[itzul] FW: Goi-mailako prosaz
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Al, Abu 28, 12:26:57, CEST 2017
Aurreneko mezua hutsik, eta bigarrena sinatu gabe bidali duzu. Ez dakit,
beraz, norekin ari naizen.
Gaiak liburu bat ez, baizik eta liburu-sorta bat ere idazteko bezainbeste
ematen du.
Horregatik, oraintxe bertan ideia nagusi bat baino ez dut adierazi nahi:
nire iritziz, esanahi joriak, aberatsak, konplexuak, ulergarritasunez
adierazteko egiturak lantzen jardun behar genuke, eta gure hizkuntzaz
harrotu euskara horretarako guztiz gauza dela erakutsiz. Eta ez "bertan
goxo" egin, esanez "euskarak nahiago dituela" egitura gramatikal
sinpleagoak, eta "idatzizko estandar" kategoriara
kaleko/baserriko/sagardotegiko ahozko euskara goratuz.
Orain ez dut denborarik gai honetan sakontzeko, baina adierazi izan ditudan
iritziak funtsean ideia nagusi horrekin daude loturik. Interesatzen
bazaizkizu, jarraian dituzu idatzi ditudan artikulu batzuen estekak:
http://www.eizie.eus/Argitalpenak/Senez/20091026/aristegieta
http://www.eizie.eus/Argitalpenak/Senez/20151020/11aristegieta
http://www.eizie.eus/Argitalpenak/Senez/20161103/08aristegieta/senez47_aristegieta.pdf
http://www.euskaltzaindia.eus/dok/plazaberri/2012/martxoa/aristegieta_jardunaldia.pdf
https://31eskutik.com/category/xabier-aristegieta/
Ondo izan.
Xabier Aristegieta
El 27 ago 2017, a las 1:07, Terminologia - BiTEZ <terminologia a bildua bitez.com>
escribió:
Barka aurreko mezua hutsik bidali izanagatik.
Hiru urte duen biloba bat etorri zait, eta bizkarrera egin dit salto
idazten hasi behar nuenean.
Ados egon ninteke Gomá Lazónekin, edo ez.
Zaila ez da haren adierazpenekin "orokorrean" ados egotea.
Baina, arrazoi zehatzik ere ez diot aditu nire adostasuna erakustera
bultzatuko nindukeenik.
ELEVAZiO (GORATASUN?) halako bat dario idazki osoari, non ez bainaiz, bada,
ni oso eroso sentitzen.
Horren zergatia esango ez banu zorretan geratuko nintzatekeen, batetik;
eta, bestetik, inori denbora alferrik galarazi nahi ez diodanez, ez naiz
ingurumariatan ibiliko.
Benetan arazo ditugunak ikusi nahi ez baditugu, gureak egin du (irakurri,
bestela, azken azterlan soziolinguistikoak):
- Hizkera/idazkera administratiboan (gehien landu??? izan den horretan) ez
gara ados jarri/jartzen.
- Euskara teknikoan gutxi batzuk izan dira benetako lana egin dutenak, eta
ez diegu jaramon handirik egiten.
- Eta, batez ere, une oroko (alegia, bizi bitarteko) jardunean behar
ditugun erregistroak sortzeko gauza ez gara.
Eta, halaz guztiz ere, han "gorako" hipotesiei heldu nahi diezue; eta,
horri eusteko, euskal lurtar xumeen eta beste batzuen (nire aburuz) ezin
gehiago eman dabiltzaneko akatsak argudiatzen dituzue.
Bada, barkatu, baina KONKREZiO (ZEHAZTASUN?) handiagoa behar nuke zuen
argudioak ulertzeko.
Non eta horiek ez diren uda garaiko "pajilleo mentalak" besterik.
Salatu duzuenaren PARADiGMA bera izateko arriskua nire gain hartuta,
gustura irakurriko ditut zuen argumentu ("argudio" hitza, hiztegietan duen
adieran ez baitaitz izugarri gustatzen) konprenigarriagoak.
Posta elektroniko mugikorretik bidalia
________________________________________
El 26 ago 2017, a las 17:24, Terminologia - BiTEZ <terminologia a bildua bitez.com>
escribió:
Posta elektroniko mugikorretik bidalia
________________________________________
El 25 ago 2017, a las 11:46, Diez de Ultzurrun, Periko <ultzu a bildua parlamento.eus>
escribió:
Esker mila, Xabier.
<<… *izan ere*, oso da bistakoa inausketa hori zenbait hedabide euskarazkok,
kasu, egunero burutzen du-t-en jardun praktikoan…>>
Iritzi *bat*
*From:* Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com
<allurritza a bildua gmail.com>]
*Sent:* ostirala, 2017.eko abuztuak 25 09:36
*To:* ItzuL
*Subject:* [itzul] Goi-mailako prosaz
Hona hemen (ikus beheko esteka) Javier Gomá Lanzón-ek zer dioen goi-mailako
prosari buruz. Gaztelaniari buruz dioena zenbatez gehiago ez ote zaion
aplikatzekoa euskararen inausketari (bai, erlatibozkoak euskaratzeko bi
esalditan ebakitzearen komenigarritasuna aldarrikatzea bezalakoei)!
https://elpais.com/cultura/2017/08/14/babelia/1502729738_
467147.html?id_externo_rsoc=TW_CC
Xabier Aristegieta
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170828/f65e44ba/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago