[itzul] DOY FE/ NO DOY FE
sayago.ja a bildua aju.ej-gv.es
sayago.ja a bildua aju.ej-gv.es
Al, Abu 21, 10:54:23, CEST 2017
Guk, esan dudan bezala, baiezko kasuetan baino ez dugu ikusi. Idazkarien probidentzietan eta horrelako epaitegietako paper ofizialetan agertzen da, eta helburua da, bertan esaten dena nolabait egiazkoa dela bermatzea. Zin moduko bat da, ene ustez. Horregatik, ez dut uste ezta ere existituko denik “ez dut fede ematen” edo “ez dut federik ematen”, zeren absurdua bailitzateke zeure probidentzia bat egin, eta azkenik, horren kontrako fede eman, besterik gabe.
Bestela, onartzen dut lexikalizazioa dela eta, ez dela erabiltzen “ez dut igeririk egiten”, baina bai ordea, “gau osoan ez dut lorik egin” eta “ez dut hemen hitz egingo” horren alboan “ ez du hitzik ere egin” indar gehiago duena erabiltzea ondo dagoela.
Fede ematen dut.
De: Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
Enviado el: lunes, 21 de agosto de 2017 10:43
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] DOY FE/ NO DOY FE
"Ez dut fedeRIK ematen" ez zait hain egokia iruditzen, lexikalizazio apalagoaren seinale izan litekeelakoan. Hau da, iruditzen zait "fede ematen dut / ez dut fede ematen" normaltasunez erabili beharko genukeela, "igeri egiten dut / ez dut igeri egiten" esaten dugun bezalaxe, eta EZ "ez dut igeririk egiten" edo "ez dut hitzik egiten".
Xabier Aristegieta
<sayago.ja a bildua aju.ej-gv.es<mailto:sayago.ja a bildua aju.ej-gv.es>> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko abuztua 21 10:37):
“Fede ematen dut” agertzen da gure datu-basean. Bestea ez dugu orain arte sekula erabili, baina suposatzen dut “Ez dut federik ematen” izan litekeela.
Gero arte,
De: AINARA MAYA URROZ [mailto:AINARA.MAYAURROZ a bildua osakidetza.eus<mailto:AINARA.MAYAURROZ a bildua osakidetza.eus>]
Enviado el: lunes, 21 de agosto de 2017 10:35
Para: ItzuL (itzul a bildua postaria.com<mailto:itzul a bildua postaria.com>)
Asunto: [itzul] DOY FE/ NO DOY FE
Nola itzultzen duzue hori?
[aukeratu zure hizkuntza]
Ainara Maya Urroz
Euskara teknikaria
Euskara zerbitzua - Pertsonala
Debabarrena ESI / OSI Debabarrena
Mendarozabal auzoa z/g
20850 Mendaro (Gipuzkoa)
•: 943 032911 (luzapena: 2911)
AINARA.MAYAURROZ a bildua osakidetza.eus<mailto:AINARA.MAYAURROZ a bildua osakidetza.eus>
Gizon edo emakume bati ezagutzen duen Hizkuntza batean hitz egiten badiozu, bere ulermenera iritsiko zara; bere hizkuntzan hitz egiten badiozu, ordea, bere bihotzera.
(Nelson Mandela)
[https://edukiak.osakidetza.net/osasunkarpeta/osasunkarpeta.png]
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170821/88876eab/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 18431 bytes
Azalpena: image001.jpg
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170821/88876eab/attachment-0001.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago