuria Fdz. de Arroiabe escribió:
>
> Berba honek makinatxo bat buruhauste ematen ditu, batez ere bakar antzean
> datorrenean.
>
> Adibidez, nola itzuliko zenukete EFECTOS PENDIENTES besterik barik? Ez
> dakigu kobratzeko, abonatzeko, saltzeko, erosteko... dauden. Formula
> magikorik bai?
>
> Eskerrik asko beti hortxe egoteagatik!!!
>
> Nuria
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170401/6abcf434/attachment-0001.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago