[itzul] Superlatiboak
Rezola Clemente, Martín
martin-rezola a bildua ivap.eus
Al, Api 24, 09:54:00, CEST 2017
2012an ere atera zen gai bera. Orain esandakoez gainera, beste zenbait proposamen aipatu ziren.
http://postaria.com/pipermail/itzul/2012-March/019094.html
Martin Rezola
-----Jatorrizko mezua-----
From: Rey Escalera, Fernando (Director del Servicio de Memoria y Convivencia / Memoria eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendaria) [mailto:fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es]
Sent: asteartea, 2017.eko apirilak 18 14:49
To: Koldo Biguri; ItzuL
Subject: Re: [itzul] Superlatiboak
Aupa, Koldo (eta gainerako lagunak).
Gai interesgarria da planteatzen duzuna. Eta oporretan egonik ere, hona nire iritzia.
Nik uste "iparrago eta hegoago" ez direla oso ortodoxoak.
Konparatiboak nora kasuaren gainean eraikitzen dira. Iparrerago, haratago, gorago...
Dena dela, zuk planteatzen duzun kasua beste bat da, eta "-ena", nik dakidala, adberbioari edo adjektiboari jartzen zaio (izenondo izan edo izenlaguna izan). Horregatik, bitxia iruditzen zait hegoaldeen, ekialdeen, ezkerren...
Nire ustez beste bat da bidea. "Bera da Nafarroan herri iparraldekoena". Nik hala egiten dut.
Ongi izan.
Fernando Rey
ETCn eta beste zenbait lekutan ikusia daukat "X da iparren (edo iparraldeen) dagoen herria" (el pueblo más al norte) bezalako esaldiak, baina dezente gutxiago ikusten dira "iparrago" edo "hegoago". ETCn bertan, gehiago dira "iparrerago" bezalakoak. Bestalde, "iparren" bai, baina "hegoen" ia ez du inork erabiltzen, eta gehienez "hegoaldeen" ikusiko da han edo hemen. Eta horien bidetik, baita "mendebaldeen" eta "ekialdeen". Beharbada adizlagun funtzioan ez litzateke erabili behar, ez dut uste inork "niregandik ezkerren/eskubien dagoena" erabiliko genukeen, adibidez. Eta bai, aldiz, izenondoa: "ezkerrekoena", eta, beraz, "iparraldekoena".
Zer iruditzen zaizue?
Koldo Biguri
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago