[itzul] Servitización

F. Javier Herrera lotero333 a bildua yahoo.es
Or, Abu 4, 16:52:10, CEST 2017


Guk(*) zerbitizazioa erabiltzen dugu irudimena asko nekatu gabe, batez
ere hitza iragankorra izan liteke azkenean.

Printzipioz, zerbitizazioa ez da "kontzeptua sektore bat zerbitzu
sektorera hedatzea", ezta hurrenik ere. Egia esan, zerbitizazioa ez da
ezer berez, industriaren zerbitizazioa litzateke esaldi osoa. Hau da,
produktuak bakarrik saldu beharrean, produktuak gehi produktu horiei
lotutako zerbitzuak saltzea. Horrexegatik produktuei sentsore batzuk
eransten dizkiegu beren bizitzen zehar datu asko eskuratzeko eta
ondorioz zerbitzuak eskaini ahal izateko datu beroien oinarri hartuta
(mantentze-lana da begibistakoena, baina badira gehiago).

Hala ere, zerbitizazioa ez da hitz maiteena prozesu edo aldaketa
honetarako. Adibidez, hemen EHn sona handiagoa du industria 4.0 esaldiak
edo industriaren digitalizazioak. Finean, dena gauza beratsua da:
ahalmen digitala gehituz negozio berrien bila ibiltzea (norberarentzat
edo lankidetzan).

Ondo izan.

(*) Tecnalian.

El 04/08/17 a las 13:22, hasier rekondo laskurain escribió:
> Bai, nik neuk ere zerbitzuratzea edo zerbitzuraketa hobetsi ditut hasiera batean, serbitizazio hori erabili izan dutela jakin barik. Kontzeptua sektore bat zerbitzu sektorera hedatzea bailitzateke.
> 
> 
> Mila esker
> 
> 2017/08/04 12:58(e)an, Xabier Aristegieta igorleak idatzi zuen:
> Aukera bat da mailegu gisa erabiltzea: "serbitizazioa". Ziurrenik, hitz hori nagusituko da.
> 
> Niri ez zait asko gustatzen, argi dagoelako "servicio" edo "service" dagoela atzean, eta euskaraz "zerbitzu" denez, hasierako "z" galtzeak koherentzia-neurri bat kentzen dio (nahiz eta koherentziarena oso erlatiboa den, "hortz"etik "dentista"ra pasatzen baikara euskaraz, edo "tooth"etik, ingelesdunen kasuan).
> 
> Beste aukera bat: euskaratik sortzea hitz hori. Adibidez, "zerbitzuraketa", baldin eta kontzeptua ondo ulertu badut eta "zerbitzuRA hedatzea" bada esanahia.
> 
> Xabier
> 
> karlos del_olmo<karlos_del_olmo a bildua donostia.eus<mailto:karlos_del_olmo a bildua donostia.eus>> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko abuztua 4 12:51):
> "serbitizazio" darabilte batzuek.
> 
> http://www.spri.eus/eu/teics-komunikazioa/serbitizazioa-beste-merkatu-nitxo-bat-produktuaz-harago
> 
> Karlos del Olmo
> karlos_del_olmo a bildua donostia.eus<mailto:karlos_del_olmo a bildua donostia.eus>
> 943483474
> 687409016
> 
> 
> 



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago