[itzul] Okzitaniera - Euskara konbinazioa Euskalbarren bai?

Unamuno Plazaola Mario m.unamuno a bildua pamplona.es
Al, Api 10, 11:04:58, CEST 2017


   Kaixo Txopi, egunon...

    
   Eskerrik asko zure laguntzagatik. Begiratuko ditut lasaiago erantsi dituzun estekak, baina berehala konturatu naiz "Elhuyarren hiztegi automatikoa" dela nire errezeloan nuen tresna. Horixe da, baina ez nuen gogoratzen.

     Beraz, eskerrik asko, Txopi.....


-----Mensaje original-----
De: Txopi [mailto:txopi a bildua ikusimakusi.eus] 
Enviado el: sábado, 08 de abril de 2017 20:32
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] Okzitaniera - Euskara konbinazioa Euskalbarren bai?

az., 2017.eko apiren 05a 14:01(e)an, Unamuno Plazaola Mario igorleak idatzi zuen:
> 
> 
>       Kaixo, egunon...
> 
>       Errezeloa dut inoiz erabili izan dudala konbinazio hori.... Euskalbarren?????   baiezkoan nago, baina errezelo hutsa dut, besterik ez.
> 
>       Berez, Euskalbarrek eskaintzen du konbizanio hori ezkerreko zutabean. Baina gero, bilaketa-kutxatilan hitzen bat idatziz gero ("agur", esaterako)  zer gehiago egin behar da, zein tekla-konbinazio, zein komando sakatu behar da?
> 
>         Edo, agian, ez zen Euskalbarren izango??   Non orduan?? Bururatzen al duzue, ba al dakizue horren berri?
> 
>      Eskerrik asko aldez aurretik...
>                                         Mario
> 

Kaixo, Mario:

Zure galderak jakin-mina piztu dit eta Interneten ikertzen aritu naiz.

Dirudienez hiztegia.net-en euskara-okzitaniera hiztegi bat estekatzen zuten bere garaian:
https://sustatu.eus/1080748775

Hiztegia GeoCities webgunean zegoen baina gero hona mugitu zuen egileak:
http://www.occitania.online.fr/aqui.comenca.occitania/eu-oc.html

Egileak leku batean dio 1996 urtean egin zuela euskara-okzitaniera hiztegi hori baina beste leku batean dio 2008an eguneratu zuela.

Hiztegi berbera ez bada ia berdina den beste edizio bat atera zuen egileak 2000 urtean:
https://issuu.com/jfblanc/docs/name9dbe64

Euskalbarri dagokionez, okzitaniera aipatzen duenean "Elhuyarren hiztegi automatikoa" aipatzen ditu. Hiztegi horiek hemen dauzkazu:
http://hiztegiautomatikoak.elhuyar.eus

Bertan euskara->okzitaniera edo okzitaniera->euskara aukeratu dezakezu.

Euskalbarren hobespenetan sartzen bazara, Hiztegiak atalean pila bat hiztegi daudela ikusiko duzu. Aktiba ezazu "Elhuyarren Automatikoki Sortutako Hiztegiak" eta barran "Automatikoak" botoi berria agertuko zaizu.

Amaitzeko, Euskalbarren "EU->OC" aukeratu, adibidez "zoriontsu" idatzi eta "Automatikoak" hiztegian klik egin. Dirudienez, Elhuyarren hiztegi automatiko horrek ez du nik hasieran aipatutako hiztegiarekin inolako zerikusirik.

Ez dakit ezertan lagundu dizudan baina entretenitu naiz behintzat ikerketatxoa egiten :-)

Ondo izan,

--
Txopi.
http://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago