[itzul] FW: Goi-mailako prosaz
Terminologia - BiTEZ
terminologia a bildua bitez.com
Iga, Abu 27, 01:07:42, CEST 2017
Barka aurreko mezua hutsik bidali izanagatik.
Hiru urte duen biloba bat etorri zait, eta bizkarrera egin dit salto idazten hasi behar nuenean.
Ados egon ninteke Gomá Lazónekin, edo ez.
Zaila ez da haren adierazpenekin "orokorrean" ados egotea.
Baina, arrazoi zehatzik ere ez diot aditu nire adostasuna erakustera bultzatuko nindukeenik.
ELEVAZiO (GORATASUN?) halako bat dario idazki osoari, non ez bainaiz, bada, ni oso eroso sentitzen.
Horren zergatia esango ez banu zorretan geratuko nintzatekeen, batetik; eta, bestetik, inori denbora alferrik galarazi nahi ez diodanez, ez naiz ingurumariatan ibiliko.
Benetan arazo ditugunak ikusi nahi ez baditugu, gureak egin du (irakurri, bestela, azken azterlan soziolinguistikoak):
- Hizkera/idazkera administratiboan (gehien landu??? izan den horretan) ez gara ados jarri/jartzen.
- Euskara teknikoan gutxi batzuk izan dira benetako lana egin dutenak, eta ez diegu jaramon handirik egiten.
- Eta, batez ere, une oroko (alegia, bizi bitarteko) jardunean behar ditugun erregistroak sortzeko gauza ez gara.
Eta, halaz guztiz ere, han "gorako" hipotesiei heldu nahi diezue; eta, horri eusteko, euskal lurtar xumeen eta beste batzuen (nire aburuz) ezin gehiago eman dabiltzaneko akatsak argudiatzen dituzue.
Bada, barkatu, baina KONKREZiO (ZEHAZTASUN?) handiagoa behar nuke zuen argudioak ulertzeko.
Non eta horiek ez diren uda garaiko "pajilleo mentalak" besterik.
Salatu duzuenaren PARADiGMA bera izateko arriskua nire gain hartuta, gustura irakurriko ditut zuen argumentu ("argudio" hitza, hiztegietan duen adieran ez baitaitz izugarri gustatzen) konprenigarriagoak.
Posta elektroniko mugikorretik bidalia
________________________________________
> El 26 ago 2017, a las 17:24, Terminologia - BiTEZ <terminologia a bildua bitez.com> escribió:
>
>
>
> Posta elektroniko mugikorretik bidalia
> ________________________________________
>
>> El 25 ago 2017, a las 11:46, Diez de Ultzurrun, Periko <ultzu a bildua parlamento.eus> escribió:
>>
>>
>> Esker mila, Xabier.
>> <<… izan ere, oso da bistakoa inausketa hori zenbait hedabide euskarazkok, kasu, egunero burutzen du-t-en jardun praktikoan…>>
>>
>> Iritzi bat
>>
>> From: Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
>> Sent: ostirala, 2017.eko abuztuak 25 09:36
>> To: ItzuL
>> Subject: [itzul] Goi-mailako prosaz
>>
>> Hona hemen (ikus beheko esteka) Javier Gomá Lanzón-ek zer dioen goi-mailako prosari buruz. Gaztelaniari buruz dioena zenbatez gehiago ez ote zaion aplikatzekoa euskararen inausketari (bai, erlatibozkoak euskaratzeko bi esalditan ebakitzearen komenigarritasuna aldarrikatzea bezalakoei)!
>>
>> https://elpais.com/cultura/2017/08/14/babelia/1502729738_467147.html?id_externo_rsoc=TW_CC
>>
>> Xabier Aristegieta
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170827/8478eca0/attachment-0001.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago