[itzul] Laguntza itzulpen automatikoari buruzko ikerketan

Lierni Garmendia liernigarmendia a bildua gmail.com
Ost, Api 5, 16:55:04, CEST 2017


Arratsalde on:

Lierni Garmendia, Maialen Pinar eta Naroa Lasarte gara, Bartzelonako
Unibertsitate Autonomoko “Tradumàtica: Tecnologies de la Traducció”
masterreko ikasleak, eta zuekin harremanetan jartzen gara zuen laguntza
behar dugulako.

Ikasturte-amaiera kale-kantoian dago, eta gu Master Amaierako Lanarekin
gabiltza buru-belarri. Gure asmoa itzulpenaren mundu profesionalarekin eta
itzulpen automatikoaren (IA) ustiapenarekin zerikusia daukan lan bat egitea
da: euskararako IAren egoera aztertu, baliagarritasuna neurtu eta
hobekuntza posibleak proposatu.

Lehen fase honetan, euskararako IAren egoera aztertu nahi dugu, eta,
horretarako, inkesta bat prestatu dugu, talde ezberdinei zuzendutakoa
(IAren garatzaileei, itzulpen-enpresei, itzultzaile autonomoei eta
erabiltzaile arruntei, hain zuzen ere).

Inkesta honen emaitzak baliozkoak izateko, hau da, euskal erabiltzaileen
joerak ikusteko eta ondorioak ateratzeko, ordea, lagin zabal bat behar
dugu, eta, dudarik gabe, itzultzaile autonomoen iritzia oso garrantzitsua
da guretzat, zuek baitzarete, itzulpen-enpresekin batera, IAren
erabiltzaile edo erabiltzaile potentzial nagusiak. Hori dela eta, inkesta
hau betetzeko tartetxo bat hartzea eskatu nahi genizueke. Motz-motza da eta
ez dizue denbora askorik kenduko.

Hona hemen esteka: https://goo.gl/forms/YK0zIXcdLwfXwyET2

Zure datuak eta erantzunak helburu akademikoetarako erabiliko dira soilik
eta inondik ere ez dira argitaratuko ez inorekin partekatuko.

Mila esker zuen laguntzagatik!

Lierni, Maialen eta Naroa
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170405/7c18866c/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago