[itzul] Servitización

hasier rekondo laskurain hasierr a bildua hotmail.com
Or, Abu 4, 17:36:19, CEST 2017


Mila esker. Agian txarto azaldu dut kontzeptuaren kontua, ekonomia 
sektore zehatz bati baitagokio. "produktuak bakarrik saldu beharrean, 
produktuak gehi produktu horiei

lotutako zerbitzuak saltzea". Horixe bera


Ondo izan




2017/08/04 16:52(e)an, F. Javier Herrera , ItzuL-en bidez igorleak 
idatzi zuen:
> Guk(*) zerbitizazioa erabiltzen dugu irudimena asko nekatu gabe, batez
> ere hitza iragankorra izan liteke azkenean.
>
> Printzipioz, zerbitizazioa ez da "kontzeptua sektore bat zerbitzu
> sektorera hedatzea", ezta hurrenik ere. Egia esan, zerbitizazioa ez da
> ezer berez, industriaren zerbitizazioa litzateke esaldi osoa. Hau da,
> produktuak bakarrik saldu beharrean, produktuak gehi produktu horiei
> lotutako zerbitzuak saltzea. Horrexegatik produktuei sentsore batzuk
> eransten dizkiegu beren bizitzen zehar datu asko eskuratzeko eta
> ondorioz zerbitzuak eskaini ahal izateko datu beroien oinarri hartuta
> (mantentze-lana da begibistakoena, baina badira gehiago).
>
> Hala ere, zerbitizazioa ez da hitz maiteena prozesu edo aldaketa
> honetarako. Adibidez, hemen EHn sona handiagoa du industria 4.0 esaldiak
> edo industriaren digitalizazioak. Finean, dena gauza beratsua da:
> ahalmen digitala gehituz negozio berrien bila ibiltzea (norberarentzat
> edo lankidetzan).
>
> Ondo izan.
>
> (*) Tecnalian.
>
> El 04/08/17 a las 13:22, hasier rekondo laskurain escribió:
>> Bai, nik neuk ere zerbitzuratzea edo zerbitzuraketa hobetsi ditut hasiera batean, serbitizazio hori erabili izan dutela jakin barik. Kontzeptua sektore bat zerbitzu sektorera hedatzea bailitzateke.
>>
>>
>> Mila esker
>>
>> 2017/08/04 12:58(e)an, Xabier Aristegieta igorleak idatzi zuen:
>> Aukera bat da mailegu gisa erabiltzea: "serbitizazioa". Ziurrenik, hitz hori nagusituko da.
>>
>> Niri ez zait asko gustatzen, argi dagoelako "servicio" edo "service" dagoela atzean, eta euskaraz "zerbitzu" denez, hasierako "z" galtzeak koherentzia-neurri bat kentzen dio (nahiz eta koherentziarena oso erlatiboa den, "hortz"etik "dentista"ra pasatzen baikara euskaraz, edo "tooth"etik, ingelesdunen kasuan).
>>
>> Beste aukera bat: euskaratik sortzea hitz hori. Adibidez, "zerbitzuraketa", baldin eta kontzeptua ondo ulertu badut eta "zerbitzuRA hedatzea" bada esanahia.
>>
>> Xabier
>>
>> karlos del_olmo<karlos_del_olmo a bildua donostia.eus<mailto:karlos_del_olmo a bildua donostia.eus>> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko abuztua 4 12:51):
>> "serbitizazio" darabilte batzuek.
>>
>> http://www.spri.eus/eu/teics-komunikazioa/serbitizazioa-beste-merkatu-nitxo-bat-produktuaz-harago
>>
>> Karlos del Olmo
>> karlos_del_olmo a bildua donostia.eus<mailto:karlos_del_olmo a bildua donostia.eus>
>> 943483474
>> 687409016
>>
>>
>>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago